585 Zenbakia 2011-07-01 / 2011-07-08

Euskonews Gaztea

Gaiak: Maite Arruabarrena Unanue

SOJO GUTIÉRREZ, Patricia



Donostian 1964an jaiotako Mezo–soprano gipuzkoarra.

Jose Luis Ansorena eta Errenteriako Andra Mari abesbatzaren eskutik ekin zion bere musika heziketari. Gero, Donostiako Kontserbatorioan eta Orfeoi Donostiarraren kantu eskolan ikasi zuen. Hortik Italiara jo zuen bere heziketa C. Thiolas maisuarekin osatu nahian. Horrez gainera, psikologian lizentziatura lortu zuen. Toti dal Monte–ko Nazioarteko Kantu Lehiaketan (Italia) lehen saria eskuratu zuen.

Opera lantzeaz gainera kontzertuak eskaintzen ditu. Hesperion XX eta Kataluniako Capella Reial–arekin batera aritu izan da pieza errenazentistak eta barrokoak eskaintzen.

Operan eskaini dituen lanetan hainbat pertsonai jorratu ditu: La Cenerentola–ko Angelina eta Rossiniren Il barbieri di Siviglia–ko Rosina, Cosi fan tutte–ko Dorabella eta Despina, Le nozze di Figaro–ko Cherubino eta Mozarten Don Giovanni–ko Zerlina, Mozarten La Clemenza di Titto–ko Annio, Monteverdiren L’Orfeo–ko Speranza, Verdiren Falstaff–eko Meg, Offenbachen Les contes d’Hoffmann–eko Nicklausse, Gounoden Faust–eko Siebel, Belliniren I puritani–ko Enrichetta di Francia, Tchaikovskyren Eugeni Oneguin–eko Olga, Mascagniren Caballería rusticana–ko Lola, Verdiren La forza del destino–ko Preziosilla, Haydnen Lo speziale–ko Volpino, Granadosen Goyescas–ko Lola, eta abar.

Espainiako antzoki eta kontzertu areto nagusienetan aritu da, besteak beste, Erret Antzokian, Zarzuelako Antzokian, Bartzelonako Lizeoan, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, Santanderreko Jaialdi Jauregian, Sevillako Maestranzan, Las Palmaseko Perez Galdos, Malagako Cervantesen, Las Palmaseko Cuyasen, Bilboko Arriaga Antzokian, Mallorcako Principalen, Oviedoko Campoamorren, Tenerifeko Guimer?n, Iru?eako Gayarren eta Madril, Bartzelona, Valencia, A Coru?a, Zaragoza, Leon, Bilbo eta Santiagoko auditoriumetan.

Era berean atzerriko aretoetan aritu da, besteak beste, Mexiko hiriko Bellas Artesen, Luganoko irratiaren auditoriumean, Comunale di Trevison, Messinako Vittorio Emanuelen, Rovigoko Comunalen, Paduako "Cesare Pollini"–ren Auditoriumean, Amsterdamgo Concertgebouwen, Vienako Konzerthausen, New Yorkeko Lincoln Centerren, Lisboako Guelbenkian.

Maite Arruabarrenak oso zuzendari ospetsuak izan ditu bere emanaldietan: P. Maag, N. Marriner, A. Zedda, I. Fischer, T. Gulschbsuer, R. Behr, G. Carella, M. Benini, C. Segarici, V. Pablo, M.A. Gómez Martínez, P.Herrevegue, F. Br?ggen, D. Lipton, J. Savall, Ros Marb?, G.A. Noseda, eta abar.

Zenbait diskoetxe garrantzitsurentzat grabaketak burutu ditu, esaterako, Astre Auvidis, Accentus, Alia vox, Naxos, Trito eta Elkar.

‹‹Maite Arruabarrena Unanue, Auñamendi Eusko Entziklopedian››