Euskonews Gaztea
Gaiak: Herri kiroletan murgilduta, Andra Mariko neska-mutilak
Etxarri Aranatzeko ANDRA MARI Ikastola
DBH2. mailako ikasleak
Herri kirolak kirol desberdinak dituen multzoari deitzen zaio.
Kirol hau bi multzotan bereizten da, konbinatuetan eta sokatiran. Konbinatuetan, oskolak, txingak, zakua, korrika eta trontza egiten dira. Sokatiran, berriz, bi talde desberdinak sokatik tiratzen dute. Ikasleak trontzan.
Hauetan ikastolako edozein pertsonak parte har dezake, normalena da bosgarren mailatik gora dauden ikasleek parte hartzea. Herri kiroletan kategoria ezberdinak daude: bosgarren eta seigarren mailakoak kimu kategorian daude, DBH1 eta DBH2. mailakoak, berriz, haurren kategorian daude, azkenik, DBH 3 eta 4. mailakoak kadeteen kategorian daude.
Igandero jokatzen da, Nafarroako herri desberdinetatik igarotzen, adibidez, Etxarri–Aranatzen, Arbizun, Altsasun, Berriozarren eta Berroetan.
Beti bezala diziplina guztietan epaile batzuk egoten dira, kasu honetan Nafarroako epaile federatuak dira. Lehen esan dugun bezala lehenengo konbinatuak egiten dira, hau da, kategorietan zatitzen dira eta taldeak osatzen dituzte. Talde bakoitzak ibilbidea hiru aldiz egin beharko du. Zortzi oskola biltzen asten da, gero, bi buelta egiten dira txingekin, ondoren hiru pertsona desberdinek buelta bat egiten dute zakuarekin, azkeneko zakularia iristean korrikalari bat ateratzen da azken bi itzuli ematera, eta bukatzeko bi trontzalarik bi egur mozten dituzte.
Herri kiroletan oso giro ona egoten da euskara hitz egiten baitute, bakoitza bere taldea animatzen. Konbinatuak astelehenetan eta ostegunetan, arratsaldeko 16: 30etan denak batera entrenatzen dugu, sokatira, aldiz, ostiraletan 19: 00etan. Kirol hauek nafar kirol jolasak antolatzen dituzte. Argazkia
JESUXI ELKARRIZKETA
Zenbat urte daramatzazu herrik kirolak irakasten? Buff!!... hogeiren bat urte, gutxi gora bera.
Esperientzia hau gustatzen al zaizu? Bai, gure kulturaren kirola delako eta oso atsegin eta gustukoa dugu.
Zergatik hasi zinen herrik kirolak entrenatzen? Egia esan, gutxi praktikatzen zen, eta ikusi nuen berpiztu beharra zegoela gure lurraldeko kirol hau.
Uste duzu ikasleak gustura parte hartzen dutela? Nik uste dut guztiok gustura daudela.
Ikasleengan zelako onurak ikusten dituzu? Ikasleek kirola egiten dutela, hori ona dela, fisikoki ongi mantentzen direla eta taldeetan kidetasun asko nabaritzen dela.
Zergatik ez dugu urte osoz entrenatzen? Bost astetako jardunaldiak egiten ditugu eta entrenatu, berriz, hiru hilabete pasa, eta nire ustez ez dago denbora asko egunero entrenatzeko.