770 Zenbakia 2022-03-16 / 2022-04-20

KOSMOpolita

Irakurketa fotografikoa emakume txiletar baten objetibo pedagogikotik

UGARTETXEA ARRIETA, Arantxa

Andrea Fuentealba Elizalde ezagutzeko aukera izan nuen fotografia ikasketak egiten ari zela eta titulazioa jaso zuenean Txileko hiri nagusian,  Santiagon hain zuzen, 2010ko hamarkadan. Garai hartan, bere aita Sebastián Fuentealba Valenzuela eta ni, Paulo Freireren pedagogia kilikagarriaren zabaltzaileak ginen Txileko zenbait erakunde hezitzaileetan. Gure arteko harremanak jarraitu du gaur arte, bera izanik egungo giro sozialaren komunikatzaile eta familian gertatutako zenbait gorabeheren  bozeramaile ere. Hau horrela izanik kutsu familiarra aurkitzen dut Santiagora iristen naizen bakoitzean etxekotasuna sentituz. 

Arantxa:
Gustatuko litzaidake adieraztea nola hausnartzen zaren egun zure izate horretan pertsonalki eta profesionaltasun mailan.

Andrea:
Andrea Fuentealba Elizalde
Fotógrafa +56964516813
instagram: foto.andreafuentealba

Nire egungo egoerak zer ikusia du daramadan ibilbide eta egoera pertsonalarekin. Urria 2019tik gaur arte Chilen gertatutako leherketari (Santiagon eta gero zabaldutako beste lurraldeetan gertatutako jendetzaren agerraldiak eta antolatutako istiluak, 2019ko Urriatik 2020an Martxo arte), nire eztanda pertsonala aitonaren gaixoaldia zela medio, gehitu zitzaion. Gero egoera honetatik ateratzea erabaki nuenean, pandemia etorri zen eta honekin batera itxiera arraro bat ez genekiela ondo zertan genbiltzan eta nola jokatu, honi gehituz Sebastián Piñeraren gobernuak eskainitako kontrola eta  laguntza miserablea. 

Borroka profesionala gehitu zitzaion egoera kaotiko honi jakinda arteak ez duela irtenbide gehiegi gure herrian. Berrantolatu eta bideratu beste era batetara ez da erraza baina horrela nenbilela behartuta bizitzaren erromeskeria dela medio,  topatu nintzen GPPrekin (preso politikoei laguntzen dion taldearekin) nerabe nintzenez gero (12 eta 13 urteekin) politika munduan bizi dudana baieztatuz, hau da: fotografia dela arma oso indartsua memoria berreskuratzeko garaian. Nire profesionaltasuna, estatuak dituen presoen eta beraien familien, lagunen, kidekoen, ikasleen eta bizi duinagoren alde manifestatu ziren guztien zerbitzura dago. Asko dira muntaien eta prozedura gaizkileak direla medio ia bi urte daramatenak espetxeratuta (prebentzioan kondenatuak).

Arantxa:
Hasiera batean hitz egin genuenean elkarrizketa honi buruz, hitz bat etorri zitzaidan burura “ausardia” zure portaerari buruz eta irakurtzen zaitudanean sentitzen dut Paulo Freiren pedagogiaren ildoan hainbeste aldiz dastatutakoa, “hitzaren irakurketa, errealitatearen irakurketa”, kasu honetan fotografiaren irakurketa erreala, jakinda ekintza honek ausardi paregabea eskatzen duela egoera honetan.

Andrea:
Dena dela leherketa gertatu zenean oso gutxi atera nintzen kalera gertatzen zena erregistratzera une horretan nire egoera konplikatua zelako eta baita ere aitonaren gaixoaldiak berarekin egon beharra eskatzen zidalako. Gero orain dela hilabete batzuk konturatu nintzen iraultza sozialeko une garrantzitsuenera joatea  (Italia plaza egun berrizendatua Duintasun Plaza), ez zela nahikoa.

Fotografoa bezala ikustean zenbait injustizia eta prozedura maltzurrak presoekin konturatu nintzen nabarmenago fotografia zela ekintza horien konstatazio bat, ezinbesteko dokumentazioa memoria historikorako, eta askotan ikusgaitasun tresna ezin hobea medio ofizialak agertzen ez dutena ikustarazteko. Orain nire bizitza kaleak zeharkatzea da, argazkiak nire eguneroko egunkaria eta kalea nire luzapena.

