611 Zenbakia 2012-02-03 / 2012-02-10

Efemerideak

Efemeridea. Jules Moulier Oxobi 1958ko otsailaren 7an zendu zen Hiriburun



Jules Moulier, Oxobi.

Bidarrain sortua, Biarnon egin zituen apaizgaitegiko azken urteak. Herriminak bultzatu omen zuen idaztera eta euskara eta euskal kultura sustatzera. 1912an Hiriburun apaiztu eta Hiriart-Urrutiri laguntzen aritu zen. Beste hainbat apaiz euskaltzalerekin batera Gure Herria aldizkaria sortu zuen 1921ean eta lehen urteetan bere gain hartu omen zuen aldizkariko lan-kargarik handiena.

Literaturari dagokionez, poesian nabarmendu zen batik bat, 1914an argitaratutako “Bihotz-oihu-deiadar-nigar” liburuan erakutsi zuen bere maisutasuna. Baina bestelako liburuak ere bazituen: “Alegiak” bertsotan idatzitako fabulak, 1926an argitara emanak, “Heiatik zerura” (1935), “Haur-elhe haurrentzat” (1944), “Aintzina” (1944), “Oxalde” (1949).