672 Zenbakia 2013-09-04 / 2013-09-18

Euskobooks

Aipamena. Hizkuntzaz jabetzen (0-6): XVI. Jardunaldiak

Egileak: Hainbat Argitaratzailea: Mendebalde Kultura Alkartea, 2012 Orrialde kopurua: 277 ISBN: 978-84-15508-08-3 Ezaugarriak: Mendebalde Kultura Alkarteak, urtero legez, bere jardunaldiak antolatu ditu; XVI. Jardunaldiak izan dira aurten. Hizkuntzaren jabekuntza izan da gaia oraingoan: Hizkuntzaz jabetzen (0-6). Jardunaldiotan landuko diran gaien artean, besteak beste, ondokoak azpimarra daitekez: Iparraldeko euskarazko ikasmaterialgintzaren antolamendua eta edukia; Hizkuntza Haur Hezkuntzako gaitasunak lortzeko bide; Hiztegi erregistroak; Fonologiaren, lexikoaren eta morfologiaren garapena haur euskaldunengan; eta Komunikazino gaitasunetik kulturarteko komunikazino gaitasunera: baliabide didaktikoak. Hizlariak Olatz Zabalondo, Marian Araucua, Andoni Barreña, Ibon Manterola, Marian Bilbatua, Idurre Alonso, Maider Huarte, Jone Ozerinjauregi, Aintzane Etxebarria, Urtza Garay, Iñaki Gaminde, Asier Romero, Ainés Dufau eta Sabin Gorrotxategi izango dira.