Teledetekzioa arrantzan Teledetekzioa arrantzan Teledetekzioa estazio berriaren doikuntza eta bere aplikazioa euskal arrantzuntzietan * José Franco Inginaria AZTIk Sukarrietan kokatu du bere teledetekzio estazioa; bertan daude antena, hargailua, eta baita kalibrazioa, geoerreferentziazioa (datuei latitude eta longitudea esleitzeko) eta irudien ondorengo prozesamendua ahalbideratzen duten aplikazio informatiko guztiak. Estazioko konfigurazio berriari esker, NOAA 12, NOAA 14, NOAA 15 eta SEASTAR sateliteetako datu eta irudiak jaso ahal izango dira hemendik aurrera. AZTIk bereziki teledetekzio infragorrian dauka interesa, horrela ozeanoen gain tenperatura jakin ahal izango baitu, eta era berean egitura ozeanografikoak detektatzeko aukera ematen du, hots, frente termikoak, azaleratzeak eta zurrunbiloak. Berrikuntza honi esker, AZTIk HRPT estazio sarean hartuko du parte; estazio hauek NASAren mundu mailako baimena daukate SEASTAR satelitetik ¾ 1997ko abuztuan jaurti zen¾ bidalitako irudiak jaso eta deskodetzeko. Irudiok, behar bezala prozesatu ondoren, itsas uretako pigmentu fotosintetikoen konzentrazioari buruzko informazioa ematen dute, beste zenbait parametrorekin batera. Teledetekzioa euskal arrantzan Lehen aipatutako egitura ozeanografikoak, tunidoen moduko espezie pelagikoen bankuen konzentrazioekin lotuta daude. Teledetekzioaren bitartez, aipatutako espezieak "harrapatzeko aukera gehien eskaintzen dituzten eremuak" zehazten laguntzen dute egitura hauek. Azken bi urteotan, hegaluzearen arrantzualdian baxurako flotari informazioa emateko modurik egokiena zein den ezagutzeko entseatzen lagundu digute Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Sailak diruz lagundutako ikerketa proiektuek. Lortutako esperientziak eta irudiak jasotzeko estazio berriak flotari informazioa bidaltzeko kanalak diseinatzen lagundu digute, eta, horrela, denbora errealeko zerbitzua indartu nahi dugu, Kofradietara (faxez) eta itsasuntzietara (bertan ipinitako erradiofaksimilez eta erradiofoniaz)gain tenperaturari buruzko eguneko informazioa bidaliz. Gaur egun Internet bidez eskura daitezke gain tenperaturari buruzko satelite irudi prozesatuak. Etorkizun hurbil batean hobetu egingo da teledetekzioaren aplikazioa, eta baita euskal atun flotaren operatibitatea ere. Buke atunero izozkailua bera izango da ahalik eta modurik automatizatuenean irudia sortu eta prozesatuko duena; horretarako ari gara HRPT NOAA irudiak lortu eta errutinarioki prozesatuko dituen atunero izozkailu batean doitzen Teledetekzio Estazio eramangarria (antena giroestabilizatuarekin). José Franco Inginaria, AZTIko Arrantza Baliabideen Saila Euskonews & Media 64.zbk (2000 / 1 28 / 2 4) Eusko Ikaskuntzaren Web Orria
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.