765 Zenbakia 2021-10-20 / 2021-11-23

KOSMOpolita

Tsunami pandemikoa

UGARTETXEA ARRIETA, Arantxa

Nire betiko laguna Maite Imazek (Jose Alcibarren alarguna) Ekuadorrekin du lotura samurra Euskal Herria izanik  bere jaioterria. Horrek eman dit aukera une honetan Guayaquilgo egoerari buruz jakiteko, pandemia dela arazoa. Bere seme zaharrena han bizi da eta bisitatzera joan zen konfinamenduak han geratzea denbora batean behartuz, benetako abentura bihurtu zelarik Donostiara itzultzea.

Gertaera hauek naramate gaur egun bere semearekin harremanetan jartzera, pandemia dela medio noski, egoera sozial eta mundial honi dagozkion zaintzan gertatutako presentzia eta hutsuneak kontutan edukiz. Ekuadorreko gizartea ezin gainditu dago tsunami erraldoi hau pertsonal, familian eta sozialki, larrialdi egoeran daude benetan. Pedagogia laguntzailearen beharra dago gizarteko esparru guzietan.

Gaur jaso dut, Jose Alcibar Imazek, komunikabideetako profesionala eta produkzioko zuzendaria den Guayaquiletik (Ekuador), informatiboak diren bideo batzuk, non arrosario gisara errepikatzen den behin eta berriz “Prometeo” hitza eta hau horrela dela atentzioa deitu dit, nonbait gertatzen den oinarrizko hutsunearen aipamena dela, zeren Gobernuak agintzen dituen zenbait egin beharrak, ez dituelako betetzen.

Arantxa: Nola hausnartzen zara profesional bezala eta zergatik Prometeo?

Jose:

Komunikatzaile audiobisuala naiz.

Orain dela urte batzuk “Chanchocracia” dokumentala egin genuen, 2004 gertatutako ekintza bat hiri honetan pantailara eramanaz. Beste proiektu batek Antartidara eraman ninduen eta egiten ari ziren Ekuadorreko ikerketa zientifikoak gorpuztera eraman gintuen, hein berean Ekuadorreko jendeari agertzeko zein garrantzitsua den Antártida naiz eta tropikoan bizi.

Prometeo proiektu baten enbrioi bat da eta ahula diru aldetik, zailtasunak dituen bizirik jarraitzeko jaio berri bat ikusten ari naizela dirudi. Prometeo titan bat da Zeusi sua ostu ziona gizakiei entregatzeko, ekintza ederra benetan, sua argia denez, ikusten laguntzen digun argiaz ari naiz, hau da inteligentzia, urrutikoa ikusten laguntzen diguna, urrunago naramana. Bilatzen ez ari naizena aurkitzera edo existitzen ez dena bilatzera. Ideia hau gustatu zitzaigun eta horrela sortu genuen Prometeo efektua.    

Arantxa: Arretaz entzun eta ikusi ditut bidali dizkidazun bideoak, iruditzen zait hau dela zuen erantzuna gaurko egoerari, kritika zehatzekin herriaren egoera argituz historikoki. Ulertzen den eta are gehiago behar den erantzuna ematen diozuela egoerari, ez gaurko egoerarako bakarrik balio duena betirako baizik.

Nik zurekin bilatzen dudana da, gertatzen ari zaigunari buruz gure arteko elkarrizketa, kidetasun giroan sortutakoa eta hein berean gertukoa eta atsegina pandemian murgildurik gauden bitartean. Haserrea eta urgentziako  laguntza beharrean sentitzen gara. Hezkuntza eraldatzailea beharrezkoa da, gizatiarragoa, dena dela egunerokotasunean prebentzio gisara jokatzen ari gara, gure ingurua babestuz, gure eskolak, gure jendea, ditugun bikoteak, seme alabak eta gurasoak. Baditugu baita ere txertoak eta farmazeutikoak, errefortzuak martxan daude.

Niretzat bakoitzak sentitzen duenak garrantzia du. Horregatik Jose bizidunaren elkarrizketa nahi dut, samurra ahal bada horrelako tratu txarra jasotzen duen gizarte batean, zuk maite duzun Ekuador, Euskal Herriaz gain, herri horretatik egindakoa, sufrimendutik, haserrearengandik, larritasuna sentitzen den egoeratik, hezkuntzan zer gertatzen ari denagandik, ea ikusten eta ikasten dugun hobeto babesten gaituen biderik.  

