592 Zenbakia 2011-09-16 / 2011-09-23

Euskonews Gaztea

Gaiak: Sphynx katua

ADEVE



Gaur egungo Sphynx arraza 1966 urte inguruan goratu zen, Ontarion (Kanada). Ilegabea dirudien arren, badauka ilajerik; belarri atzean, buztanean, muturrean, oinetan eta beste zenbait tokitan biloa dauka.

Ipar Amerikako elkarte batzuek mexikar arrazatzat hartzen dute, Aztekek katu ilegabeak hazi baitzituzten. Baina egun ezagutzen duguna Kanadakoa da. Denboran mutazioak jasan ditu eta dituen ezaugarri bereziengatik nahiz eta mundu osoari gustatu ez, lagunarteko katua da eta maitekorra, gainera; laztandua izan nahi du eta maitatzen eta errespetatzen dakien edozeinekin bizi daiteke.

Neguan berokuntza ona duten etxeetan bizi behar da, ile gutxikoa denez gero, oso hozbera baita, eta goiz marrantatzen da.

Sphynxaren kume bat erosten baduzu, begiak, sudurra eta belarriak garbiak egon behar dira, eta mihiak oso arrosa izan behar du. Halere, arraza exotikoa denez gero, komeni da albaitari batekin kontsultatzea.

Etxeratzeak talka sortu ohi dio, gainera, kontu handiz ibili behar dugu ez marrantatzeko. Zarata handiak egitea eta asko eskuilatzea ere saihestu behar dugu. Elikadura

Sphynx katuak 200 gramo janari behar ditu, haietariko 130 g haragi–oilasko–errai eta arrainen taldeetako jakiak izan behar dute. Geratzen diren 70 g–ak, barazki eta gaztarekin osa daitezke.

Geroz eta energia gehiago gastatu, orduan eta kaloria gehiago kontsumitu behar dituzte. Nahiz eta gomendagarria ez izan, gure janaren zati bat gordetzen badiogu, hezur txikiekin arreta handiz jokatu behar dugu, eta halaber, baita saltsa garratzekin ere. Ematen diogun guztia epel egon behar da. Haragiaren zatiak eman behar dizkiogu hortzak erabiltzeko honi esker baraila indartzen zaio; baina zahartzen doan ahala haragia txikituta emango diogu. Behi edo oilasko haragia edota arraina ematea komeni da.

Beste gauza bat hartu behar dugu aintzakotzat: oso ona izango litzateke, jatea nahi dugun bakoitzean katua deitzea, eta modu horretan nahi dugun lekuan eta guk nahi dugunean egongo da. Ez diogu loditzen utzi behar.