Euskonews Gaztea
Gaiak: Jean Grenapin, 5000 kilometro oinez asto batekin
ARTOLA, Aitor ETCHEBARNE, Eneko LARTEGUY, Rémy
Kanboko SAN MIXEL Ikastetxea
Hautatu dugun gaiak aipatzen du Jean Grenapinen beila, Boubou bere astoarekin. Gaur egun bizi da Bidarrain, eta gizon honi buruz gehiago ikasiko dugu.
Jean Grenapin, bizi zen Ile d’ Elle–en, Vendean, herri txiki batean. Bazuen lan publiko enpresa ttiki bat bere herrian. Bainan 1991ean medikuek atxeman zioten eritasun umezurtz bat, eritasun horrengatik edozein momentutan lokartzen ahal da. Horrengatik ezin du gidabaimenik ukan eta baditu zailtasunak ibiltzeko.Bere lana utzi zuen, jadanik entzun zituen Composteleko beilako lekukoak eta deliberatu zuen bidaia hori egiteko ekipamendu on bat erostea.
Hasteko Boubou erosten du 1992ean eta 1994ean orga bat ukan du, eta horrekin ukan du idea beila egitea, bainan ez da ahantzi behar bere herriko jendeak lagundu duela orgaren prestatzen, emanez material egokiak.
Bere lehen bidai handia izanen da joatea 1995ko apirilaren 2an Santiagorat. Abiatzea aitzin, eskubidea ukan du bere orga, astoa eta hura benedikatua izaitea bere herrian meza batean, biltzen zituen 200 edo 300 jende. Beraz bere familia agurtu eta joan da. Beila ongi pasatu da, jendeak ongi lagundu dute ganbara eta jatekoa emanez, bainan ere zailtasun batzu ukan ditu, adibidez zisne batek bere astoa atakatu du . Ekainaren 7an arribatu zen Santiagon. Bainan etxera berritzultzeko ukan du zailtasun handi bat 1995ko uztailaren 19an ukan baitu osasun arazo bat, beraz horrengatik obligatua izan da bere beila gelditzea. 2000ko otsailaren 28an, bere orga eta bidairako beharrezkoak harturik deliberatzen du 5000km egitea Jerusalemerat joanez. Jerusalemeko beila bukatu eta liburu bat idatzi du, hori aipatzen duena. Deitzen da “Sur nos chemins de Jérusalem”
Aitor joan da bere ikusterat Bidaraien, Baxe Nafarroko herri ttiki eta eder batean. Mintzatu da harekin eta bildu dugu Jean Grenapin–ren lekukotasun bat bere bidaiari buruz :
Nola jedeek errezebitzen zituzten ? Nire lehen inpresioa da jendeak maitagarriak direla eta miresgarria da zeren eta mintzatu gabe jendeek irri eta begirada batekin beren etxean hartzen gaituzte . Menturaz jankoaren maitez.
Zure familia falta zitzaizun ? Eta zer pentsatzen zuten ? Falta zitzaizkidan nire emaztea eta hiru haurrak, pentsatzen zuten pixka bat zozoa nintzela.
Baduzu proiektu berri bat ? Ez dut proiektu berririk bainan nire haur ttipiekin Compostelara joan naiz bizpahiru aldiz.
Zergatik Sirian ez zaituzte utzi pasatzen ? Nola bizitu duzu hori ? Pentsatzen dut Sirian ez nautela utzi pasatzen zeren eta mugazainen buruzagiak ikusi duelako nire Jesusen gurutzea. Banuen jendarmeek emana pasatzeko deretxoa. Lehenik biziki kexu nintzen eta gero pentsatu dut jainkoak berriz igorri nauela nere etxerat zeren eta nere emaztea eri zen eta bere bizi bukaera nirekin pasatzeko. Ni sartu eta 6 hilabete berantago nire emaztea hil da.
Zein gertakarik hunkitu zaitu ? Hunkitu nauen gauza bat da katekismoa egiten nuelarik haurrek "Gros lapin" deitzen ninduten eta Suitzan 4urteko mongoliano haur ttipi batek utzi du bere haur zaintzaria karrikan niregana jiteko eta eman zidan lapin sukultura bat.
Zer da ikusi duzun gauza ederrena ? Ikusi dutan gauza ederrena da Turkian paisai bat Colorado bezala, baina berdea zen lurra. Bazen ere St Sofia Konstantenen denborako ur erreserbak.
Ukan dituzu zailtasunak erlijioarekin han ? Turkian profeta bat bezala hartua nintzen eta jendeak nahi zuten nik benedikatzea.
Zer atxikitzen duzu zure bidaiari buruz ? Uste dut atxiki behar dena ezin dela egin holako bidai bat ez badugu besteetan konfientziarik.
Hitz guttitan, gizon horrek kuraia ainitz du bere familia uztea joateko bakarrik.