Pedagogoa naiz eta konbentzituta nago dena onerako edo txarrerako bideratu daitekeela ekintzen bidez, “nola” jokatzen dugun horretan baitago borroka guztien ama erraldoia, galdera hauek egiten ditugunean behar den informazio edukita gero: eta orain zer?, nola bizi naiz?, nola igarotzen ditut egunak?, nola babestu, nola erantzun urgentzia honetan? Beraz “nola” hori da pedagogia. Zuen bideoetan ikusten da hau oso garbi, informazio kritikoa eta egiazkoa eman nahi duzue baina gero zer? Gauza bat argitasun gehiagorekin ezagutzen dugunean ondorioak egoten dira, zein izango ote da tsunami honen ondorioa? Batzuetan iparra galdu dugula dirudi eta.

Kontatzen duzuen guztia egia da baina zertarako kontatu?, Brasilen esaten duten bezala “goazen dagoen bezala uztea ea nola geratzen den ikusteko”. Erantzun eta pertzepzio pertsonalak garrantzizkoak dira, hortik abiatzen baitira eraldaketa guztiak. Une bateko argitasunak eraldatu dezake bizi oso bat. Oteizak Euskaldun eskultoreari entzun nion behin batean esaten “oinarrian dago etorkizuna”, noski, gutariko bakoitzaren oinarrian, edozein izanda ere gure inguruan gertatzen ari denari erantzuten asmatzen badugu. Hau da nik arriskatzen dudan praktika pedagogiaz ari naizenean, naiz eta oraindik asko zuzendu eta ikasi beharra eduki.

Jose:

Egunon Ekuadorretik, mezu politak bidaltzen dizkidazu, audio batzuk bidaliko dizkizut ohartzeko zer izan den pandemia guretzat. Lehen eta behin jarri nahi zaitut jakinen gainean ezagutzeko aurretik gertatutakoei buruz  nola herri honek orain arte izandako gauza izugarriei, holokausto basatiei 2016 gertatu zitzaigun bezala Pedernales lurrikararekin, aurre egiten dion. Ni han egon nintzen, ez turista bezala, nire sidekarra hartu nuen eta botikaz bete nuen hangoei emateko baita ere esku narruak, banakielako hildakoak lur azpitik atera beharko nituela.       

Katastrofe honekin duen aldea da garai hartan kalea laguna zela eta jendea besarkatu genezakeela. Ekuador lur bolkanikoa da, eta sumendia datorrela sentitzen duzunean, instintuak eta hemen irakatsi dizutena egin behar duzula da kalea ateratzea haize bultzada bat sentituko bazenu bezala, kalea zure lagun eta salbatzailea delako. Besarkatzea jendearen artean keinu kontsolagarri bat da. Nire etxeko zaintzailea eta ni elkarrekin irten ginen eta sorbalda sorbaldarekin besarkatuta egon ginen, horrela nik ikusten banuen kable bat erortzen bultzatuko nion eta berak berdin nirekiko. Giza kontaktua eta hurbiltasuna baikorrak ziren.

Baina gertatu zaiguna, oraindik ere gizatiar bat izateko aukera dagoen, herri honetan, ohiturak oraingo honetan ez zirela posible, kalea ez zen lagun, arriskugarria baizik, hil zintezkeen lekua bihurtu da, inor ulertzen eta ikusten ez duen birus bat dagoelako, lurrikara sentitu egiten duzu birusa ez da ikusten. Hau krisi gogor bata da antigorputz diferenteekin. Kalera ateratzen gara eta kutsatu egiten gara, txipa aldatu behar dugu. Ezin gara kalera atera, ezin dugu inor besarkatu, dena oso saila da prozesatzen dena alderantziz egin den gizarte batean. Hau da nire lehenengo gogoeta gizatiarra.

Bigarrena koarentena da, Herria zeharo itxita. Nire ama Donostiatik etorria etxean zegoen Donostiara itzultzeko aukeraren zain. Carlak eta nik egin genuena da bera babestu ahal genuen neurrian Donostiara itzultzeko txartela eduki arte. Guaquil gehien zigortuenetako hiri bat izan zen, ez bakarrik errekurtso falta gaitik batez ere kudeaketa oso txarragatik, Estatu edo proto-Estatu, Iparra amerikar babespean sortzen ari delakoaren, aldetik. Norbait gaixotzen ba zen ez genekien gripe edo covid zen, ez geunden ohituta 911 deitzea, ospitalera joaten ginen eta publikoak kolapsatuta zeunden eta zerrendan jarri behar zinen, berriro besarkatu, lagundu … Ekuadorreko Estatua ehuneko bira ez da iristen gastatzen duenarekin osasunean. Horrela dela eta gaixoak okerrago jartzen ziren eta kalean hiltzen ziren literalki esanda.