Arantxa:
Iraultzako eta ondorengo argazkiak direla, zer esango zenuke zuk dela fotografiak egiten dioten ekarpen onena hezkuntzari eta batez ere biztanle izateari, kontutan edukiz iraultzaren oinarria, garapena eta egun bizi duzuena?

Andrea:
Atzo Santiagoko Katedralean kateatu ginen, oso bortitza izan zen baina helburua lortu genuen. Jarraian bidaltzen dizut argazkia.

Andrea pankarta duena da. 2021eko uztailaren 15ean kateatuta Armen Plazan katedraleko ateetan,
istiluetako preso politikoen familiekin. Gu babesa ematen diegun talde bezala.

Arantxa:
Clarita de Larminat garaian (erizaina eta behartuen militante jatorra  Malaquias Concha populazioan) 1970. hamarkada hasieran, “katedraleko bahiketa” bizi izan genuen eta orain hiru belaunaldi geroago hor zaudete berriro ere. Hunkigarria niretzat benetan, oroimen pilo bat datorkit burura ikusten dudalako ez zela alperrik gertatu. Nire indar samur eta sakona bidaltzen dizut gizatiartasuna lortzearren.

Andrea:
Ze egokia zure erantzuna  beraz atzo independentea den medio batek bi  argazki publikatu zituen 1980koa eta oraingoa, bidaltzen dizkizut. Atzokoa gogorra izan zen baina helburua lortu genuen: ikustaraztea. Jendea gizatiarragoa izatea espero dut. Preso dauden ama guztiak zeuden naiz eta batzuk bukatu baino lehenago alde egin beharra izan zuten, beraiek dira une honetan esaten ari direnak seme alabak etxean nahi dituztela. Guk beraiek babesten jarraituko dugu.

Arantxa:
Zure erantzunaren bidez hezkuntzan zer nahi dugun adierazten duzu. Noraino indartu beharko genuke helburua? Horretarako ikustaraztea beharrezkoa da, hau izanaz zuk profesionalki egiten duzuna, ikustarazi “kontzientziatzea” esperimentatu nahian, errealitateak sentsibilitatea ukitu dezan, gizatasunaren eza gizatasun jatorra bihurtu dadin. Zuk adierazten diguzu erantzuna, hezkuntzaren helburua zein den, hau da, formazio teknikoa eta profesionala behar diren gizalegeen baitan eratzea  eta horretarako ezin bestekoa da ikustaraztea.

Atsegin dut era honetako elkarrizketa, hizkuntza erabiliz era naturalean Humberto Maturanak dion bezala (lenguajear), adierazten ditugulako bai mahai inguruan edo partekatuz horrelako esperientziaren bizipenak eta emozioak, zenbait egi eta adierazpen propioak.

Andrea:
Gu sentsibilizatzen gara orain dela urte eta zortzi hilabete  gertatutakoarekin, estatuaren aldetik bahituak izan ziren borrokaldiko kideekin, hauen amekin bat egiten dugu beraien askatasunaren alde etxera itzuli ahal dezaten. Orain dela hilabete bat preso politiko baten ama hil zen eta lortu genuen bera amaren hiletan egotea. Hau tragedia bat da, oso mingarria eta oso gaizki sentitu ginen. Justiziak gazteekin krudelkeriaz jokatzen du.

Argazkiak sentsibilizatu nahi du, herri honetako dokumentu historikoa bihurtu, berriro gerta ez dadin. Laurogei hamarkadatik koadro berdina jarraitzen du, ez da ezer aldatu, demokrazia ez da inoiz heldu herri honetara. Ikuspegi honekin zenbaitzuk ez daude ados iritzi desberdina dute zeren eta Michel Bacheleten demokrazian sinetsi zutelako baina bere gobernuak MAPU (Movimiento de Accción Popular Unitaria) militartzen jarraitu zuen, Maputxeak desagertzen jarraitu zuten, agerraldiak kriminalizatuak izan ziren, antzeko muntaiak jarraitu zuten. Ezin dugu segi hau errepikatzen, une honetan dagoen presio politikoarekin istilu sozialaren ondoren, gertatu daiteke gutariko norbaitek jasan izatea preso dauden gure kideek jasaten duten egoera bera.


