754 Zenbakia 2020-10-21 / 2020-11-18

Gaiak

Lehiakortasuna eta ongizatea hamarreko bikotea jasangarritasunerako bidean

ZUMEAGA, Amaia

Covid-19ak gure sistemaren eta gizartearen aberastasuna, aukerak eta bestelako onurak zein betebeharrak  nola banatzen diren hausnartzeko beharra indartu du. Hain zuzen ere, lehiakortasun, garapen ekonomiko, ongizate edo jasangarritasun hitzek lotura zuzena dute.  Gaurkoan lehiakortasunak eta ongizate inklusiboak duten harremanaren inguruan hitz egitera gatoz.

Azken bi hamarkadetan bizi izan ditugun krisi ezberdinek, gaur egun dugun sistemaren ahultasunak agerian uzteaz gain, egoera zailtzeko baldintzak sortu ditu. Horren adibidea garbia dira, duela hilabete batzuk hasi zen Covid-19ak eragindako ondorioak: besteak beste, aurrez zegoen desberdintasuna areagotu du,  eta lan egiteko moduen transformazioari aurre egiteko baldintza falta agerian utzi du. Horrez gain, krisia globala izan bada ere, estatu mailako interesak eta beharrak oinarri dituzten neurri politikoak hartu dira,  bertako gizarte kapitala eta lehiakortasuna lehenesteko. Ongizatearen zerbitzura dagoen lehiakortasunaz hausnartzeko beharra indartuz, alegia.

Krisiak ikasketa eta hobekuntzarako aukera direla esan ohi da, baina gure sisteman, ahuldadeak konpondu beharrean, handiagoak bilakatzen dira krisi bakoitzarekin. Izan ere,  askotan emaitzetan zentratu izan gara eta ez dugu fokua ipini lehiakortasunaren eta ongizatearen arteko ekonomia ikuspegi batean.

Gaur egun Orkestran lehiakortasuna ongizate inklusibo eta jasangarri baten zerbitzura bideratzen duen marko proposamen bat lantzen aritu gara azken hilabeteetan, eta laster argia ikusiko du  koaderno formatu batean, bertan proposamena xehetasun handiagorekin ezagutzeko aukera izango da bat. Hala ere hemen  aurrerapen txiki bat dakarkigu.

Aurrerapen txiki hau eta aurrerago aterako den koadernoaren baitan landu den markoa proposamen bat da. Orkestrak jorratzen duen ikerketa eraldatzailearen oinarrietan, gizartearekin jakintza partekatu eta praktikan ipintzea garrantzitsua da. Horregatik orkestran landu den markoa eta gaur hemen aurkezten dena proposamen moduan aztertu eta landu behar da, gizartea eta eragileekin kontrastatu eta ondoren adostutako markoa praktikan abiaraztea izango da helburua,  markoa elikatzen eta hobetzen jarraitzeko.  

Hasieratik esan dugun moduan, lehiakortasuna eta ongizatea txanponaren bi aldeak dira.  Ez du zertan dilema bat izan; are gehiago, harreman hori positiboa izan daiteke arlo ezberdinetako arlo askotako hainbat eragileren arteko sinergiak lantzen badira, ongizate inklusiboa eta jasangarriaren zerbitzura dagoen lehiakortasuna eraikitzen. Ongizaterik ezin da egon ekonomia lehiakorrik gabe, baina hau iraunkorra da soilik aldi berean ondasuna sortzen badu,  gizartearen ongizatea hobetzera lagunduz.

Demagun, enpresa batek errentagarritasuna bilatzen duela bakarrik, eta horretarako bere langileak gaitzeko ez duela inbertitzen, epe motzean ez du galerarik izango eta lehiakorra izango da. Aldiz, epe luzera begiratuz, bere berrikuntzarako ahalmena txikitu egingo da, eta langile errotazio handiagoa izango du.  Egoera hau saihesteko, eta modu jasangarri batean  lehiakortasuna eta ongizatearen arteko harremana bermatzeko, markoan parte hartzen duten eragileek beraien papera/eginkizunak onartu eta ulertu beharko dituzte, eta markoaren eraikuntza dinamikoan parte hartzeko beharrezko aldaketei ekin beharko diete.

Irudia 1. Ongizate inklusibo eta iraunkorraren zerbitzura dagoen lehiakortasuna eraikitzeko markoa

[i]Iturria: Aranguren eta, Canto-Farachala (argitaratzeko) .

Orkestratik horrela definitu dugu markoa: “gizartea osatzen duten pertsona guztiek (INKLUSIBOA), bere giza beharrak asetuak izatea eta pertsona bezala bere potentziala osotasunean garatzeko aukera izatea (OGIZATEA) bizi guztian zehar modu iraunkor batean (JASANGARRIA)”.

Markoaren eraketa eta aktibazioa erronka konplexu bat da eta ikuspegi sistemikoa beharrezkoa da. Dimentsioek gizarte osoa hartzen dute, eta bere baitan eta elkar elikatzen dira. Dimentsio nagusiena ongizate jasangarria eta inklusibo da.  Hori lortzeko, zer eta nola galderei erantzun behar zaie, alegia,  zer ulertzen dugu eta zer nahi dugu izatea dimentsio honetan eta nola egingo dugun. Hain zuzen ere, galdera hauei erantzuerakoan sortzen da saltsa handiena, dimentsio bakoitzak bere definizioa eta moduak dituzte, non askotan elkarren arteko posizio kontrajarriak dituzte. Saltsa guzti hori antolatu behar da, bakoitzaren helburu propioak eta sistema ditugun helburuak lortzeko, hau da, askotan dimentsioek kontzezioak egin beharko dituzte guztion onura bilatzeko. Prozesu hauek martxan ipintzeko estrategia ezberdinek lagungarriak izan daitezke, horietako zenbait aurkeztuko ditugu jarraian.

