Euskonews Gaztea
Gaiak: Arnaga etxea, Edmond Rostand eta Chantecler
LARTEGUY, Maxime LAMOTHE, Elorry
Kanboko SAN MIXEL Ikastetxea
Edmond Eugène Alexis Rostand, sortu zen 1868ko apirilaren batean, Marseillen eta hil zen espainol gripearengatik 1918ko abenduaren 2an, Parisen. Bere aita Eugène Rostand lege–gizon bat zen. Edmond sortzean hunek olerki bat ixkiriatu zuen. 1890ean Rosemonde Gérard–ekin ezkondu zen.
Lehenik idatzi zituen poema batzuk eta gero komedia batzuk. “Les Romanesques” olerki bat da, bainan ere idatzi ditu antzerki batzu adibidez ; “La princesse lointaine” eta “La Samaritaine”. Edmond Rostanek ukan zuen arrakasta “Cyrano de Bergerac” eta “L’aiglon” –ri esker.
Etorri da Kanborat 1900ean bere eritasunaren sendatzeko: espainolen gripea; eta beraz hor egoiten da. Arribatzean, Etxegorria etxean instalatzen da, Granchet medikuaren kontseiluei esker.
Gero Arnaga etxea eraikiko du Joseph– Albert Tournaire arkitektoarekin. Arnaga etxe handi bat da. Hasi da Arnaga eraikitzen 1903ean eta bukatzen du 1906ean. Chantecler urtebetetzea
Arnaga museoan ospatzen dira “Chantecler” obraren 100. urteurrena:
Edmond Rostand–nek idatzi du antzerki hau, 1910ean. Haurrentzako antzerki hau pentsatua zuen egun batez, pasatzen zelarik Miremont baserrian. Gelditu zen oilategia begiratzeko eta beraz pentsatu zuen egiten ahal zela antzerki bat basakorteko hegaldunak mintza araziz. Antzerkiak erraiten du eguneroko bizia oilategiko animaleentzat. Oilarrak badu sekretu handi bat : bere kantuarekin iguzkia jeikiarazten eta zeruan igoarazten du egunero. Edmond Rostandek erakusten ditu animaleekin gizonen sentimentuak. Urtebetetzeko egin dute “bisita–antzeztu” bat : jendea Arnagaren bisitatzera joaten denean eta bereziki Chanteclerren esposizioa begiratzerat, antzerkilari batzu etortzen dira erakusteko jendeeri Chanteclerren ingurumen poetikak. Bukatzean bisitariak mintzatzen ahal ziren antzerkilariekin.
Erran behar da ere Arnaga guzian Chantecler tema erabili dutela. Beraz “hall”a eta saltzeko gelan tinduak edo erosten diren gauzak Chantecler–i buruz egina izan dira. Caroline Andro artista–tindatzaileak tindatu ditu “hall”a eta saltzen diren gauzak.
Beraz, hori denak erakusten du Kanboko hiriak ainitz gauza egin dituela Edmond Rostand–i omenaldi eder baten egiteko.
Edmon Rostanden arbol genealogikoa: