Euskonews Gaztea
Gaiak: Oporrak bukatu dituztenentzat
Bizitza honetan dena ez da zuria edo beltza, kolore piloa daukagu aukeran, zorionez. Hala da, bai; janzten ditugun betaurrekoen kristalaren koloreek munduaren perspektiba ezberdina eskainiko digute, beraz, zergatik ez izan fashion? Argazkia: CC BY — gui.tavares
Oporrak amaitu dira, eta zer? Baikor izaten ere ikasi behar dugu. Ikasleek ikasturte berriari egiten diote aurre, adibidez. Goizean goiz jaiki eta egunero klasera joatea eta irakasle astunaren jarioa agoantatzea ez da guztion atsegingarri, baina lasai, segituan iritsiko dira–eta oporrak berriro!
Langileon kasuan ere, antzerako parezido. Txarra da egunero gustuko ez duzun betebehar batetara joatea, aldiz pizgarriren bat bilatuz gero malda gora ez da horren gogorra egiten. Topatu iezaiozu zurea!
Batzuek esaten dute opor osteko gaitza sufritzen dutela, eta motorrak berriz ehuneko ehunean funtzionamenduan ipintzeko denbora behar izaten dutela. Egia da denbora luzez ohiturak aldatuta, erlaxatuta, lan edo ikasketek eragiten duten buruko minik gabe egon ostean erritmoa berreskuratu eta eguneroko bizimoduari aurre egitea ez dela samurra, inorentzat.
Baina hori da daukaguna, eta ordua iritsi eta krisi bat bizitzea gure esku ez dagoen arren, ekiditeko ahal dugun guzia egin behar dugu; hau da, positibismoz, optimismoz bete beharko genuke burua.
Erraza da hitz egitea... Baina zergatik ez saiatu?