 

Niretzat eztanda sozialak zer ikusia izan zuen nire barruko eztanda emozional pertsonalarekin nire aitonaren gaixotasuna zela medio. Batzuetan klinikan egon ondoren agerraldi batetara joaten nintzen beste mota bateko sentimendu bat bizitzeko nire bihotzean, mina handia sentitzen nuelako eta aitona hil zenean nire duelua onartu nuen, gero pandemia etorri zen eta gero haragitu nuen zer den niretzat argazkia: borrokarako dokumentu bat, nire arma kamara da.

Atzo espontaneoki elkartu nintzen taldekoekin, beste pertsona batzuk izan behar ziren baina egin beharra neukan eta leku hori hartu nuen eta eutsi nion ahal izan nuen arte. Errebisatu nuen audiobisual materiala eta ikusi nuen sortu genuen irudia oso indartsua izan zela. Sentsibilizazioa lortu genuen naiz eta batzuk oraindik ez jakin preso politikoak daudenik eta gazteak delinkuenteak direla pentsatuz. Ahal dugun eremu guztietan esan beharra daukagu ez direla delinkuenteak, borroka ez dela delinkuentzia, gazteek etorkizun hobeagoa nahi dutela beraien guraso, familia, eta seme alabentzat, ikasten jarraitu nahi dutela askok ikasleak direnez eta hein berean ekonomia sustatzaileak beraien familietan, horregatik jarraituko dugu kaleetan zehar. Gizatasuna falta da, ni harritu egiten naiz ikusten dudanean zenbaitzuk gazteak delinkuenteak bezala ikusten dituztenean eta guri oihukatzen digutenean “joan zaitezte lanera” borroka jende alperraren eginkizuna izango balitz bezala.

Arantxa:
Nire buruari galdetzen diot zer gertatzen den ikasgelan. Zer gertatzen den irakasle/ikasle harremanetan. Zer gertatzen den Irakasleen artean eta ikasleen artean. Zer gertatzen den harreman laboralekin. Zer gertatzen den erlazio sozialekin. Askotan iruditzen zait leiho batetik ikusten dugula gertatzen dena espektakulu bat izango balitz bezala beraz jakinda zenbait eremu, familia, erakundeak eta kalea unitate banaezina direla naiz eta kokaleku desberdinak eduki. Zuri entzunda gero pentsatzen dut karga pedagogikoa jarri beharko genukeela sentsibilitate hauetan:

  • Analfabetismo politikotik irteten saiatu.
  • Memoria historikoaz jabetu.
  • Ezin dugu naturaltzat hartu dagoen desoreka indar estrukturala  eta hiritar indarraren artean.
  • Onartu mamitzen ari garela, koziente edo ez koziente modura, biolentzia pertsonala, soziala eta estrukturala.
  • Ikasi beharrean gaude adierazten naturalki pentsatzen duguna, zerbaitetan hobeagoak izateko zenbait egoeretan.
  • Inteligentzia emozionala irakatsi gizatasunaz hobeto ukituak sentitzeko, horrela hobeto ulertu eta borrokatzeko gizatasunaren alde.

Zure aitonaren gaixoaldia eta zure eztanda emozionalaren arteko haria jarraituz ikusten dut ez zarela emozio soilean geratu baizik eta akzio errealean lur hartu duzula.

Andrea:
Kaixo Arantxa ez gaude oso ondo kamara lapurtu didatelako orain dela egun pare bat nire disko gogorrarekin batera, nire lan fotografiko guztia galdu dut, urteetako lana hain zuzen. Nire lagunak kanpaina bat egiten ari dira dirua biltzeko kamara erostearren eta disko gogorraren osaketa alde guztietatik erreskatatzen nabil. Shock gogor batean nago, nahiz eta lasai egon baina onartu beharrean dena galdu dudala.

Santiagon gertatu zen egun gutxi dira Concepción-etik eta Valparaíso-tik itzuli nintzela. Ekitaldi batean egon gara CENAMEn (centro de atención a menores). Ez nintzen ezertaz konturatu eta ez zidaten pertsonalki ezer egin, hau ere garrantzitsua iruditzen zait. Onartu nahi dut hasiera bat bezala, ez dut nahi gehiegi pentsatu galdutakoaz burua ez galtzearren edo depresio batean ez erortzearren. Egunero sentitu dut solidaritatea eta horrek lagundu dit lasaitasunean eta poztasunean. Dokumentuak ere galdu ditut. Berriro eraiki behar dut dena.

