9 Zenbakia 1998-11-06 / 1998-11-13

Gaiak

José Francisco Aizkibel

ELORTZA, Urdin

José Francisco Aizkibel José Francisco Aizkibel * Urdin Elortza Aizkibel Hiztegigilea 1798an Azkoitian jaiotako euskal bibliografo eta hiztegigile nekaezin honek, bere heziketa hobetu nahian Erroman kalonje baten zerbitzuan ihardun zuen eta bertan kultura zabalaren jabe egin zen. Beranduago, Granada de Ega dukearen idazkari berezi gisa Europan guztian zehar bidaiatu ondoren , azkenean Toledon finkatu eta bertan eman zituen bere azken urteak 1865an hil zen arte. Bere Diccionario Basco Español Euskeratik erderara biurtzeko itztegia izan da bere lau hiztegi handietan ezagunena, 1884 arte ilunpean egona, batez ere, Larramendiren hiztegian oinarritua. Obra honetan, Aizkibelek euskaraz idatzi zuen testu bakarra aurkitzeaz gainera, berezitasun batek harritzen gaitu: Aizkibelek berriztatze ortografiko bat proposatzen du, ordura arteko gaztelaniaren eredua hautsiz: C eta QU hizkiak utzi eta K eta Z erabili zituen, eta G beti hots eztian erabili zuen, geroko ortografian indar hartuko zituzten proposamenak. "Cuando el país Bascongado tenga una Gramática general de su lengua razonada según los principios establecidos en ella como demuestran claramente los elementos de que se valieron para su formación desde los primitivos tiempos de su origen hasta la época de su apogeo, y aprendan mis paisanos su lengua nativa con reglas seguras fundadas en las bases más sólidas de la lingüística, saldrán desde luego buenos lingüistas y filólogos para estudiar con más facilidad, conocimiento y seguridad las demás lenguas, y tendrán la suya para punto de comparación y estudio de la perfección de las lenguas." (Toledo, 1856ko maiatza) Berrikuntza hauek ez ziren osorik bereak, Iparraldeko idazleak hasiak baitziren ordurako hala idazten. Baina honek berak erakusten du garbiki zenbaterainoko intuizioa zeukan Aizkibelek, eta nola nahi zuen hizkera unibertsal bat euskaldunentzat. "Razones para el cambio de ortografía en la lengua bascongada. Convencido sin duda de la necesidad de esta reforma elAutor del mes de María Andre Dena Mariaren ilhabethia, edición de Bayona año de 1838, usa de una reforma de ortografía que en su mayor parte la he adoptado, o por mejor decir, la tenía adoptada desde el año 1832, como se ve en los cuatro tomos en folio de mi Diccionario, copiados en aquella época por mi escribiente, siguiendo la invariable máxima de que cada letra no debe tener mas que un solo sonido." Giro horren emaitza dugu Aizkibel. Esan ohi da gaztelania baino lehen ikasi zuela latina, eta bere zintzotasunak eta dohain intelektualek Erromara eraman zuten, abade baten idazkari. Geroago San Fernandoko Dukeen zerbitzuan aritu zen urte luzez, Europan barrena. Aizkibel ez zen izango garai hartako Gipuzkoak eman zituen eskribau ugari haietako bat besterik izango, atzerrian zegoela bere euskaltasuna deskubritu izan ez balu. Honek guztiz aldatu zuen bere bizitza, eta bere lanak uzten zion astia euskalgintzan erabili izan zuen beti. Astia eta dirua, zehatzago esateko. Bere irabaziak euskarazko liburuak erosten eta biltzen xahutu zituen. Gure herrira egin zuen itzuli bakanetako batean Abandoko erremintaria ezagutu zuen Bilbon, Jose Paulo Ulibarri, euskaltzale handia. Honek, Aizkibel hiztegi bat egiten ari zela jakindakoan, saski bat bete liburu eraman zion. Aizkibelek bi mila erreal urre eman nahi izan zion, eta Ulibarri gaitzitu egin zitzaion: "Logrerua ez naiz ni iñoz, eta emoten dautzat verbategija eguiteagatic". Bazterrak harrotzen ibili zen, arropa zaharren artean miaka, kutxetan, ganbaretan, euskal liburuen bila: "Esperientziaz dakit nolako lana ematen duen azterketa hauek egiteak bere hizkuntzaz hain gutxi arduratzen den herri batean". Euskal liburuez gainera, Espainia osoan zegoen liburutegi tekniko garrantzitsuena osatu zuen Aizkibelek: botanika, meagintza, medikuntza, zientzia zehatzak, klasiko grekoak, latinoak eta frantsesak... Bere ondasuna ziren 3.477 liburuak, 23 ataletan