76 Zenbakia 2000-04-28 / 2000-05-05

Gaiak

1960-1970 hamarkadan Lapurdi, Baxenabarre, Xiberuko Euskal Kultur aroa

PAGOLA, Manex

1960 1970 hamarkadan Lapurdi, Baxenabarre, Xiberuko Euskal Kultur aroa 1960 1970 hamarkadan Lapurdi, Baxenabarre, Xiberuko Euskal Kultur aroa * Traduction au français de l'original en basque Manex Pagola Kulturaren gaiaz orokorki baina zehazki ari behar den aldi oroz eta tokiko edozein kulturaz ere kasik muga gabeak eta zinez mugikorrak dira eremu berezi hori osatzen duten aldeak; lehenik alde materialak, teknikoak, laneko moldeak, biztzeko erak, espazioan barna joaitekoak , hots produkzio oro baldintzatzen dituztenak eta denbora berean nor bera nor edo zer egiten duten beste hainbat pondu garrantzizko, pentsonalak edo taldekoak. Hauk aldiz dira kultura baten alde intelektualak deituak; izpirituarenak, pentsamenduarenak, hizkuntzarenak, jakintzarenak, sentipenarenak, sinesmenarenak, ohidurenak, mementoko balorenak eta abar. hauk ere denak beti aldatuz baitoatzi. Alde hauk oro ahal bezala kondutan hartu gabe ezin egin behar bezala kultura baten egiazko neurtzerik edo haztatzerik. Hain xuxen, 1960 1970eko tarte hori aski berezia eta aberatsa gertatzen da Euskal Herri iparraldeko hiru probintzietan ere. Laburbilduz, hiruzpalau fenomeno nabarmen izanen dira bereziki altxatzeko. Laneko tresna berrien sartzea bai nekazaritzan (uraktoreak eta abar...) bai industrigintzan (ekai berrien lantzea eta lanen dibertsifikazioa ) , haurrak eta gazteak geroz eta gehiago eskolatzearen garrantzia, haurrak geroz eta gazteago sartzen direla eskoletan (frantsez hizkuntza eta mundu bakarrean nahi eta ez) gero 14 urtetatik 16etarat luzatzen dela gainerat eskolatzeko epea. Komunikabide berrien agertzea ere hor da (irrati, telebista, agerkari berri eta abar...denak frantsesezkoak) emeki emeki, azken etxetaraino heltzen direla, munduaren itxura berri bainan zabalago eta kontrastetuago bat ekarriz. 1960 arte ipar Euskal Herrian, sail askotan atzera edo gibelera gelditua frantses Estaduko zerbitxu publikoen faltaz, neokolonia baten gisarat, badirudi hemeretzigarren mendeko ohidura eta ikuspegiakdirela oraino gehienbat nagusi. Jendeak bakarka edo multzoan agertzen duen kulturak ohizkoak bezala dirudi "etxea" deituraren inguruan ohizko ikuspegi zahar eta balore tradizionaletan hartua, beti erlisione katoliko erromano garratz baten erran edo esanetik joan behar dela ongi ikusia izateko. Bereziki baserri aldean... Jende heldu gehiena, berez, euskal hizkuntzatik ari da hain segur oraino, salbu geroz eta gutiago hirixketan, Atarratzen, Maulen, (Xiberuan), Donapaleun eta Donibane Garazin (Baxenabarren), berdin Hazparren (Lapurdin) eta are gutiago kostaldeko hirietan: Baiona, Angelu, Biarritze, Donibane Lohitzune, Hendaian. Beste faktore batek ere bere garrantzia izanen du denbora horietan eta da besteak beste "turismo herrikoi" baten hedatzea eta hau berdin gure baserri askotaraino "gîtes ruraux" deitu udatiarrentzat eraiki egonleku txukunen bidez. Zer kolpea hau ere lehenago kasik lurreko lanetik bakarrik bizi ziren "etxe" eta ""etxalde"entzat! Hortik ikusten ahal da"diru berri baten agertzeak zer nolako ikuspegi berria sortzen ahal duen, ohizko bizi xume gogor eta xuhurra, iraganeko "autartzia" baten ordez merkatu zabalago baten sareetara gero eta gehiago bilduz. Baina horra non eraikipen ausart batzuek, iduriz elkarrekin batere lotura zuzenik gabekoak, euskal mundu tradizionala berbetan bezala hartzen duten nunbait kanpotik heldu diren haize berri handieri ihardokitzeko bezala: Jean Errecart