593 Zenbakia 2011-09-23 / 2011-09-30
Hernanin 1934ko urriaren 27an jaiotako ekoizle gipuzkoarra.
Gaztaroan Kimika eta Zuzenbide ikasketak egin eta Real Sociedad futbol taldean jokatu zuen. Zineagatik zeukan interesak Donostiako zine–kluben mugimenduan eraginkortasunez parte hartzera eraman zuen, 1960an Madrilera zazpigarren artean jarduteko joan zen arte. Argazkia:© Noticias de Gipuzkoak utzia.
Jada lehen une horietan zinemagintzaren ekoizpenari buruzko bere kontzeptu pertsonalaren baitan ezarriko dituen ildoak zehaztasunez finkatzen ditu. Kontzeptu hori zuzendari gazte eta ezezagunenen aldeko apustua eginez hasten da. Horren adibide dira, Ezeiza, Saura, Chávarri edo Erice, bere ekoizle jardueraren hastapenean; Gutierrez Aragón edo Armendariz, 80ko hamarkadan eta 90eko hamarkadan berriz, Gracia Kerejeta edo Fernando León. Gainera produkzio–etxearen filmazio guztiak egiteaz arduratuko zen talde teknikoa sortu zuen: Teo Escamilla edo Luis Cuadrado argazki zuzendari bezala , Pablo G. del Amo muntaia zereginetan edo Primitivo Alvaro produkzio buru bezala. “Kerejeta zigiluaren” beste arlo nabarmen bat, ezarritako boterearekiko jarrera desafiagarria erakusten zuen aurrekontu urriko filmen sustapena da.
Antxon Ezeizaren El próximo otoño (1963) izan zen Kerejetak ekoiztutako lehen film luzea. 1964an, 60 eta 70eko “espainiar zine berri” interesgarri eta istilutsuaren operazio–gune bihurtuko den Elias Kerejeta PC bere produkzio–etxea sortu zuen. Hastapeneko film aipagarriak honako hauek dira: Carlos Sauraren La caza (1965) —Berlingo Zinemaldian Zilarrezko Hartza lortu zuen; Víctor Erice, José Luis Egea eta Claudio Guerinen Los desafíos (1968); Carlos Sauraren El jardín de las delicias (1969); Francisco Regueiroren Carta de amor de un asesino (1972); Carlos Sauraren Ana y los lobos (1972); Ericeren debut ikaragarria izan zen El espíritu de la colmena (1972) — Donostiako Zinemaldiko Urrezko Kontxa lortu zuen; Wim Wendersen La letra escarlata (1973); Carlos Sauraren La prima Angélica (1973) — Cannesko Zinemaldian Epaimahaiaren Sari Berezia 1974an; Carlos Sauraren Cría cuervos (1975) —Cannesko Zinemaldian Epaimahaiaren Sari Berezia (1976); Ricardo Francoren Pascual Duarte (1975) —Zinemagintzako Idazleen Elkartearen Filmik Hoberena (C.E.C.); Jaime Chávarriren El desencanto (1976) —C.E.C.–en Filmik Hoberena; Emilio Martínez Lázaroren Las palabras de Max (1977 ) —Berlingo Zinemaldian Urrezko Hartza lortu zuen beste debut harrigarri bat; edo Carlos Sauraren Deprisa, deprisa (1980) —Kerejetaren ekoizpen–etxearen beste garaipen bat, 1981ean Berlingo Zinemaldian Urrezko Hartza lortu baitzuen.
Victor Ericeren El sur (1983) ekoizpenaren ondoren —Chicagoko Zinemaldiko Urrezko Hugo (1983)— eta Kerejetak zinemagilearekin desadostasunak eduki zituen eta bien arteko haustura eman zen. Laurogeiko hamarkada gainera, Montxo Armendariz zinemagilea aurkitu eta haren Tasio lehendabiziko film luzea ekoiztu osteagatik ere nabarmendu zen. Filma Donostiako Zinemaldian hiru sariz saritua izan zen eta Antena 3ko urteko Filmik Hoberenaren saria edo Biarritzeko Lehen Saria ere eskuratu zituen. Bestalde, Armendarizen bigarren filma, 27 horas (1986) ekoiztu zuen, Donostiako Zinemaldian Zilarrezko Kontxa lortuz.
