781 Zenbakia 2023-11-25 / 2024-01-17

Gaiak

BAI/NOT: Bitartekaritza eta Adimen Artifiziala / Nuevas Ontologías Tecnológicas

FIERRO, Álvaro ITURBE, Julen

Gero eta maizago adimen-artifizialaren berriak eta, aldi berean, kezkak, jasotzen ditugu. Alabaina, hori ez da fenomeno berria. Izan ere, XX. mendetik aurrera, teknologiaren aurrerapenak ogibide arrunten ezaugarriak birbideratu dituzte. Hortaz, fenomeno horrek ezin dugu berritzat jo, azken ehun urteotan erronka teknologikoei eta, modu berean, ekonomikoei, aurre egin baitugu.

Datuei-edo hobeto esanda- zaratari erreparatuta, makinek dozena milaka lanpostu deuseztatuko dituzte munduan zehar datorren hamarkadan edozein motatako esparruan. Horiek horrela, ulergarriak dira oso hiritarren grinak, gure etorkizuna kolokan baitago. Hala ere, egia izan daiteke ogibide batzuk alboratuko direla esparru ekonomikoan, baina beste berri batzuk sor litzateke ekaitz perfektu honetan, oreka mantenduz. Bestalde, hartutako ohitura ez da egokia: betidanik begiratu diogu arlo honi perspektiba tekno-ezkorra batetik. Eta teknologiak hamaika ikuspuntu du; adibidez, osasun-diagnostikoak hobetu ditzakegu algoritmoaren bidez. Halaber, hurrengo krisiak edo pandemiak hobeto kudeatu ditzakegu informazio gehiagorekin, eta hori, aldi berean, enplegu berrirekin etor daiteke. Denok jakinaren gainean gaude neoliberalismoek betidanik erabiltzen dituztela azken aurrerapenak mozkinak ateratzeko, pertsonen beharrei zukua ateratzen. Horregatik, askoz inteligenteak izan behar gara kapitalismoak baino adimen-artifizialak gizakien onurarako erakartzeko.

Horiek horrela, ziurgabetasuna laguna hartuta, bidezidor bat ireki nahi nuke teknologiaren basoan denok hobeto pentsatzeko. Horretarako, har ditzagun bitartekaritza-kulturalaren lanabesak erronkei aurre egiteko. Artekaritzari munduko bigarren ogibide zaharrena deitzen zaio, gatazka baten ondorioz sortu zelako. Gizartean, Teknologian eta Kulturan, ezin gara eragile pasiboak izan, aktiboak baizik, komunitatearen kezkak ekintzaren bidez artikulatzen, politikek markatutako ardatz hegemonikoa aldatzen.

BAI/NOT proiektu pedagogikoa da, eta, hainbat topaketaren bidez, Kultura Bitartekaritzak (MC) eskaintzen dituen tresnak aplikatu nahi dizkie Adimen Artifizialak (IA) kultura-sektoreari eta gizarteari planteatuko dizkien erronkei, pentsamendu kritikoa sortze aldera. Merkatuak esku ikusezinaren bidez egingo dituen doikuntzak erreferentziatzat hartuta, eta erabakiak hartzean eragina duen joera algoritmikoaz jabetuta, hezkuntza artistikoak eragileen arteko ekitatea eta irisgarritasuna eratzeko dituen aukerak aztertu nahi dira.

Vita Activa-n (1958), Hanna Arendt-ek, teknologiak benetan egin ditzakegun gauzei buruz pentsatzea eta hitz egitea (pentsatzea hitz egitea da) eragotz diezagukeela zioen. "Gure ordez pentsatzeko eta hitz egiteko makina artifizialak beharko bagenitu bezala", gaineratu du. Hori gertatzen denean eta pentsamendu eta ezagutza teknologikoa (know-how) betiko bereizten direnean, amaitzeko, babesik gabeko esklaboak izango gara, ez gure makinenak, baizik eta gure know-how-enak. Horregatik ontologia teknologiko berriak behar dira: egiten ari garena pentsatzeko. Eta hau ez da gauza sinplea eta ez du erantzun azkarrik ematen.


Eusko Jaurlaritza