
Gaiak
“Zapalduaren pedagogia” lugorri eremuan
Pedagogia eremuan klasikoa den liburu honen bukaerak horrela dio:
Orrialde hauetatik ezer geratzen ez bada, gutxienez zerbaitek irautea espero dugu: herriarengan dugun konfiantza. Gizakiengan dugun fedea eta maitatzea hain zaila ez den mundu baten sorreran dugun fedea.
Pedagogia honek transmititzen duen erradikaltasuna eta indarra, ulergarriagoa egiten zait dagokion naturaltasunean, sumatzen dudanean zein den ezinbesteko duen eusgarria, lehenengo eta bat edo bat batean gertatzen baita “kontzientziazioa” edo kontzientea izatea era pertsonalean bizitzen ari garen eraldaketaren arabera, zerbaitek lehen ukitzen ez zintuguna orain era xamurrean ukitzen gaituela.

Inguruarekiko eta zuzenean ukitzen ez dudanarekin konektatzea batzuetan lortzen dudan zerbait da eta beste batzuetan ez. Dena dela filosofia honen ikuspegitik zer suposatzen duen konektatzeak da “norekin” konjugazioari dagokion eginkizuna, ez bakarrik mentalki praktikan ere bai. Hau da “Zapalduaren pedagogiaren” ezinbesteko matrizea. Irakurtzen eta berrirakurtzen dudan bakoitzean konbidatua sentitzen naizen eremua.
Nire garapen pertsonalarekiko eraldaketa prozesu honen arabera, herriarekiko mesfidantza eta hein berean gizakiaz eta maitasunaz, behin baino gehiagotan sentitzen dudan zerbait da, honen ondorio zuzena praktikan anbiguetateaz jokatzea izanaz naturaltasun osoz. Nire inteligentzia emozionala ez dagoela oraindik antolatua “Zapalduaren pedagogiak” eskatzen duen sendotasunerako. Desoreka nabarmena sumatzen dut praktikara jotzerakoan engainuan zein maiz erortzen naizen ikusten dudanean, berdin ikasitako edo inposatutako arrazionaltasun batez jokatzen dudala ikusiz eta nik aurkitutako edo sumatutako arrazoiak ongi asentatuta emozionalki nigan egon beharrean benetan ukitu behar nauten gauzetan ez daudela.
Arrazoiari askotan laguntzen dion tranpa emozionalaz gutxitan hitz egiten dugu. Baina testu honek argi uzte du zalantzagarririk gabe, ez dagoela defendatu dezakedan justifikazio arrazionalik dagokion afektibitate eta aktibitate gabe, toxikoa den egora anbiguoa normalizatu ez badugu nahi ezin berezirik: herriak duen beldurra alde batetik eta arriskatzeko duen kapazitatea bestetik; hein berean, erabaki pertsonala eta taldean hartu baino lehen ezinbesteko elkarrizketarena eta erabakiaren arabera pertsonalki eta taldean bizi behar den arriskua. Ezer ez da esklusiboki gauza bat edo bestea bakarrik, batek bestearen beharra du, elkar osatzen dira. Dialokikoa eta anbiguoa izatea ez da gauza bera, lehenengoa gizaki izatearen parte ezinbestekoa eta sakona da erabakitzeko unean.
Prozesatu nahia behin eta berriro Paulo Freirerentzat norberarekiko eta besteekin konstanteki dugun elkarrizketa mundua bitartekaria dela, ez bakarrik hezkuntza garaian bizi osoan zehar baizik, ez du bakarrik jakinduri berezia eskatzen, afektiboki eta efektiboki existentzia propioa egiten eta berregiten jardutea baizik, zerbaitetan gehiago izatearren. Bentura pertsonal bat da, “nola” egiten dugun horretan datzalako pedagogia deritzen diogun hori.
Zenbait atxikimendu mitifikatzea jaio berriak garen unetik, “statu quo” ezinbestekoa mantendu nahian bizitzaren seguritatean oinarriturik dagokigun prozesu pertsonala, askotan eragozpen bat bihurtzen da, askatasuna eta seguritate pertsonala lortu beharrean. “Zapalduaren pedagogiak” zuzenki denuntziatzen duena da: estandarizatutako ezagueraren transmisio esklusibora mugatzen den Hezkuntza-Formazioa. Hezkuntza “bankarioa” ezagueraren despertsonalizaziorako, afekzio eza, gizatiar eza eta egun familian, erakundeetan eta gizartean bizitzen ari garen segregaziorako bidea erraztea da.
Dagoen hezkuntza sistemak badirudi entzungor egiten diola gizartean bizi dugun analfabetismo emozionalari eta horrela ez da posible ezaguera eraldaketaren ukitu samurra sentitzea egun begi bistan daukagun benetako pornografia mundialaren (horrela deritzen dio Freirek pobrezia eta miseriari) aurrean. Eskandalagarria den gosetea egun errealitate ezkuta ezina da hein berean gudako jaun andreak berekoikeriak egiten jarraitzen duten bitartean, beste botere faktikoen laguntzaz noski! Ezinduen eremuan ez dagoela ezaguerarik pentsatzeak eta jakinduria akademian bakarrik dagoela dira baita ere askotan naturaltasun harrigarriarekin bizitzen ari garen zerbait.

Gaur arte utopikoa dela esaten dutenen aurrean Paulo Freirek jartzen du mahai gainean “berekin” daraman hezkuntza-formazioko hordago pedagogikoa: etengabeko kontzientziatze geldiezina benetan “maitatzea hain zaila” ez badugu nahi izatea. Nik sentsibilitate pedagogiko honen alboan egon nahi dut. Ikasten jarraitu nahi dut. Faltan botatzen zaitugu Irakasle Jauna!