76 Zenbakia 2000-04-28 / 2000-05-05

Gaiak

Mixel Labéguerie (1921-1980): Politika gizona eta kantu berritzailea

ITZAINA, Michel

Mixel Labéguerie (1921 1980): Politika gizona eta kantu berritzailea Mixel Labéguerie (1921 1980): Politika gizona eta kantu berritzailea * Traduction au français de l'original en basque Mixel Itzaina Mixel Labéguerie Lapurdiko Uztaritzen sortu zen 1921 urtean. Bere aita, Léon Labéguerie, arotza edo errementeria zen eta ama, Marie Jeanne Hairak, piano ikastaldiak emaiten zituen. Batxilergoa bildu ondoan, Bordelen eginen ditu mediku ikasketak eta Parisen bukatuko, bularretako eritasunen edo hetikaren tratatzeko berezitasuna hor bilduz. 1947ean Kanbon plantatzen da mediku oroko, lehenik Camino ren lagun, zenbait oren sartzen dituela herri hortako eritetxe batean. 1952an ezkonduko da, Augustine Peyrot, uztariztar neska gaztearekin. Hau 33 urtetan supituki zenduko da. Bortz seme eman dizkio eta lehena, Beñat, 16 urtetan istripuz hilen da. Bortz iturri kantua karia hortara idatziko du. Berriz Rita D'Oberndorff ekin ezkonduko da 1975an. 1980 urtean, uztailaren 27an, Frantziako Tolosan zenduko da. POLITIKA GIZONA Michel Labégueriek kargu hauk bete ditu: 1962 urtetik eta 1967era deputatu da. Michel Inchauspé gaullista, urte hortan izan hauteskundeetan nagusitzen zaio. 1964 urtetik 1980a arte, Ezpeletako kantonamenduaren izenean kontseilu orokor da Pauen. 1965 urtetik 1980ean hil arte, Kanboko auzapez egonen da. 1974 urtetik 1980ean hil arte, senatore da. Zertan oinarrituko ote du Mixelek bere politika? 1976ean, Enbata kazetan, publikatu elkarrizketa batek hauxe dio: «14 edo 15 urte nituenetik nere eskola demokrazia girixtinoaren familia hortakoa izan da eta egun ere hala da (…) Espainiako demokrazia girixtinoarekin harreman hertsiak baditut eta P.N.B. edo E.A.J. hortan da (…)». 1934ean Piarres Lafitte apezak Aintzina izeneko aldizkari bat sortu zuen eta Euskalerrizaleak elkartea xutik eman. Hor azaldu ideologiaren haritik ereman du Mixelek bere politika, helburutzat hartuz: Frantziaren egiazko eskualdekatzea Euskararen alde jokatzea Etxea edo familia eta emaztearenzuzenak aldarrikatzea Baserriaren aldeko bai eta sozial mailan politika aurrerakor eta eraginkor bat sustatzea. Frantziak dituen bertze eskualdeetako herritzaleekin batean lan egitea. Zendu zenean, Alain Poher senaturren ganbarako lehendakariak hauxe zioen: «Baztertu eta suerte txarrak jo guzien izenean ari izan da, hori baitzen justiziaz zuen aburua». Hauteskundeen bidez eskuratu karguetan alor horietan da Mixel bermatu. 1960eko hamarkadan, Mixel Labéguerie, bertze lagun zonbeitekin, Enbataren sortzaileetan izan zen. Hunen helburuak Itsasuko hitzarmena deritzaionean azalduak dira eta milako bat jendez onartuak izan ziren Bazko astelehenez, lapurtar herri hortan, 1963ko apirilaren 15ean. Hitzarmenak galdatzen du euskal departamendu bat eta euskararen ofizialtasuna. Helburutzat dauka ere zazpiak bat egitea Europa batuaren barnean bertze eskualdeekin federaturik. Laster, Michel Labéguerie Enbata tik urrunduko da. Berak dioenaz (Deia, 1979 X 6), «aldendu banintzen ez zen helburuarekin bat ez netorrelako, metodo kontuagatik baizik». 