Euskonews Gaztea
Gaiak: Egiptoko Mau
Duela 4000 urte, Mau katua jainko moduan kontsideratua zen. Bidaia luze honetan katua, duintasunez lastategitik tronura joan da. Etxezalea izan baino lehen, katuak bere askatasuna, hotza izanez, harraparia zenez eta gosea edukiz, ordaintzen zituen. Baina Egiptoko herrietara hurbiltzen zen heinean, gizonekin molestatu gabe bizi zitekeela konturatu zen eta orduan bere bizimodua aldatzea erabaki zuen. Egiptoko Mau.
Elikadura ohitura barazkijaleak zituen herri horrek, katuaren bertute ehiztariak baloratzen zituen, izan ere, bere patioetan eta aletegietan zeuden arratoiak ehizatzen zituen. Bere preziatuaz aparte, apaizek euren herriari jainko–animaliak eman nahi izan zizkieten; katuaren mugimendu dotoreek liluratuta geratu ziren eta jainko bilakatu zuten katua. Ministroek, katuaren portaera aztertu ondoren, beste munduko aginterak eta babespeak ondorioztatu zituzten, eta marraka egiten zuenez, Mau jarri zioten.
Katuaren edertasuna eta sentsualitatea emakumearenarekin alderatu zen eta modu horretan Bast agertu zen. Katuaren burua zeukan, baina emakume gorputza. Argiaren, berotasunaren eta eguzkiaren ikurra zen. Honi gaineratu behar zioten katuak adierazten zuena: misterioa, gaua, ilargiaren ikurra, gizakion emankortasun–kontrolatzea, hildako arimak zaintzen zituena.
Faraoiak katu honekin bizi ziren. Katu arraza hau ez zen beste katuak bezalakoa, bere ilajearen orbanak zeharo desberdinak baitziren. Faraoiek katu hauek maite zituzten eta katua hil eta gero baltsamatu egiten zuten eta jabeak doluz janzten ziren. Katuaren sarkofagoaren ondoan arratoiak baltsamaturik kokatzen zituzten, beste mundurako bidaia egiterakoan katua ez aspertzeko. Mau, gaur egun
Gaur egungo katuarengan izaera harroa ikus daiteke (beharbada aitzinako jainko–estatusagatik). Bere gorputzak tamaina ertaina du, dotorea eta orekatua da. Bere muskulatura ondo garatuta dago, eta gorputz–adarrak luzeak ditu. Ilajea fina, dentsoa eta zetatsua da, beti ildaska nabarmenak ditu, nahiz eta zilar koloretako (Mau Silver), nahiz brontze kolorekoa (Mau Bronze ) badauden.
Belarrien artean marrazki bitxiarekin jaio ohi da, eta honek kakalardoaren antza du. Begi handiak eta amanda itxurakoa izaten ditu, berdeak, horia edo hur–kolorekoak izanik. Egiptoko Mauaren jatorrizko herrialdea horren beroa izanik, tenperatura aldaketek min egiten diote, eta ingurune eroso eta epela behar izaten du nahiz eta apartamentu txiki batean bizi.