Arantxa:
Baina zer esaten didazu Andrea! Gogorra benetan, asko sentitzen dut, errekuperatze bidean zaude murgildurik, dena dela izugarria iruditzen zait jakitea inoiz ez dela falta oztoporen bat. Bitartean, gure elkarrizketa jarraitzen baduzu, nahi baduzu, komenigarria ikusten ba duzu, hemen nauzu. Espero dut egoera hau ez uzte bat baino haratago berreraikuntza bat izatea. Zure inguruko solidaritateak hunkitzen nau eta adieraztea idatziz komenigarria iruditzen zait. Adi nago zure komunikazioaren zain. Izugarria benetan!   

Ez zu eta ez ni ez gara ez jakitunak tarotaren irakurketan Alejandro Jodorowskyren (Txiletarra Tocopillan jaioa) bidetik, praktika honek duen balore terapeutikoari buruz esperimentatuak gara. Igarpenaren erlatibotasunaz egiten den irakurketa da, igarpena baztertua geratzen da, naiz eta gehiengoek igarpenaren ikusmiraz erakarriaz sentitu. Beraz errealitate pertsonalaren, familiarraren, sozialaren eta kosmikoaren irakurketa saiakera bihurtzen da sinbologien bidez lagunduz argiago ikusten, zehazten, sumatzen, gaitzen gaitu komeni zaizkigun erabakiak hobeto hartzen, hain zuzen.

Atzo zurekin komunikatuta gero ezin izan nuen lokartu eta gaur goizean, ohitura dudan bezala, tarota mazoa hartu dut eta “La vía del tarot” (JODOROWSKY-Marianne Costa. Traducción de Anne Hélèn Girard. Ediciones Siruela segunda edición 2009. España) liburuaren laguntzaz irakurtzen saiatu naiz, hobeto ulertu nahian, sortu den alfabeto sinbolikoaren argazki hau, kartak nahasi ondoren.


 

Atentzioa deitzen dit erdiko zutabeak (I magoa, VIII justizia, eta neurritasunaren oreka XIIII). Magoaren neurri gabeko inteligentzia (begira ezazu kapela), oinak ezagutza lur gizatiarrean dituela (oinak horiak dira eta horiak ezaguera adierazten digu, haragi kolorea duen lurra zapaltzen dute) bizitzaren urrea aukeratzen du, aukera gizatiarraz beteta dagoen mahai batean, mahaiaren hankak urdinak direla (urdinak abegikortasuna adierazten du) eskuan duen bitartean makil urdina baita ere, boterea duena eraldatzeko eta sortzeko bizitzaren zehar. Urrundik datorren argia izan daiteke mundua sortu duen argia, beti hor dagoena nahi duenarentzat.

Erdian justizia dago bi balantzen oreka adierazten duela. Eskuinean XIII. karta du, behar den eraldaketa eta ezkerrean XX. karta epaiketa, kontzientzia berria erantzuten entzun beharra den deiari. Bien artean atera zaigu kokatuta justizia, justizia hau lurreko justizia baino haratago doa. Bere espata ez dago odoldua abegikorra da (urdina) eta daraman koroian marra zuri bat agertzen da, transzendentala da, orlegiz jantzia (eternitatea), gorriaz (bizi indarra), eta urdinez (abegikorra) bat argiagoa bestea baino. Oinak ezagueraren gainean (horia) eta eserlekuan zati batek haragi kolorea du (gizatiarra) bizkarra ongi asentatua geratzeko. XIII.ak inausketa adierazten du eta XX.ak erantzun beharra.

Goian neurritasunaren oreka dago XIIII. edertasun espiritualaz jantzia hegan egiteko (hegoak urdinak eta oso landuak), gorputz orekatua bi koloreetan (abegikortasuna eta akzioa), dena dario goitik behera eta behetik gora (pitxarrak ezagueraz eta akzioz beteak), behean suge horia sexualitatearen adierazle, bera da dena eusten duena. Ile horia du eta arrosa gorria, zalaparta gutxiekin adierazten digu inteligentzia adieraziz batez ere usaindu egiten dela.

Erdian dagoenaren lau iskinak adierazten digute: inteligentzia sexuala eta sortzailea (bastoen VI) edertasuna, maitasuna, emozioak. Inteligentzia espirituala (espatak II), idealak eta perfekzioa, adierazten digute. Inteligentzia emozionala (kopak IIII) oreka emozionala adierazten du eta bien arteko ziurtasunetik seguritate pertsonalera iragan behar dela. Inteligentzia materiala (urreetako txanka) adierazte du dirua, familia, erlazioak … ezin garela bizi zerbait arrastaka daramagun bezala, bola bat oinean daramagun erara, propioa dena sortu beharra dago disfrutatzeko.