1976 urtean bertze aldizkari batean idatzia zuen: «Enbata sortu zenean, hunen helburua populuari kontzientzia bat sortaraztea zen». Azpimarratzekoa da Mixelen 10 bozemaileetarik 9 etzirela abertzaleak. KANTU BERRITZAILEA Mixel Labéguerik bere ama musikaria zuen eta piano ikastaldiak emaiten zituen. Bertzalde oraino haurra zelarik txistua joiten ikasi zuen bere herrian Aita Hilario Olazaran Lekarozko komentutik etorri kaputxinoarekin. Horrela iparraldeko lehen txistulari multxoan parte hartu zuen Mixelek. Gero Bordelen, ikasle zelarik, Irrintzi izeneko kanta dantza talde bat sortu zuen hiri hortan. Bigarren gerla denboran, 1943 urtean, Eskualdun Gazteen Batasuna elkartea kreatua izan zen Uztaritzen bere sortherrian. Hunen helburuetarik bat denbora haietan emaiten ziren euskal kantu eta dantzen biltzea zen. Berrogeita hamar bat bildu ditu inguruko herrietan eta beren eres zatietan ekarri. Dantzari eta ihauterieri buruzko artikuluak Aintzinaagerkarian agerrarazi ditu, hilabetean bat, sei hilabetez. Euskal kantu berriaren sortzaile izan denak ez ditu beraz bere obrak uste gabetarik sortu. Gure kulturaren altxorra gazte gaztetik beretua zaukan. Erran behar da ere bertsozale haundia izan dela Mixel eta gai emaile bai eta epai mahaiko izaitea ere gertatu zaiola, dela Iparraldean dela Hegoaldean, Euskal Herriko bertsolarien lehen txapelketa nagusian, 1960 urtean. Hor ziren Basarri, Uztapide, Xalbador, Mattin, Michelena eta bertze. Nehork ez du eta ez dezake gutietsi Mixelek euskal kantuaren berritzean ukan duen eragina. «Euskal kantaren lehen urratsetan, Mixel Labéguerie dago» dio Xabier Letek, eta Jose Antonio Arana Martijak azpimarratzen du eragin haundia izan zuela Michel Labégueriek euskal kantagintza berrian, hizkuntza eta euskal kontzientziaren errepresioaren kontra jarri baitzen orduko kantarien uhin berria, Ez dok hamairu taldea eta bertze. Honela bukatzen du : «Michel Labéguerieri zor diogu uholde berriaren sortzea». Ez diote bertzerik Manex Pagola, Peio Ospital, J. Etchamendy eta bertze batzuek. Gaien aldetik Mixelek bizia bere osotasunean du kantatzen. Abertzaletasuna, ingurumena, mendi eta bertze, gauaren eta elurraren ixila, kabaleak (gatua, astoa), fedea, gizonaren biziko gertakari alai ala trixteak, poetak… Bertzalde, euskal kantuaren melodia berritu du Mixelek zortziko erritmoa hortan sartuz eta tematika aberats bat sortuz «zabala, ez beti berdina, anplia, berria eta freskoa», Manex Pagolak dioen bezala. Elkarlanean argitaletxeak plazaratu berri du liburu bat, titulu hunekin: Mixel Labéguerie, kantu berritzaile eta politika gizon. Hor ekarriak dira, bertzeak bertze, Mixelen 23 kantu ezagutuen bertsuak bai eta ere bertze olerki ezezagun batzu. Ipar Euskal Herriko literaturaren altxor balios bat badugu bilduma hortan. Mixel Itzaina, idazlea Euskonews & Media 76.zbk (2000 / 4 28 / 5 5) gratuita | Abonnement gratuit | Free subscription Eusko Ikaskuntzaren Web Orria webmaster@euskonews.com http://ikaskuntza.org/cgiBanner/banner.cgi?datos=bizkaia&link=www.bizkaia.net/bizkaia/Euskara/Foru Aldundia/Kultura/eu cultu.htm http://ikaskuntza.org/