Egileak: Ana Azpiri Albístegui, José Manuel Bielsa Puértolas Argitaletxea: Nerea, 2013 Orrialde kopurua: 268 ISBN: 978-84-15042-56-3 Ezaugarriak: Lan honetan, Donostiako arkitekturarik hoberena eta bereziena dugu ikusgai, hiriaren historiaren eta nortasunaren lekuko gisa. Ana Azpiri irakasleak ematen dio sarrera historikoa lanari, Gipuzkoako hiriburuaren arkitektura-egituraren mugarrien aipamenarekin. Ondoren, José Manuel Bielsaren argazkiak datoz, hiriko eraikin, ibilbide eta bazterren bilduma poetiko eta pertsonala ekarriz. Haietan, eguneroko bizitza, denbora eta kultura biltzen dira, eta egungo Donostiaren eta munduan ospea eskuratu duen Donostia horren isla ikusgarriak dira.Hari kronologiko fina Parte Zaharretik abiatzen da, hiriaren jatorri den aldetik, eta ondoren XIX. mendeko zabalkundean barrena doa, azkenik XX. mendeko eta XXI. mende hasierako arkitektura berritzailera iristeko. Azken horiek, hain zuzen, Donostia berriz ere eraikuntza esperimentazioaren eta abangoardiaren ildoan kokatzen dute.Argazki ibilbide interesgarri bat, dakarkiguna mendeen joanak eraldatu duten hiri-paisaia bat, naturarekin hizketan ari dena, donostiar belaunaldien ekarria gordetzen duena. Irudi paregabeak, une bat, arkitektura-egoera geldiaraziak, bilatu eta aurkitu daitezkeen etenaldiak.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.