610 Zenbakia 2012-01-27 / 2012-02-03
Jose Olaizola.
Donostiako Arte Ederretako eskolan egin zituen piano, organo eta harmoniako ikasketak. S. Esnaolak Donostiako Orfeoia sortu zuenean, Olaizola izan zen lehen piano-jotzailea. Donostiako San Pedro parrokiako organo-jotzaile izan ondoren, Andra Mari basilikakoa izan zen 1906. urtetik aurrera, hil zen arte. Musika lan labur ugari idatzi zituen: Ume zurtza, Amets urdiñak, Agur izar ori! Sorgiñeta, Asto txistularia, Urte leloak, Biotz illun, Udazken danean, Mendietan eta Gurutzearen oñetan izenekoak, esaterako. Jose Maria Usandizagaren lankide izan zen, baita euskaltzain urgazle ere.