64 Zenbakia 2000-01-28 / 2000-02-04

Gaiak

AZTIko Arrantza Baliabide lan zientifiko-teknikoen aurkezpena

Institucional

AZTIko Arrantza Baliabide lan zientifiko teknikoen aurkezpena AZTIko Arrantza Baliabide lan zientifiko teknikoen aurkezpena * * AZTIko Arrantza Baliabide Saila AZTIk, hurrengo eginkizun hauek ditu sail honetan: Arrantza zentzudun eta lehiakor baterako ikerketa Baliabideen zentzuzko ustiapena ezinbestekoa da, arrantza sektorearen etorkizun jasangarria bermetzeko. Gure ikerketa lanak guztiz baliagarriak dira arrantza lekuen kudeaketa egokia lortzeko beharrezkoak diren oinarrizko teknikak ezartzeko. Era berean, ontziei, teknologia berriak transferitzen dizkiegu beren lehiakortasuna hobetu dezaten. Gure eginkizuna,beraz, administrazio publikoaren kudeaketa premiei eta arrantza sektorearen lehiakortasun beharrei erantzutea da. Stock edo baliabideen ebaluaketa egokia egiteko, arrantza lekuen egoeraren jarraipena egin eta espezieen eta bere ingurune biologikoaren ezagutza hobetu behar dugu. Arrantza arduratsua eta lehiakorra lortu ahal izateko behar beharrezkoa da stocken egoera eta gorabehera sozioekonomikoak ezagutzea, eta erabili beharreko arrantza teknologiak etengabe hobetzeko oinarrizko teknikak garatzea. Gure espezializazio eta teknologia arlo nagusiak hauek dira: ARRANTZA LEKUEN JARRAIPENA Laginketa sare moderno baten bitartez, honako gai hauei buruzko informazio eguneratua lortzea: Merkatal harrapaket eta bere ezaugarriak Arrantza floten egitura eta jarduera. (arrantzari buruzko estatistika espezializatuak) Oinarrizko estatistikak, Kudeaketaren Zientzi Kontseilua hobetzeko. Arrantzaren oinarrizko datuak lortzearen garrantzia handituz doa Europan eta Euskal Herrian; egin eginean ere, gero eta informazio gehiago behar da, arrantza desberdinak ondo kudeatzeko. Izan ere, EBk gero eta fondo gehiago ematen du laginketa sareak hobetzeko eta mantentzeko, zenbait ikerketa proiekturen bidez. Horri dagokionez, jarduera eremu honek datu base historikoa mantendu eta hobetzeko aukera ematen du; datu base hori Euskal Herriko erauzketa sektoreko espezie garrantzitsuenakaztertzeko erabil daiteke, nazioarteko erakundeetan (ICES, NAFO eta ICCAT); horrela, AZTIko teknikariak gero eta sarriago egongo dira nazioarteko lan taldeetan, euskal flotarako espezie interesgarriak ikertzen dituzten lan taldeetan hain zuzen. Era berean, eremu honen bidez, Euskal Herriko datu basea finkatzen laguntzen dugu; horrek, berriz, bidea ematen du berton aparailuak erabiliz egiten den arrantza hobeto ezagutzeko, hori ez baita nazioarteko taldeetan aztertzen. Atunaren arrantza Euskal Herrian, atunaren arrantzak garrantzi handia dauka. Lankidetza aktiboa izan dugu izozkailudun atun sektorearekin, bai Atlantikoko atunen babesari buruzko erabakiaren jarraipenean (1997ko azkenetan hasitakoa), bai ekialdeko Ozeano Bareko uretan buruturiko atun arrantzaren jarraipenean. Halaber, aurrera egin dugu atun epelen biologiaren eta dinamikaren ezagutzan, batez ere atun zuriari dagokionez. Pelagikoen Arrantza Eremu honen helburu nagusia pelagikoen arrantzaren jarraipena egitea eta antxoa, berdel, txitxarro nahiz sardina populazioen egoera ebaluatzea da, baita zientzi aholkularitza egitea ere, halako arrantza ahalik eta ondoen kudeatzeko Europan (CIEMaren eta ACEMaren bidez), Espainian eta Euskal Herrian. EBko uretako demertsalen arrantza Azken aldi honetan, arrantza mota honi buruzko ikerketa ugaritu egin dira, eta urruneko urei buruzko proiektu batzuk ere burutu dira. Eremu honen barruko espezie nagusiak hauexek dira: legatza, zapoa (garrantzi handikoa, euskal flotarako), oilarra, bakailaoa eta fletana. Egindako ikerketek aurrerakada handia dakarte, zenbait parametro biologiko ezagutzeari dagokionez, hala nola, adina, hazkuntza, ugalketa, migrazioen jarraipena, etab. Laginketa ahalegin handia behar da, eta, horretan, armadoreek partehartze aktiboa izan behar dute; gainera, arrantza kanpaina ugari hartzen dira aintzat. Demertsalen arrantza urruneko uretan Gai honi buruzko ikerketa proiektuak ugaritu egin dira azken bi urteotan. Urruneko uretako demertsalen arrantza flotanagusia bakailaoarena da, eta flota hori, gaur egun, Pasaiako 4 bikotek osatzen dute; horiek, batez ere, bakailaoa, fletan beltza eta horiei loturiko beste espezie batzuk harrapatzen dituzte, esate