ek Donapaleun "Lur berri" nekazarien edo laborarien produkzio koperatibaren sortzea, Piarres Charritton ek Hazparnen San Josepe kolejioan Eskola Tekniko baten abiatzea, Donibane Loitzuneko arrantzaleak atunketa Dakar eraino joaitea, Bokalen burdin edo burni ola handien ordez (hetsiko baitituzte) beste lan dibertsifikatu batzuen bidean ezartzea, bat bestearen ondotik ateratzen direla Bokale, Baiona, Angelu aldean lantegi berriak Satec, Socadour, Fertiladour, Breguett, Turbomeca, Angeluko eskola teknikoa indartzea eta abar... Nekazaritza bera aldatzen hasia den bezala, badirudiindustrian ere aro berri batean sartuak garela, diru fresko gehiagorenean. Oralkoan aski ahantziak behar bada 1914 18ko Gerra Handiaren Sarraskiak (iparraldea zinez odolhustua zutenak), berdin 1939 45eko hertsipenak. Frantses Estaduak Indochina eta Afrikako kolonia gehienak galduak ditu baina gogor dio Aljeriako kolonizatuen jezarpenari eta azkenean hemen ere galtzen du aski molde hitsez. Frantziaren ustez betiko puxantzia edo handikeria kolokan sartzen dela dirudi... Euskal Herri hegoaldean Español Estadu osoan bezala frankismoak beti garratz dirau, Eusko Jaurlaritza desterruan dugu. Beharrik ahots handi batzu ari direla horren guziaren ozenki salatzen bereziki intelektual eta Elizako batzuen bidez, horien zerbait berri heltzen dela noiztenka iparralderat ere. Mixel Labeguerie batek euskal aberri kanta berri sail bat ateratzen digu. Meyzenc argitaldariak Baionan Gogor izeneko dizka bere protesta sakon eta luzearekin... "Ez ez dut nai holako zibilizaziorik" Batikanoko II. Kontzilioa ere bildu da eta jadanik Belokeko komentuan Aita Iratzeder eta Lertxundik ixil ixila, euskaratuak eta musikatuak dituzte kristau liturgiako testu beharrenak. Dudarik ez da euskal kultura berritu nahiaren atarirat edo aterat heltzen ari garela. Ezin da ere ahantzi beti hor dugula Euskaltzaleen Biltzarra bezalako elkarte ospetsua bainan nekatuxea bezala dirudiena, hor ere Euskaltzaindia eta bereziki iparraldekotz beste erakunde ttipi bat 1957az geroz eskoletan euskara sartu nahiz ari dena ahal bezala, hau baita Ikas batasuna. Biarritzen Oldarra kantu eta dantza taldea euskal aberri edo nazionearen itxura eman nahiz ari da, Garain aski laster Garaztarrak izeneko "talde folklorikoa" deitzen dutena halaber. Uztaritzen Lapurtarrak deitua bereari doakigu eta ahanzten ditugun beste zenbait ere segurrenik ere. (Barka!) Beste sail batean, hala nola, Piarres Larzabal baten antzerkiak arrakastarik badu Heletako eta Hazpareneko taldekin bereziki Telesforo de Monzonek ere bere lan finak agertzen dizkigutalde berekin, hala nola, Menditarrak, Hazparenen Anderea... Maisan MALHARIN eta MINABERRI k lan ederrak daramazkite beren antzerki eta kantuekin batez ere, eskoletako haurrekin. Daniel Landartek antzerki engaiatua ekartzen digu samin samina: "Bai ala ez?" titulupean, jokatuz Baionako antzokian. Pilota jokoan badu arrakastarik orain herri ttipitan baina futbola eta errugbiaren konkurrentzia heldu zaio orain. Xiberuan Pierre Bordazarrek (Etxahun Ituri) gogoan hartu du pastorala berrieri jokatzea eta erlisiozko gaien gainetik bereziki tokiko historiaren aipatzea, bere antzerki ezagunetan lehenetarik izanen dela Barkoxen plazaratuko duen Etxahun (Barkoxe olerki dohakabe famatuaz). Baionako Euskal Museoan, Jean Haritschelhar ek horgo zuzendari berri jarriak, Buulletín du Musée Basque delakoa berriz abiarazten du euskal ikerketari bultzada berri bat eman nahian. Berritzapen nahi horien berri ekartzen digu astero bizpahiru mila aletan Herria, euskarazko astekari