587 Zenbakia 2011-07-15 / 2011-07-22
Baionan jaio zen 1934an. Zuzenbidearen Historian aditua da.
Maite Lafourcade Paue eta Aturriko Unibertsitatetan Zuzenbidearen Historiako irakasle ohia da, eta Baiona–Angelu–Biarritzeko diziplina anitzetako fakultatean irakatsi zuen sortu zutenetik eta fakultate bereko Euskal Ikasketetako ikerketa zentroaren zuzendaria.
Bordeleko Zuzenbideko Unibertsitatean lizentziatu zen; Pariseko Unibertsitatean Zuzenbide Pribatu eta Zuzenbidearen Historian goi mailako ikasketetan tituluduna; bere tesiak Ezkontza kontratuak Lapurdin Luis XVI.aren agintaldian. Ikerketa juridiko eta soziologikoa (3 liburukietan). Euskal Herriko Unibertsitateak argitaratua zuen, Gregorio Monreal katedraduna errektorea zelarik.
Paueko Unibertsitatean sartu zen 1968an urgazle bezala, irakasle gero eta azkenean Zuzenbidearen Historian Baionako Fakultatean katedraduna izatera iritsi zen. Euskal Ikasketen ikerketa gunea sortu zuen 1992an eta Eusko Ikaskuntzako Zuzenbide sailekoekin lankidetza estuan aritu da eta tartean lau liburu argitaratu zituen: La pratique actuelle du droit coutumier au Pays basque, La frontière franco–espagnole, lieu de conflits interétatiques et de collaboration interrégionale, 1492–1992. L’exode des Juifs d’Espagne vers Bayonne. Des rives de l’Ebre et du Tage vers Bayonne, La frontière des origines à nos jours.
Makina bat artikulu idatzi ditu, horietarik asko Euskal Herriaz (Iparraldeari buruz) eta gainera hitzaldi ugari eman ditu.
Frantziako Palmes Académiques–en jabe da, baita Merituaren eta Dedikazioaren Urrezko Gurutzearena ere; Arte, Zientzia eta Letren Gurutzea eman zioten; Euskalerriaren Adiskideen Lagunen Elkarteko ohorezko kidea da eta Eusko Ikaskuntzaren Iparraldeko lehendakari ordea izan zen Gregorio Monreal erakundearen lehendakari izan zen garian.