baterako, eglefinoa, gallinetak/krabarrokak, platuxa latzak eta beste arrain laun eta granadero batzuk. ARRANTZA ARLOKO BIOLOGIA Arrain multzoen dinamika azaltzen duten parametro biologikoen estimazioa Migrazioak Stock en identifikazioa Banaketa Hazkuntza Ugalketa Hilkortasuna BALIABIDEEN EGOERA EBALUATZEA Ondoko lanetan partehartzaile eta sustatzaile gara: wBaliabideen egoera ebaluatzea wZuzeneko kanpainen bitartez, baliabideen ugaritasuna eta bilakaera neurtzea wBeste arrantza leku batzuetako aukerak aztertzea Adinaren zehaztapena otolitoen bidez Baliabideen ebaluazioaren kanpaina ARRANTZAREN TEKNOLOGIA Arrantza jardueren eraginkortasuna hobetzeko teknologia garatu eta ezagutarazten dugu, honako gai hauetan: 4Arrantza arteak eta aparailuak 4Arrantza ontziak 4Arraina detektatu eta erakartzeko metodoak (satelite bidezko teledetekzioa, itsaspeko akustika...) 4Espezieek arrantza arte eta aparailuen aurrean duten jokaera Arrantzaren kudeaketa arduratsurako oinarri teknikoak ezartzen ditugu, honako gai hauek aztertuz: Arrantza arteen eragina Arrantza mota ezberdinen arteko eragina Arrantza teknologia Arrantza baliabideak kudeatzeko Arlo honetan, arrantza aparailuez jarduteko moduari buruzko ikerketak egiten dira; ikerketa eremu nagusietariko bat arrantza aparailuen hautakortasuna da. Hautakortasuna, berriz, arrantza aparailu batek espezie bateko arrain tamaina batzuk beste batzuei dagokienez harrapatzeko duen gaitasuna da (espezie barneko hautakortasuna), edo espezie batzuk beste batzuei dagokienez harrapatzeko duen gaitasuna (espeziearteko hautakortasuna). Ikerketa hauek burutzeko, AZTIk itsasoko lan esperimentalerako adituak diren teknikariak ditu; teknikariok, gainera, proba horietan jasotako datuak prozesatu eta aztertzen ere adituak dira. Elementu nagusienenartean, ikerketa hauek burutzeko ekipamendu teknikoaren barruan, arrantza aparailu esperimentalak sartzen dira, baita ekipo elektrikoa ere (SCANMAR), arraste sareek arrantzan duten jokabidearen jarraipena egiteko. Lehiakortasuna hobetzeko 1997an abiarazitako arlo honen helburua zenbait proiektu egitea da, arrantzara aplikaturiko teknologiak hobetzeko. Urte horretan Euskal Herriko Arrantza Sektorearen beharrizan teknologikoen diagnostikoa egin beharra zegoela ikusi zen. Euskal Herriko Arrantza Sektorearen osaketa hauxe da: baxurako flotak, freskorako altura, bakailao untziak, atunontzi izozkailuak eta arrastontzi izozkailuak. Horien guztien arazoak eta estrategiak ez dira berdinak. Izan ere, batzuen ardura nagusia euren espezie nagusien eta osagarrien stockaren egoera da; beste batzuen ardurak, ostera, beste herri batzuekiko negoziazioak dira, euren kalak ustiatu ahal izateko. OZEANOGRAFIA ETA ARRANTZA LEKUEN ARTEKO LOTURA (EKOLOGIA) Gai anitzeko arloa da, gure bi departamentuek, ozeanografia sailak eta arrantza baliabideen sailak, elkarlanean prestatuak daudelarik. aIngurugiroaren (azaleratzea, elikagaien balantzea, klorofila, planktona, etab.) eta arrantza lekuen (banaketa, hazkuntza, hilkortasuna, erreklutamendua...) arteko lotura aProduktuak ateratzeko jarduerek ekosisteman duten eragina aTeledetekzioa arrain leku eta itsas inguruneari aplikatua aArrantza lekuen kudeaketaren ondorio sozioekonomikoak aztertzen ditugu Ozeanografia Arrantzak (Ekologia) Arrantza baliabideen aldaerak ulertzeko balio duen ingurugiro informazioa. AZTIk nazioarteko proiektu batzuetan parte hartu du, eta horrek aukera eman dio ingurugiro harremanak eta horiek arrantza baliabideetan duten eragina hobeto ulertzeko; lorpen garrantzitsuak izan dira ondoko arloetan: Kontinente ezpondari loturiko ozeano korronteen ereduak garatu eta kalibratzea (Europako ezpondako korrontea). Legatzaren eta antxoaren arrautzen nahiz larben banaketa; banaketa horrek dituen erlazioak, arrautza nahiz larba horiekhazkuntza tokietara eramaten dituzten ozeano korrenteekin. Euskal Herriko kostaldeko hidrografiaren ikerketa, itsaslabarreko korrontea agertzeari dagokionez. Satelite bidezko jarraipena egitea, itsaso azaleko tenperaturaren urteetako banaketak (ikerturiko urteak) izandako gorabeherei buruz eta horiek ozeanografian eta ikerturiko arrantzetan izandako eraginari buruz. ARRANTZAREN SOZIOEKONOMIA Arrantza lekuen kudeaketaren ondorio sozioekonomikoak aztertzen ditugu. AZTIko Arrantza Baliabide Saila Euskonews & Media 64.zbk (2000 / 1 28 / 2 4) Eusko Ikaskuntzaren Web Orria