Nik sumatzen dudana agertzen dizut, zuk gauza bera egin dezakezu argazki alfabetiko eta sinboliko honen aurrean, ispilu gisa, zerbait gehiago zehazteko, sumatzeko, desiratzeko … azken batean praktikara eramanaz hau izanik ezinbestekoa teorian soilik ez geratzearren.

Jarraian bidaltzen dizudan aingeruaren argazkiak adierazten du ze energia motaz inguraturik aurkitzen zaren.


 

Andrea:
Beste dimentsio batean egon naiz ideiak lur hartu nahirik, lasai baina onartzen gertatu zaidana. Esan dezaket “hemen gaudela” nire kameraren arazoa konpondu nahian, nire lanerako tresna delako eta lan egin gabe nago. Iraultzaren arazoak nekatzen gaitu, alde batetik indultuaren arazoa atzeratzen ari delako, ezin egona, tristezia, eta esperantzagabe aurkitzen hasiak gara, dena oso makal doa eta oso garestia da. Argazkiak ez egiteak gaizki nauka, galdu dudan guztia gogoratzen dudanean pena sentitzen dut. Distantzia hartzen saiatzen naiz ez hain gaizki sentitzeagatik, zaindu nahi dut eta babestu tinko jarraitzeko. Ez dut nahi ezer ez egitean erori eta horretarako nire emozioak zaindu behar ditut ez erortzearren.

Arantxa:
Kartetako zutabe zentrala begiratzen dut eta hiru sinbologiak,magoak, justiziak eta neurritasun orekak, eskuetan dugun errealitatea adierazten dute: hasiera berria, nahi eta nahizko justizia eta neurritasun oreka. Zurekin batera esaten dut “gaude” erresistentzia gisara. Amets gaiztoa bihurtzen da eskatzen duguna ez digutenean eman nahi, hain azkar dakite kentzen justiziaz dagokiguna eta hain makalak dira itzultzen! Hori itzultzen badigute. Ezin duzu irudikatu ere ze gauzak ikusten ditugun “Euskadiko Haur Lapurtuen Elkartean”, hasiera batean ezin duzu ulertu ere, irudimen gaiztoenak ere ezin dituela horrelako gauzak irudikatu baina horrela da eta “hor gaude”. Beti berri hobeagoak itxoiten baina ez eman behar dizkigutenen aldetik gure aldetik baizik.

Andrea:
Behar bada argazki honek nire bizitzako zati bat ekartzen du nire memoriara eta egokia ikusten dut une honetan. Nire anaiak Francisco eta Sebastián daude Lorena eta nirekin, txikiena naiz. Nire aitaren aldeko amona Mariaren etxean gaude. Kamerarik gabe sentitzen dudan pisua une berean argazki hau begiratzen dut baieztatzeko berak duen garrantzia nire historian eta nire memorian. Poza sentitzen dut adierazten didalako  nolabaiteko nire maitasun oinarria, azken batean maitasuna behar den oinarria denez eraikuntza eta berreraikuntza guztietan.


 

Begiratzeak “kamera gabe” une honetan, indartu egiten nau.

Arantxa:
Hau bai dela lur hartze hunkigarria, egun denak ezagutzen zaituztet eta begiratzen geratzen naiz gogoratzen distantzia honetatik dugun konexio eta erlazioa gaur arte bakoitzarekin. Familiako historiaz zamatutako argazkia. Benetako sare afektiboa “kamera gabeko” unean, bere beharra indartu eta baieztatu egiten duena hein berean.

Elkarrizketa hau ixten duen bitxi apaingarria, aukera eman diguna dominaren bi alderdiak bizitzeko: lotzen gaituen sare afektiboaren bi alderdiak kamerarekin eta kamera gabe, “kamera gabeko” denboretan.

Milesker Andrea elkarrizketa honetan biziarazi nauzunagatik, espero dut berriro ere kamera iritsiko dela, oraingo honetan hobeto jakinda zein lurretan oinarritzen den, jakinda zuk adierazten bezala, maitasuna dela ezinbestekoa edozein eraikuntzan.

Besarkada bero bat.


Eusko Jaurlaritza