Inor ez zen arduratzen. Guaquil hilotz bete zen eta nola jakiten ari ginen kalean ez zegoela salbaziorik ba jendea hiltzen hasi zen etxeetan eta orduan hasi ziren 911 deitzen. Forense legalaren egin beharra 2016an garbi zegoen Pedernalesen kasuan, zeren ezer ezeren erdian ere egon ziren, baina 2020an Estatuak aurrekontuak moztu zituenean ondorio bat izan zen herriko hiri handienetako bat eta bigarrena biztanle dentsitatean, nahiko forense legalik ez zegoela hilotzen jasoketa egiteko eta jendea hasi zen hilotzek etxean edukitzen, sei, zazpi edo zortzi egunetan. Mila histori gertatu ziren, dirudunen etxeetan ere bai. Batzuk zorroak erosten zituzten izotzarekin etxeko baineran edukitze arren norbait etorri arte. Beste batzuk hilda mantentzen zituzten egongelan edo ospitaleko bidean hiltzen ziren. Kalera ere ateratzen zituzten, jakinda gure herria tropikala dela eta itzalean 35º gradu daudela, osasungarritasunik eza egoeran jarriz ea kotxeen zirkulazioagatik azkarrago lortzen zuten jasoketa, baina arazoak jarraitzen zuen ez zeudelako nahiko forense legalik.

Polizia nazionalak jaso zituen 400 hilotz eta hemendik aurrera ez zuen gehiago zenbatu, hau horrela izanik jendea sua ematen hasi zen errausketa lortu nahian baina tenperatura handiak behar dira errausketa bat egiteko. Guayaquilen hilotzen errausketa, gutxi gora behera, zortzi edo hamar hilotzenaren kapazitatea zen eta gaur arte askok jarraitzen dute hilotzek non dauden jakin gabe, hilobiratuak, erraustuak edo auskalo zer.

Hiper zentralizatutako herri batean bizi gara, Espainiako ondarea da, denak zentrotik jasotzen dute eta zentroak denengandik. Hau horrela izanik Quiton ez ziren egon eta ez daude baldintza berdinetan, herrialdeak beti galtzen ateratzen dira.

Hau dena kontatzea, zentzazio guzti hauek, terapeutikoa  izan daiteke niretzat.

Arantxa: Zure kontakizunak muga pedagogiko guztiak apurtzen ditu. Haserrea dago babes gabezia pairatu ondoren. Heriotza inongo duintasunik gabe, baliabideen eta populazioaren babes falta nabarmen geratzen den zerbait da, egunerokotasunean bizitza bera, babes gabe naturaltasunez onartuta dagoela, antza ematen da.

Besarkada eta ukituaren keinu pedagogien indar terapeutikoak hunkitzen nau. Kalea bizitzaren babes leku eta solidarioa bezala bizitzea da hemendik aurrera berreskuratzeko geratzen zaiguna. Zuk kontatzen didazun guztiak nire egoera salbuespena bezala bizitzea narama, niretzat ere gure arteko elkarrizketa hau oso terapeutikoa gertatzen delako. Izugarria iruditzen zait, zein erraz naturaltasunez ikusten dugun, ezin ikusia den hainbeste tratu txar soziala gizarte baten barruan.

Jose:

Hori gertatzen da ez dugulako ume bat hiltzen ikusten edo ikusi ez dugulako nahi. Turistak etortzen direnean folklore giroan bizitzen da dena. Jendeak ez du imajinatzen edo nahiago du ez imajinatu eta honi gehitzen badiozu, gure kulpa dela gertatzen dena, jakinda hutsune eta ondare kate bat dela, hau da:  koloniaren ondorioa. Bideo batzuk egiten ari gara Abuztua 9rako, jakinda esaten  duten bezala data honetan 1809an gertatu zela Quiton lehenengo independentzi irrintzia Latin Ameriketan eta ikusten ari gara historiagile batekin irrintzia eta independentziaren arrastorik ez dagoela. Estatu espainolean garai hartan frantsesak ziren jaun eta jabe, Pepe botella zebilen Napoleonen erreboluzioaren uretan, “askatasuna, berdintasuna, eta anaitasuna” aldarrikatuz, eta kolonia espainolek Fernando zazpigarrenarekin jarraitu nahi zuten frantsesen aurka (karta bat dago izenpetuta hau aitortzen duena). Erromantikotasun asko jarri zaio independentziari. Oligarkak altxatu ziren errege espainiarraren alde, ez ziren izan txoloak, afroak, indigenak, ezta ere herri xehea. Burgesak eta oligarkak izan ziren, beraien haziendetan 4.000 esklabo zituztenak, hemengo abizen ospetsuak ikustea besterik ez dago. Hemendik dator baita ere komunikabideen kontrola.

