603 Zenbakia 2011-12-02 / 2011-12-09

Euskonews Gaztea

Gaiak: Ur ttantta baten istorioa

Etxarri Aranatzeko ANDRA MARI Ikastola

LH4 B-ko ikasleak



Neguko egun ilun eta euritsu batean, Beriaingo ur–jauzitik abiadura bizian, ur ttantta alai eta bidaiari amorratu bat bere lagunekin Unanuko basoraino erori zen.

Ttantti, oso ausarta eta trebea zenez,ez zuen nahi beti leku berean egon eta pentsatu zuen:

— Ufff asper–asper eginda nago putzu honetan egotez! Ez ote da zerbait gertatuko? Garraxika hasiko naiz! Ura, ura, hemen dago ura!!!

Bat batean, handik zebiltzan mendizalea eta bere txakurra, putzuaren ondoan gosaltzen gelditu ziren. Mendizaleak, kantinploratik edan zuen ura baina txakurrak ... bere mingain luze eta indartsuarekin zzzzglup! Ttantti zurrupatu eta txakurraren urdailetan agertu zen. Txakurrak pixagura zuenez, Burunda ibaiko zubi batetik pasatzean, uretara pixa egin zuen. Ur ttantta, pixarekin nahastuta, nazka–nazka eginda zegoen eta pentsatu zuen:

— Nazkatuta nago usain txarrez eta kutsaduraz inguraturik egoteaz!! Oraintxe bertan lurrintzea nahi dut! Ea horrela berriz ere, ur bihurtzen naizen!

Bat–batean , eguzki gozoak ibaiko ura berotu zuen eta Ttanttin gora ... eta gora ... eta gora ... lurrintzen hasi zen. Ur ttantta, laino bateraino iritsi zen. Haize bolada indartsuen eraginez, bultza eta bultza Ozeano Atlantikoraino ailegatu zen. Ozeanoaren sakonean zegoenean, marrazo batekin topo egin zuen. Ur korronte indartsu baten eraginez, txirla bat ireki zen eta hor, harri bitxi bat zegoen. Marrazoa harriturik, ahoa zabaldu eta Ttantti irentsi zuen. Horrela, iritsi zen ur ttantta Senegaleko kostaraino. Senegaldar arrantzale batek, Italiara eramateko asmotan, marrazoa arrantzatu zuen, eta arraina garraiatzea baimendua zuenez, urez betetako kaiola berezi handi batean, Napoliraino eraman zuen. Akuarioko arduradunek, Mediterraneo bazterrean hesituta zuten ur–eremu berezian marrazoa askatu zuten eta ... hara! Ttantti berriz ere aurkitu zen Itsaso zabalean.

Mediterraneo itsasoan udan, bero asko egiten duenez, ura lurrintzen hasi zen eta Ttantti berriz ere, laino bateraino igo zen. Kondentsazioaren eraginez, handik zihoan hegazkin baten leihoaren kristalean, ura bihurtu zen. Txinara zihoanez hegazkina, Indiatik pasatzerakoan, eta haize bolada baten eraginez, elur egoeran, Himalaiako glaziar batetara erori zen. Euskal Herriko mendizale talde bat Makalu mendi tontorrera igo nahi zuten eta glaziar batetik pasatu ziren. Egarria zutenez, Bakaikuko mendizale batek, elur eskukada bat hartu zuen eta kantinploran sartu eta urtu ondoren, zurrupada bat edan zuen eta bestea motxilan gorde zuen.

Gaizka Himalaiatik Bakaikura iritsi zenean, hurrengo egunean, motxila txukuntzen hasi zenean, kantinplora hustu zuen baina lehenengoz, lorategira joan zen eta han zegoen arrosa zuriari, glaziarretik ekarritako ura gainetik bota zion. Handik gutxira, Altsasu aldetik zetorren ekaiz eta haize indartsuak, arrosa hautsi eta hegan Lakuntzaraino eraman zuen. Bazkal ondoren, Ion etxeko lorategira atera zen eta arrosa txuri eder bat lurrean aurkitu eta jaso ondoren edalontzi batean jarri zuen.

Ttantti oso pozik zegoen arrosaren barruan baina pixka bat asperturik, eskerrak, Ioni bururatu zitzaiola, arrosa Beriaingo mendian landatu behar zuela. Horrela, igande goizean, Ion eta bere aita Beriainerantz abiatu ziren. Bidean haize indartsuak eskutik lorea kendu eta ur–jauziraino bota zuen.

Ur–jauzitik jaisten ari zenean,bere milaka eta milaka lagunekin elkartu eta BIDAIA BERRI BAT EGITEN HASI ZEN!!