604 Zenbakia 2011-12-09 / 2011-12-16

Euskonews Gaztea

Gaiak: Substantzien kontsumoa eta estigmatizazioa

NAFARROAKO ASKAGINTZA



Orain arte egindako artikuluetan, drogen munduaren barneko genero ikuspuntua edo eta gazteen arrisku pertzepzioa bezalako gaiak landu ditugu. Aldi honetan, estigmatizazioari buruz arituko gara, sustantzien kontsumoekin duen lotura oso estua baita. Argazkia: CC BY — Sarah

Hemen argitaratze bat beharrezkoa suertatzen da, estigmatizazioaren agerpena ez delako kontsumo guztiekin era berean agertzen, gehien bat legez kanpoko sustantziekin parekaturik joaten baita. Adibide argi bat aurki dezakegu egunero alkohola edaten duten pertsonekin (ardoa janarietan, garagardotxo bat lagunekin...) eta asteburuetan kokaina hartzen dutenekin. Lehenak estigmatizaziotik kanpo daude, eta haien jokaera kulturalki errespetatu eta indartu egiten da (ardo edalontzi bat janarietan osasuntsua da...); bigarrenak berriz, epaitu eta gaitzetsi egiten zaie (gazteak eta arduragabeak dira, egun osoa drogaturik daude...).

Hala ere, gehiegi aurreratu gara, beraz itzul gaitezen atzera eta has gaitezen hasieratik: zer da estigmatizazioa? “Oso desakreditatzailea den ezaugarria” dela esan izan da historikoki. Horrela, itxuragabetasunak edo buru–gaixotasunak zituzten pertsonak estigmatizatuak izaten ziren bakarrik ezaugarri hori kontuan izanik. Gaur egun ulertzen da inor ez dela estigmatizazioa ezaugarriarekin jaiotzen, baizik eta guztiok bereganatu eta kulturalki eraikitako baloreetan oinarriturik dagoela. Ikuspegi honen pean, estigmatizatutako pertsonak kulturak onartu ezin dituen edota ulertzen ez dituen ezaugarrien eramaileak dira: droga–menpekotasunak, Sexu transmisiozko infekzioak, buruko gaixotasunak...

Honenbestez, estigmatizazioaren ondorioak gehien bat pertsonen arteko harremanetan eragiten dute, hau da, estigmatizatutako pertsonak (drogadiktoak adibidez), era desberdinean tratatuak izan ohi dira: marjinazioa, ukatzea...

Ondorio hauek ez dira bakarrik norabide batean jaurtitzen (“estigmatizatua ez” dagoenetik, estigmatizatura), baizik eta azken honek bere buruarekiko harremana ere baldintzaturik gelditzen da. Beste era batean esanda: gizarte osoak pertsona horri estigmatizatuta izateko ezaugarri bat duenaren mezua bidaltzen dio, beraz pertsonak estigmazitatuta dagoela onartzen du, eta rol berri honen arabera bizitzen eta erlazionatzen hasten da. Horregatik, bere burua lotsaz, mesprezuz, erruz... ikusten du, kulturak bere burua nola ikusi behar duen esaten dion moduan, hain zuzen ere. Ikusi daitekeen bezala, prozesu honi “auto–estigmatizazioa” deitu ahal genioke. Argazkia: CC BY — Steve Snodgrass

Beste alde batetik, pertsona bera desagertu egiten da, bere tokia ezaugarri estigmatzaileak hartuz; hau da, pertsona ez da drogamenpekotasuna duena, baizik eta drogamenpekotasuna da pertsona ordezkatzen duena (pertsona drogazalea izateagatik ezagutzen da, eta bakarrik horregatik). Gainera, estigmatizazioa orokortu egiten da talde batean, talde hori osatzen duten pertsonen berezitasunak alde batean utziz. Adibide batekin laster ulertuko dugu: gazte batek kontsumitu egiten badu, gazte guztiok drogazaleak gara; edo drogazale batek lapurtzen badu, ba drogazale guztiak lapur batzuk dira. Elementu guzti hauek pertsona estigmatizatuei arazo handiak sortzen dizkie, bai giza–baliabideetara ailegatzeko, baita baliabide hauek kalitate berdinarekin jasotzeko ere. Esan genezake estigmatizatutako pertsonak desabantailarekin bizi direla beste biztanleriarekin alderatuta.

Azkenik, oso esanguratsua da nola, behin ezaugarri estigmatzailea desagerturik, estigmatizazioa ez den desagertzen, baizik eta bakarrik bere izena aldatu egiten duen. Adibiderik argiena alkoholikoetan aurki dezakegu, non eta behin birgaiturik, ez–alkoholikoak izatera pasatzen diren, eta ez betidanik izan diren pertsonak. Modu honetan, estigmatizazioaren desagerpena ez da inoiz iristen, bere izaera iraunaraziz.

Erlazionatutako artikuluak:

:: Drogen kontsumoa eta generoa

:: Drogak, gazteak eta arriskuak