Harrigarria da ikustea nola jende hauek, Errusia eta Frantziako erreboluzioak, gainditu dituzten Jaungoikoa aurretik jarrita beti (ez nago fededunen aurka, askatasuneko teologia ere ezagutzen dut). Erlijioak gehiegikeri asko egin ditu ondorio txarrak ekarri dizkiotenak kontinente honi. Bide  turistikoetatik  ateratzen zarenean ikusten duzu Burkina Fasora ez duzula joan behar han ikusten dena hemen ikusteko. Badirudi herri hau gaizki eraikita dagoela goberna ezina izate arren. Correa edo Lula bat ateratzen denean botere judiziala erortzen zaio gainean ba patean. Correa sei hilabetetan epaitua izan zen eta nik galdetzen dut, zenbat denbora behar izan du Espainian PP-k bere ustelkeriak epaitzeko? Eta Chapo Guzmani epaitzeko Manhattan bi urte behar izan dira.

Correaren hamar urteetan pobrezia gutxitu zen, O.N.U., Banku Mundialak eta FMI-k esaten dute. Ekuatortar miraria deritzen zioten. Soldatak igo ziren, neurtu daiteken kuantitatiboki gertaera da, bostetatik bat pobrea izatea lortu genuen (%20) jakin da naiz eta harrigarria izan guretzat, ez dela etxafuegoak botatzeko modukoa. Euskal Herrian onartezina. Orain Correa aurreko zifrak ditugu berriro, %30 gutxi gora behera pobreak dira. Gure ideia da ongizate soziala bilatzen duten gobernua edukitzea, zergak kobratuz eta aberastasuna partekatze orekatuagorekin lortzea aberastasuna sortzea.

Une honetan, politikoki progresistagoak izanik horrela pentsatzen dugunon atzetik dabiltza, XXI.go Sozialismoa deritzen diote. Ez digute uzten edozein botere apurrik dagoen lekuetara inguratzen, pertsekuzioa jasaten dugu, beste garietan herriaren izena herritik kanpora duintasunez eman badugu ere (nire kasua) gauza onak eginez, baina badirudi ezerk ez duela balio. Kontinente honetan sozialismo hitzak panikoa sortzen du, naiz eta sozialetik etortzen den hitza izan. Europan iparraldeko herriak sozialistak dira eta honek ez du esan nahi monarkiak ez dituztenik, sozialak dira, gizartearenak, biztanleak hobe bizitzearen alde dauden Gobernuak. Estatuak sozialki funtzionatzen dute. Hemen, Ipar Amerikaren babespean dauden herrientzat sozialista izatea da gizon traje gris bat janzten duena, itsusia eta txapel bat bere burua baino handiagoa jarrita daukana, izar gorri bat erdian duela. Sozialismo hitza oso gaizki egokituta dago lurralde hauetan.

Dena dela eta azken hauteskundetako datuak ikusita hirutik bat Correarekin gaude, naiz eta bera kanpoan bizi eta partidu politikorik ez eduki. Lau urte daramate gu zigortzen eta pertsekuzio honi deritzen diote: “herria deskorreizatu” eta ondorioak ezin dira txarragoak izan, ez bakarrik ezin dugulako lana egin baizik zenbait jende profesionala ona dena Estatuarentzat taxi lana egiten ari delako adibidez. Estatua Gobernuarekin nahasten da, ez da existitzen Euskal Herrian dugun teknifikazioa. Herria “deskorreizatzen” ari dira.

Arantxa:  Tristea benetan nola ari diren Ekuadorreko giza kapazitatea kamusten, murrizten, infrabaloratzen eta ezeztatzen. Esaten didazun guztiak bizi iraupenaz hitz egiten du, dena esperimentala dirudi, ahal duena salba dadila eta hor konpon! Jakinda beti salbatzen direnak sektore berdinekoak direla. Pedagogia sozialaren behar nabarmena eta urgentea dagoela dirudi.    

