Aipamena. Victor Mendizabal, itsasargia: Víctor Mendizabal, un faro en la tormenta
Egileak: Jon Ander Ramos Martínez, Marcelino Irianni Zalakain Argitaratzailea: Ordiziako Udala, 2013 Orrialde kopurua: 167 euskaraz, 150 gaztelaniaz ISBN: 978-84-616-2157-6 Ezaugarriak: Ordiziako Udalak xedatu duen Victor Mendizabal I. Ikerketa Bekarekin ikertzaileek hainbat arlo mamitu dituzte. Ordiziari, Victor Mendizabali eta, oro har, euskaldunok Ameriketara emigratu izanari buruzko material bibliografiko argitaratua eta argitaragabea landu dute. Asmoa da Victor Mendizabal jauna Euskal Herrian zein Argentinako Panpan bizi izan zen urteetako agerlekua eta koiuntura berreskuratzea. Bere bizilekua eta bizi izan zuen garaia ezagutzeak bestelako dimentsioa ematen dio bere pertsonari euskaldunen artean, eta, halaber, agerian uzten dute irakaskuntzarekin eta, oro har, kulturarekin lotura duten jarduerak garatzeko irrika.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.