612 Zenbakia 2012-02-10 / 2012-02-17
Indalecio Prieto.
1883an jaio zen Oviedon eta oso gazte zela Bilbora joan zen bizitzera. Autodidakta zen, familia apalekoa, artean La Voz de Vizcaya egunkariko takigrafoa zela, 18 urterekin, El Liberal egunkari errepublikanoko erredakzio-taldean sartu zen. Orduan egunkaria Echevarrieta familiarena zen baina 1920. urtearen amaieran Prieto zen bertako jaun eta jabe.
Bilbon egin zuen aurrera politikagintzan Prietok. Hala, lehenik eta behin Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkari izan zen (1911) eta, beranduago, Gortetako ordezkari. 1917ko abuztuan, greba orokorreko gertakarietan parte hartzeagatik, ezkutatu egin behar izan zuen. Frantziara jo zuen eta handik gerra-kronikak idatzi zituen El Liberal egunkarian argitaratzeko. Une horretatik aurrera, iruzkingile isekarien arabera, gizon trebea bihurtu zen egoera zailetatik ihes egiten. 1918ko hauteskunde orokorretan, Prietoren alderdiak eta alderdi errepublikanoak bat egin eta Prietok lehen eserleku sozialista eskuratu zuen, Bilboko distrituaren ordezkari gisa. [+] Informazio gehiago