Jose:

Estatuaren hutsuneak suposatzen dute herri honetan Estatua eta Gobernuaren nahasketa, manipulazio politikoa Estatuan sartzen da eta oso erraz praktikara ematen dute. Oso erraza da Gobernu batek esatea “etxean gera zaitezte” pandemia garaian, baina galdera da nola bizi daiteken hau, nola iraun dezake herriak egoera honetan, %60/%70 ez direnean langile formalak, seguritate sozialik gabeko langileak hain zuzen. Hemen ez dago Osakidetzarik. Hutsune hauek ondorioak dituzte biztanlerian. Ez Quiton han daudelako funtzionario publiko guztiak eta lan establia dutelako, baina ez da hori gertatzen periferian. Nola ordainduko ditugu gastuak etxean geratuta?, nola jango dugu?, ezin bizia da benetan.

Etxean geratu aparatu poliziala kaleetan barna erreprimitzen dabilen bitartean esaldi hau duela ahoan “zure onez da”, jasan ezina da. Pobre eta aberatsen tartea handitu egin da. Hezkuntzak ere pairatzen du zuzenean egoera hau. Une honetan ez dago ikerketarik desertzio eskolarrari buruz, baian ez dira oraindik berreskuratu presentziazko klaseak, dena interneten bidez izan behar du baina nola egiten dute internet ez daukatenak? Jakinda  %50 biztanleriak ez duela. Seme alaba gehien dituzten familiak dira (ez dagoenez sexu eta erreprodukzio hezkuntzarik). Auzo osoak eskolatze gabe daude. Desertzio eskolarra dago tresnak ez dituztelako etxean eskolatzeko. Apalenei bizi bideak kentzen zaizkie esanez gainera beraien kulpa dela. Eta honek denak ez du Estatuaren presentzia gehiago ekartzen, hutsunea baizik. Une honetan %3 egongo gara txertatuta.

“Geratu zaitez zu nire etxean” erantzuten du jendeak entzuten dutenean “gera zaitez etxean” noski, lanera joatea askorentzat etxean duten gela bakar batetik ateratzea delako. Pandemiak zigortu egin ditu gehiago baliabide gutxi dituztenek, beldurrez, ezjakintasunez, eta iluntasunez gain. Herri honetako jauntxoek aberatsak jarraitzen dute miseria barreiatzen den bitartean. Gustatuko litzaioke Euskal Herriari Ekuadorrek duen aberastasuna izatea natura aldetik, meategi, arrantza, lurra, eta abar. Guayas ni bizi naizen lekuari, Ego Amerikako bihitegia, deritzen diote. Lur emankorrak dira baina ez oparoak ez dakitelako bereizten Estatua Gobernuarengandik. Estatua itsasontzia izaten da eta Gobernua kapitaina, baina hemen kapitaina itsasontzia da.

Arantxa: Izugarria iruditzen zait nola naturaltasunarekin ikusten ditugun gizartean gertatzen diren tratu txar hauek. Hau dena digeritzea saila da naiz eta distantziatik ere. Hezkuntza popularra apurtuta dagoela, salbuespen pedagogikoak izan beharko lukete inoiz baino gehiago, aita eta ama pedagogikoak izatea, berdin anai arreba pedagogikoak, lagun, hurbilekoak, giro maltzur honi buelta emateko, samurtasun tinko eta argiz jokatzeko. Pertsona hauek asko dakite bizitzan irauteari buruz, horretan jakitunak dira, ohorezko diplomaren jabe dira inork inoiz errekonozitu gabe. Hau horrela izanik Paulo Freire datorkit burura “Zapalduen pedagogian” idatzitako eskaintza:

“Munduan biluzik bizi direnei eta beraiengan deskubritzen ari direnei,  beraiekin sufritzen eta borrokatzen dutelako”              

Jose:

Arantxa maitea, eskerrak benetan, hau oso ona eta osasuntsua izaten ari da eta gainera norbaiti laguntzen badiogu, lehen mundu horretan, erdi irudikatzea bizitzen dugun egoera, ba benetan, hau ona da.

Arantxa:

Hunkipen atseginez ukitua sentitzen naiz.   

Eskerrak zure adierazpen zehatzagatik eta zaren eskuzabal hartzaileagatik.

Milesker zuri Jose eta besarkada bero bat. 


Efecto prometeo youtuben


Eusko Jaurlaritza