675 Zenbakia 2013-10-16 / 2013-10-30

Euskobooks

Aipamena. Ekaia 25: Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzi eta Teknologi Aldizkaria

Egilea: Jon Zarate Sesma (arg.) Argitaletxea: Euskal Herriko Unibertsitatea, 2013 Orrialde kopurua: 338 ISSN: 0214-9001 Ezaugarriak: Euskaraz osoki idatzitako eta oinarrizko hezkuntza zientifikoa duren irakurleei bideratutako dibulgazio-aldizkaria, urtebeteko harpidetza. Honen helburuen artean ondokook daude: zientzia eta teknikaren alorretan egiten diren aurrerapenak plazaratzea, unibertsitateko ikasleei zein irakaskuntza ertaineko irakasleei testuliburuen osagarriak izango diren materialak eskaintzea, esparru zientifiko-teknikoan euskararen estandarizazioa bultzatzea, eta esparru honetan hizkuntzaren erabilerak sortzen dituen arazoak konpontzen laguntzea. Zenbaki honetan: –3D zelula-euskarri biodegradagarriak: diseinuaren garrantzia etorkizuneko biomedikuntza-aplikazioetan. –Zelula mikrokapsularatu bioaktiboak sendagaien askapen egonkorrerako. –Hitz egiten dizudanean, entzuidazu mesedez. –Bularreko Minbiziaren Zelula Amak. –Laser bidezko hozketa eta lurrun kuantiko ultrahotzen eratzea. –Erizaintza-prozesua: Ameriketatik Espainiara eta Euskal Herrira. –Dimentsio biko gas-kromatografia dimentsio bakarreko gas-kromatografiaren beharrak asetzen. –Konposatu organiko lurrunkorren bidezko kutsadura Bilboko atmosferan. –Atmosferako Aerosolen karakterizazioa. –Biomasa hondakinak balioztatzeko prozesu motak. –Zer da eta zertarako balio du Bilboko ESS Partzuergoak eraikiko duen azpiegiturak? –Olatu-energiaren bilakaera. –Anplifikazio faktorearen atzean ezkutatzen dena. –Datuen birlaginketa adimentsua ikasketa automatikoan. –Zenbaki irrazional eta transzendenteetatik igarotzen den Matematikaren istorio bat. –Tenperatura altuko eta gezi txikiko eroaleen gezi-tenperatura erlazioa. –Claude Cohen-Tannoudji profesorea Zientzia eta Teknologia Fakultatean. –Jose Zinkunegiren Sendakintz-euzkera-ren oinordeko gara. –Domingo Azantza jaun ximistaren Laborarien abisua (1692) liburu galduaren eskuzko beste kopia bat.