sailkatuak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskuetara etorri ziren Aizkibel hil eta hurrengourtean, berak hala nahita, sarritan kritikatu bait zuen politikoen pasibotasuna. "El abandono, y el poco aprecio que hacen de su lengua los que dirijen los destinos del país Bascongado, sin una Biblioteca, sin una cátedra, y (vergüenza dá el decirlo) sin un diccionario Basco Español, ni una gramática medio regular, será causa de que se estinga una lengua tan antigua, tan filosófica como económica en su construcción, y tan rica en sus elementos, que puede servir de modelo para los que trabajan sobre una lengua universal". (Toledo, 1856ko maiatza) Bere bizitza pribatuari denbora kenduz, ohean eri zegoela ere gutunak eta gogoetak diktatuz, irabaziak onura materialik emango ez zioten liburuetan ezarriz, hizkuntzari zabar bizi zen herri baten kontzientzia astinduz, hizkuntzari buruzko azterketaz azkartuz, Aizkibel intelektualaren eredu da. IXX. mendeko Azkoitia hura izan ez garenaren eredu baldin bada, Aizkibel euskaltasunaren kontzientziak gidatu duen jokamolde apal eta aldiberean ausart baten eredu da. IXX. mendeko oinordeko izanik, Jose Francisco Aizkibelek XX. mendea iragartzen du: hizkera kulto bat nahi du, geurea eta unibertsala, ideia guztiak adierazteko. "La época del dialectismo en griego coincide con la de la literatura clásica, que se llama la época Helénica; más tarde, de todos los dialectos el de los Atenienses predominaba solo; pero habiendo llegado a ser propiedad universal de todos los Helenos que no eran atenienses, fue alterado poco a poco, y en este estado de alteración lenta, pero inevitable, recibió el nombre (de) dialecto común. Esto mismo quisiéramos que sucediera con nuestra Euskera, que poco a poco se formase un dialecto clásico o literario que comprendiesen igualmente los habitantes de todo el país bascongado indistintamente." (Toledo, 1856ko maiatza) Akademiaren premia aurreikusten du Aizkibelek Aizkibelek hainbat hizkuntza zekizkien, eta baita gurearen euskalkiak ere. Honek halako ikuspundu berezia ematen zion, euskarak zeukan batu premiaz: "Grekerangertatu bezala nahi genuke guk ere, piskanaka euskalki literario edo klasiko bat sor dadila Euskal Herri osoko biztanleek erraz ulertzekoa". Horretarako ezinbestekoa ikusi zuen euskararen Akademia sortzea: filologian sakondu, hizkuntza irakasteko arauak ezarri eta hizkera literarioa finkatzeko. Zentzu honetan, Aizkibel aurreratu bat dugu, aitzindari bat, inork baino ia ehun urte lehenago ikusi ahal izan zuena Euskaltzaindiaren beharra. Eta bere lagun egina zen Jose Paulo Ulibarri ere kontzientziatu zuen premia hartaz: Ogetalau gizon Bear dira icentau, Guernicaco batzarrean Euzkeraren ganean Eguiteco alegiñ au. "Es indispensable la formación de una Academia compuesta de Bascongados que hayan hecho estudios especiales sobre su lengua o que hayan estudiado las lenguas orientales, o dedicádose a estudios lingüísticos, admitiendo igualmente en su seno a todo filólogo o lingüista extranjero que se dedique al estudio de nuestra lengua." (Toledo, 1856ko maiatza) "Con buenos elementos gramaticales y lexicógrafos, ¿cuánto no se adelantaría en nuestra lengua? Pero para esto se necesita trabajar para la unidad etnográfica por medio de una gramática general razonada de la Euskera, aprovada y autorizada por una Academia compuesta de hombres competentes en la materia. Si en el día no se pudieran hallar tan inteligentes por falta de estudios preliminares, con este estímulo se formarían dentro de algunos años." (Toledo, 1856ko maiatza) "Es lástima que se pierdan tantos trabajos individuales y tantos esfuerzos por no formar una sociedad literaria o filológica de esta lengua, donde discutir y consultar sobre las dudas que ocurran, y combatir los errores que inocentemente por ignorancia se propagan. Deseamos que llegue este día para asegurar el buen éxito de los esfuerzos de los amantes del País Bascongado." (Toledo, 1856ko maiatza) Aizkibelen euskarazko hitzaldi bakarra"Mende bat eta amar