Hurbiltasun geografikoa partekatzen duten agenteen arteko lankidetza-lanak lagun dezake behetik gorako prozesuak (bottom-up-a) garatzeko, baina beraien kabuz ez dira nahikoak sistema eraldatu eta botere harremanak aldatzeko. Horregatik, beharrezkoa da kolaborazio espazioak sortzea, non eragile desberdinek parte-hartzen duten eta ongizate inklusibo eta jasangarriaren zerbitzura dagoen lehiakortasuna eraikitzen duten. Horrekin batera oreka bilatu behar da,  epe luzeko eta motzeko politiken diseinuan.  Erronketako asko momentuko erantzunez gain, epe luzean erronka hori egonkortu ahal izateko baldintzen eraikuntzarako neurriak hartzea eskatzen du eta. Bestetik tokikoa eta globalaren arteko lotura ere kontutan izan behar da, globalizazioak ekar ditzakeen onurak eta aukerak aprobetxatuz, eta bertakoa indartuz.

Proposaturiko marrazkia, aipaturiko dimentsio zein kontzeptuen berrikusketatik eta bakoitzaren paperan definiziotik abiatzen da.  Esan dugun, moduan ikerketa eraldatzaileak hausnarketak egingarriak izatea bilatzen du eta horregatik ingelesez geroz eta indar handiago hartzen ari den trantsizio jasangarriaren kontzeptuaren inguruan hitz egingo dugu. Izan ere, markoa abiarazteko erabilgarria izan daitekeen estrategia bat da.

“Sustainable transition” trantsizio jasangarriak, egiturazko aldaketa erradikaleko epe luzerako prozesua bezala trantsizioak ulertzen ditugu sistema sozial mailan. Horrela, trantsizio jasangarri bezala definitzen da "Gure garaiko gizarte modernoak dituen iraunkortasuneko erronkei erantzuteko eta gizarte iraunkorrago baterako bidea egiteko gertatzen diren errotiko eraldaketak dira". (Grin et al. 2010[ii]).

Iraunkortasunari lotutako arazo horiek gizartean errotuta egoten dira askotan (Lachman, (2013) [iii]Unruh (2000[iv], 2002[v])) eta hori dela eta, arazo horiei aurre egiteko konponbidea gizarteak, gizarteko eragileek eta eragile horien dinamikek dute, alegia, gobernantzak (Loorbach et al., 2017). [vi]

Esan bezala gaur egungo sistemak gizarteak eskatzen dituen aldaketak, aldaketa sakonak bezala definitu daitezke eta ondorioz ezin dugu momentuak aurrera egiteko partxeak ipini ezta errentatik bizi. Ekintza txiki horiek momentuko lasaitasuna eman arren, sistema ahula gero eta ahulagoa bilakatzen dute eta.

Beraz, alde batetik sistema flexibleagoa bilakatu behar dugu , adaptatzeko kapazitate handiko eta erantzun zehatzak eduki beharrean edozein erantzun lortzeko baliabideak edukitzea lehenetsi behar dugu.

Markoa abiarazi eta guztion artean akziora pasatzeko lehenik eta behin guztion artean gobernantza sistema berri bat landu behar dugu. Sistema egokitu ahal izateko,  gizarteak ikusi eta ikasi behar du guztiok garela sistema. Horretarako, ezinbestekoa da ulertzea erantzunak beharrezkoak diren arren, are garrantzitsuagoa dela erantzun horiek aurkitzeko baliabideak eta bideak topatzea.

Euskal ereduan betidanik zaindu izan da gizarte kapitala, eta lehiakortasuna inklusiboa izaten ahalegindu da, gizartearen ongizatea bermatzeak, lehiakortasuna handitzeko baliabideak sortzen dituela ulertuz,  eta alderantziz.   Hau guztia mantentzeko eta hobetzeko 3 baldintza nagusi egon behar dute: lidergoa, konpromezua eta erraztea.

Lehiakortasuna ongizate inklusiboagoa eta jasangarriaren zerbitzura  helburu moduan edukita, egiten hasi garen hausnarketa honek erronka praktikatik osatzen jarraitzeko beharra erakutsi digu, elkarrekin ikasten jarraitzeko.


[i] Aranguren, MJ. eta Canto-Farachala, P. (koordinaitzaileak)  (argitaratzeko) Competitividad al Servicio del Bienestar Inclusivo y Sostenible  (Orkestra Kuadernoa)

[ii] Grin, J., Rotmans, J., & Schot, J. (2010). Transitions to sustainable development; new directions in the study of long term transformative change. New York, NY: Routledge

[iii] Lachman, D. A. (2013). A survey and review of approaches to study transitions.Energy Policy,58, 269-276. doi:10.1016/j.enpol.2013.03.013

[iv] Unruh, G. C. (2000). Understanding carbon lock-in.Energy Policy,28(12), 817-830. doi:10.1016/S0301-4215(00)00070-7

[v] Unruh, G. C. (2002). Escaping carbon lock-in.Energy Policy,30(4), 317-325. doi:10.1016/S0301-4215(01)00098-2

[vi] Loorbach, D., Frantzeskaki, N., & Avelino, F. (2017).Sustainability transitions research: Transforming science and practice for societal change doi:10.1146/annurev-environ-102014-021340


Eusko Jaurlaritza