katolikoak. Gisa berdintsuan, Gazte, Euskaldun Gazteria, krixkatuaren hilabetekariak ere baderasa euskal gizartearen berritzearen beharrrik. Aro berri honetan horra non Lapurdi kostaldetik uhain intelektual berri bat agertzen dela euskal kultura berri nahia bera ozka batez gorago eraman nahi duena politikoki, erresistentzia oihu batek bazter ixilegi batzu iratzarri nahi lituzken bezala. Etorria da alabainan kondu zehatzen tenorea edo ordua. Gizarteak iparraldean ere aintzina edo aurrera eginik ere, baserriak husten ari direla, jendea geroz eta gehiago hiritartzen (eta automatikoki bezala erdalduntzen), ohidura asko galtzen halere beti (erlisio, euskal hizkuntza eta abar...). Uhain berriaren izena da orobat Enbata eta hor lehiatuko dira hanbat gizon eta emazte gazte eta gordin. Euskal Herri osoaren errealitate zauritu bat du denen begi bixtan eman nahi. Lan horietan direla gehienak agertzen ofizio eberdinetako gizon eta emazte, hanbat politikako esperientziarik gabe, halerez. Piarres Larzabal, Mixel Labéguerie, XimunHaran, Jean Etcheverry, Ainchart, Mixel Burucoa, Juana Idiart, Jean Luis Davant, Martxelin Arbelbide eta hain segur denen gibelean edo atzekaldean Telesforo de Monzon bat ere... (Denen akulatzaile suharrena beharbada?) Hortik laster abiatuko da Baionan Euskal Idazkaritza ipar eta hegoaldeko abertzale gazteak, berdin iheslari zenbaitekin ere lotuko dituena: Txillardegi bat, Julen Madariaga eta beste. Baionako seminario handian, Donostiakoan bezala, apezgai batzuek ere Euskal Herriaren aldeko kontestazio bipil bat abiatua dute eta zin entzunak izanez, zenbaitek kanporateko bidea hartuko dute. Gozitiri dizka eta liburu argitaldaria jada abiatua da... Iparraldean ere, euskal kantu berriak plazaz plaza bere aldea emeki emeki lantzen du gitarra soil bat besazpean dabiltzala. Eta goizago, hegoaldeko abertzale iheslari batzuek beren mailan euskarazko eskola baten entsegua eginik, Enbata ko militante batzuek 1969an abiatzen dute Baionan iparraldeko egiazko lehen ikastola bat Seaska deitua, Argitxu Noblia, Angeluar burraso gazte batekin, gero hortik, zenbat hilabetez Biarritzen gaindi ibilirik, Arrangoitzen zinez finkatuko dena. Eraiketa honekin, ondotik abiatuko diren beste ikastolen hazia botaia da. Bainan ezin halere ixilean utzi zein nekez eraiki diren euskararen saileko lan berriak. Beharbada sail hau politika giroari bereziki lotua izan delakotz, kasu honetan, abertzalegoari. Eta ez da ezer erraitea edo esatea zenbat hertsapen izan dituen abertzalegoak iparraldean tokiko "establishmentaren" ganik, horrela hortik ateratzen zen guzia abenturakeriarekin parekatu nahi izan baita herriaren aintzinean edo aurrean. Hain xuxen ordu haietan da ere gogortzen hegoaldean euskal erresistentzia berria, eta nahi eta ez, horren oihartzinak iparranderat ere noizbait heltzen eta ez beti beren alde hoberenarekin! Ikusten da 1960 1970 arteko hamarkadan izan dela mugidarik Lapurdi, Baxenabarre eta Xiberuko euskal kulturan . Zahar berrika aintzinatu bide dira urratsek, bainan euskal abertzalegoakdizkio beharbada gehienik eman hegal herriak. Bainan zinez nabaria dena, berritzapen horietan barna joateko, iparraldeak ez duela izan beharko zuen instituzio gutiena ere. Manex Pagola, Euskal Museoko zuzendaria Euskonews & Media 76.zbk (2000 / 4 28 / 5 5) gratuita | Abonnement gratuit | Free subscription Eusko Ikaskuntzaren Web Orria webmaster@euskonews.com http://ikaskuntza.org/cgiBanner/banner.cgi?datos=bizkaia&link=www.bizkaia.net/bizkaia/Euskara/Foru Aldundia/Kultura/eu cultu.htm http://ikaskuntza.org/