urte igaro dira gure Aita Larramendik bere itz tegia (iru itz kuntzan egiña) eman zigunetik onara;bitarte onetan Euskal errietatik kampora Euskeraren gañean askok, eta ongi, itz kribatu dute, bai Italian, bai Frantzian, baita ere Alemanian. Egunetik egunera Euskeraren izena zabaltzen da Europa guztian; eta prusiatar Humbold jaunak erakutsi duan ezkero bere lan itz kribatuan, gaurko euskaldunak anchinako iberotarren jatorrikoak direla, eta ayen itz kuntza bera dala gaur itz egiten dan euskera, jakindun guztien begiyac guregana begira daude, zer ta nola itz kribatzen degun Euskeraren gañean. Lenego bihar degun gauza da euskal itz tegi on bat idukitzea, bada oraindaño ez daukagu bat ere. Aita Larramendiren demboran chit gichi ziran euskerazko liburubak; amar baño ez ditu ipintzen bere itz tegiko itz aurrean, eta gaurko egunean neronek dauzkat eun ta hamalau euskerazkoak eta euskeraren gañekoak. Gerogo ta obekiago itz kribatzen da Euskal errietan, ala Franzian nola Españian, eta neretzako orobat izanik euskaldun guztiak mundu onetan daudenak, guztiai itz egiten diet nere anaiyei bezala. Euskal erderazkoa da nere itz tegi au, eta nai danean jakin euskerazko itz batek erderaz zer esan nai duan, emenche billatuko da chit errez; bada Aita Larramendirena da erderazko itzak euskeraz zer esan nai duten jakiteko bakarrik. Zuen artean askok uste dute eze batere baliorik ez duala Euskerak, eta Probinzia oietan ere ez chit asko, zergatik orain jende guztiak dakian Gaztelaniaz itz egiten..." Aizkibel, entziklopedista ezohikoa Jose Francisco Aizkibel eruditoa izan zen, bibliofilo amorratua; baina aldiberean Aizkibelek izan zuen elite intelektualek, oro har, oso gutxitan erakusten dituzten bi dohain: herriarenganako makurtasuna eta bere garaiko kezkak eta gatazkak zuzen jarraitzea, iritzi mailan bederenik, alderdi hartzeko. Azkoitiar hau ez zen, beraz, zalduntzo tipikoa izan, bere gabinetean itxita inguruari eta garaiari bizkar ematen ziona. Euskararen ardurak eta maitasunak ezinbestean eraman behar zuen nekazarietara, jende xehetara, hizkuntzaren bizia ikasi eta dastatu ahal izateko.Ardura hori, zer esanik ez, areagotu egiten da kontuan hartzen baldin badugu Aizkibelek atzerrian eman zuela bere biziaren gehiena. Esan genezake, beraz, herrimin handi batean hasi zela biltzen edo bere oroimenetik jasotzen herritarren ahotik entzundako kantak, zoritxarrez luzatu ezin zuen folklorista lanean. Hidraulikaren azken aurkikuntzek bezainbeste interesatzen zuten Lo, lochua edo Dingulun Dangulun kantek. Bibliofilia handia zeukan, nabarmena da. Baina altxor bat osatze hutsa ez zen zaletasuna dugu hau, obra garaikideek pizten zioten interesa begi bistakoa baita, Chaoren Voyage en Navarre pendant l'insurrection des Basques en lehen edizioa ageri da bere liburuetan, adibidez. Uste izatekoa da grina biziz irakurriko zuela zuberotarrarena, karlista zenez. Eta honetan ere, Aizkibelek topiko handi bat apurtzen du, bere aukera politikoa bateragarri egiten duelako historia manualek diotenaz oso bestela argiarekin, aitzinamenduarekin, aurrerazaletasunarekin, hitz batean, entziklopedismoarekin. Iparragirreren bertsoak Aizkibelen goresgarri Españian da Arabe eta gizon bat hebreo, bear deguna denak denak maita, beera! Frantzizko Nere Aizkibel jauna adiskideak, euskaldunen gora, gora aita; euskera! txit da gizon Biotzean prestua gurutza eta jakintsua, eskuan bandera, errespeta esan lotsarik dezagun gabe gure maisua euskaldunak gera! Ogei ta Pakean ainbeste bizitzeko gure urtetan mendietan bizi da euskeraz itz Toledon, egin bear da Izarraizko batzarre semea denetan, ez da beti lo ta euskaldunen egon; izena liburuen geroko gaiñean eunkietan lanean gau ta famatua izango egun, da gure euskera alde guztietan. maitea galdu ez dezagun. ."Arren, ez bedi galdu euskera" (Iparragirre) Galdu dirade oitura onak galdua degu euskera... Ola bagoaz, eun urte barru galdu da gure izena! Erro, Aizkibel ziran bezela, erakuslerikgaur ez da. Gure euskera... Ai, galtzen bada, gu... euskaldunak ez gera!