Euskonews Gaztea
Gaiak: Gatazkak bideratzeko estrategiak
Ekoliderra
Gatazkak bideratzeko estrategiei buruz hitz egiten dugunean zertaz ari gara. Zergatik da garrantzitsua hau talde baten barruan? Galdera asko dauzkagu honi buruz eta hauei erantzuna ematen saiatuko naiz. Hitz eginez ulertzen dira pertsonak. Argazkia: CC BY — Wrote
Zergatik agertzen edo sortzen diren gatazkak argitu behar dugu lehenbailehen, batzuetan iritziak ezberdinak diealako edota dauden errekurtsoak eskasak direlako, kideen artean desadostasunak daudelako...
Baina gatazkei bukaera emateko, lehenengo hauek ulertzen saiatuko gara. Gaztaka guztiek fase batzuk izaten dituzte. Lehenik eta behin, taldean arazo edota problemaren bat agertzen baldin bada, hau identifikatu behar dugu. Zergatik egiten dugu hori? Erraz!! Hori jakinda erraza da erantzuna aurkitzea. Horren aurrean erantzunak eta alternatiba berriak bilatu behar dira, ondoren baloratu eta hauek adosten direnean erabaki dena martxan jarri behar da. Eta azkenik, erantzunaren balorazioa eman behar da. Azken balorazio hau oso garrantzitsua da. Hau da, horrela badakigu gatazka amaitu den edo oraindik ere jarraitzen ote duen.
Irakurrita oso erraza ematen du, hala ere, askotan bitartekari baten laguntza behar izaten da. Honen papera izaten da pertsona guztiei ahotsa ematea eta arazoa beste perspektiba batetik ikustea. Niretzat hau da klabea. Askotan gatazkak agertzen dira guztion iritziak kontutan izaten ez direlako edota ematen diren ikuspuntuak gatazkarekin kutsatuak daudelako. Gauzak hasieratik adostasunez egiten baldin badira eta guztion iritziak entzuten baldin badira, errazagoa izaten da gatazkarik ez izaten.
Beraz, gatazka baten parte baldin bagara, batez ere, proiektu edo lan bat egiterako orduan, hoberena kide guztiak biltzea eta baita ere pertsona bat gatazkatik kanpo bitarteko bezala aritzeko.
Beraz, esaten den bezala, hitz egiten pertsonak ulertzen dira.