Kerejetaren produkzio–etxearentzako laurogeita hamarreko hamarkada Montxo Armendarizen arrakasta berri batekin hasi zen. Las cartas de Alou (1990) filmarekin Donostiako Zinemaldian bost sari eskuratu zituen, euren artean Urrezko Maskorra (1990), Goya sari bi eta bi C.E.C. saria ere. Beste aurkikuntza pertsonal handi baten, Gracia Kerejeta bere alaba, lehen film luzea ekoiztu zuen. Filmak, Una estación de paso (1992) izenekoa, Valladolideko Epaimahaiaren Sari Berezia lortu zuen. Laurogeita hamarreko hamarkadan beste honako filmak egin ziren: Jean Pierre Jeunet eta Marc Caroren La ciudad de los niños perdidos (1995); Montxo Armendarizen Historias del Kronen (1995), Gracia Kerejetaren El último viaje de Robert Rylands (1995); Fernando Leónen Familia (1996), Fernando Leónen Barrio (1998) —Donostiako 98. Zinemaldian hiru sari, euren artean Zuzendaririk Hoberenari Zilarrezko Saria, hiru Goya 1999an eta Euskal Zineari “El Mundo” Sarien VII edizioan Pelikularik Hoberenari Saria (1999); edo Gracia Kerejetaren Cuando vuelvas a mi lado (1999).
2000. urtetik aurrera bere produkzio–etxea El ojo del la cámara izeneko egunerokotasuneko errealitateari buruzko dokumental sorta batzuen ekoizpenerako adostasun batera iritsi zen Via Digitalarekin. Horrez gainera, Fernando Buesa burukide sozialistari eta Jorge Diez Kerejeta bere bizkartzainari bizia kendu zien E.T.Aren atentatuak astinduta, Kerejetak lehendabiziko aldiz bakarrean, Eterio Ortegaren Asesinato en febrero (2001) idatzi zuen.
Kerejetaren produkzio–etxearen beste historia–itu handi bat, Fernando León de Aranoaren Los lunes al sol izenburudun langabeziaren aurkako salaketa sentibera aurkeztu zen. Bere estreinaldian Filmik Hoberenaren Urrezko Maskorra jaso zuen. Gainera C.E.C.en saria, Nazioarteko Kritikaren FIPRESCI Saria edo Signis Saria ere jaso zituen. Goya Sarien XVII. Edizioan (2003) bost sari jaso izanagatik, euren artean Filmik Hoberenari eta Zuzendaririk Hoberenari sariak, jaialdiko irabazle handia izan zen. Gainera Zine–Zuzendarien Elkartearen (ADIRCE) bi sari, 2003ko Zinema–Idazleen Elkarteko bost edo Nantesko Zine Espainiarraren (2003) Zinemaldiko XXIII. edizioan Epaitegi Gaztea eta Julio Verne sariak lortu zituen. Eta Zilarrezko Fotogramen 53. Edizioan (2003) sari bi lortu zituen, Espainiar Filmik Hoberenari Zilarrezko Fotogramak eta Aktorerik Hoberenari (Javier Bardem) Zilarrezko Fotogramak.
Geroztik Kerejetaren faktoriak Gracia Kerejetaren Héctor (2003) estreinatu zuen —Malagako Nazioarteko Zinean Filmik Hoberenari Zilarrezko Biznaga; Eterio Ortegaren Perseguidos (2004) eta Javier Corcueraren Invierno en Bagdad (2004); Eterio Ortegaren Noticias de una guerra (2006), Sergio Oksmanen Goodbye, America (2006) edo Blanca Portillorentzako Aktoresarik Hoberenaren Zilarrezko Kontxa eta Gidoirik Hoberenaren Epaimahaiaren Saria jaso zituen Gracia Kerejetaren Siete mesas de billar francés (2007) aurkeztu zituen. Gainera bi Goya sari jaso zituen. Bata Aktoresarik Hoberenarentzako (Maribel Verdú) eta bestea aktore–zerrendako Aktoresarik Hoberenarentzako (Amparo Baró).
2009an Valladolideko Zinemaren 54. Nazioarteko Astearen barnean, Elias Kerejetak Cerca de tus ojos (2009) aurkeztu zuen, zuzendari gisa osatu zuen lehen film luzea. Filmean munduan giza eskubideak behin eta berriz urratzen direla salatzen da gogor.
2011ko irailaren 21ean, Donostia Zinemaldiko Euskal Zinemaren Galan Zinemira Saria jaso zuen.
‹‹Elias Kerejeta, Auñamendi Eusko Entziklopedian››