673 Zenbakia 2013-09-18 / 2013-10-02

Euskobooks

Aipamena. Energia berriztagarriak: Eskuliburu teknikoa

Egileak: Eva Esteire, Ana Madrid, Antonio Madrid Argitaletxea: Euskal Herriko Unibertsitatea, 2013 Orrialde kopurua: 292 ISBN: 978-84-9860-713-0 Ezaugarriak: Gero eta argiago dago energia berriztagarriak energia-irtenbiderik onena direla. Alde on ugari dituzte: – Garbiak dira (oso gutxi kutsatzen dute, edo ia batere ez). – Berriztagarriak dira. Eguzkia, haizea, olatuak, ibaiak, lurra... energia-iturri agortezinak dira. – Klima-aldaketa mantsotu dezakete. – Haien erabilerak garapen harmoniko eta orekatu bat, ingurumena errespetatzen duena, lortzen lagundu dezake. Liburu honetan, energia garbi eta berriztagarri guztiak aztertuko ditugu, besteak beste: eguzki-energia (termikoa eta elektrikoa), biomasa, energia eolikoa, olatuen eta itsasaldien energia, fusio nuklearra, energia hidraulikoa, lurraren energia (geotermikoa), hidrogenoa, eta abar. Liburuaren lehen kapituluan, klima-aldaketa aztertuko dugu (euri azidoa, berotegi-efektua, ozono-geruza eta abar). Eta, azken kapituluan, energia motak eta haien neurri-unitateak aztertuko ditugu. Energia berriztagarrien alorreko ikerketa eta garapena etengabe ari da aurrera egiten, eta laster, energia horiek errentagarri izatera iritsiko dira, diru-laguntzarik behar izan gabe. Horregatik, liburu honetan, sektorean izan diren azken aurrerapenak aipatuko ditugu, baita gaur egun ikertzen ari diren gaiak ere. Eskuliburu hau oso interesgarria da ingeniaritza-enpresetarako, energia-enpresetarako, eraikuntza-enpresetarako, elektrizitate-enpresetarako eta elikagaigintzako enpresetarako, energia-agentzietarako, estatuko enpresetarako, orobat instalatzaileentzat, proiektugileentzat, ekipo-fabrikatzaileentza... Halaber, trebakuntza-ikastaroetarako ere oso aproposa da.