580 Zenbakia 2011-05-27 / 2011-06-03

Euskonews Gaztea

Gaiak: Alaiki dantza taldea

BRIARD, Maika OSPITAL, Laurie

Kanboko SAN MIXEL Ikastetxea



Presentatuko diguzue, Zuraideko (hiri bat Senpere eta Ezpeleta-ren artean ) dantza talde bat.

Zuraideko dantza taldea, Alaiki deitzen da. 1991ean muntatua izana da. Maite ZAMORA da sortzailea, eta bere motibazioa zen Zuraideko gazteentzat aktibitate berri bat sorraraztea eta euskal kultura mantentzea Zuraiden. Hastapenean, bakarrik 7/8 dantzari baziren eta lehen jantziak,Claude IRURETAGOYENAk eginak ditu. Kosta Garaiaren elkartean (aktibitate zonbait antolatzen dituen Zuraideko elkartea) parte hartzen du Alaiki dantza taldeak. Kosta Garaiko lehendakaria Béatrice Champagne da, diruzaina Eztitxu Goyetche eta idazkaria Sandrine Ibarlucia.

Gaur egun, Alaiki taldeak 20 urte betetzen ditu. Badira 70 dantzari, 6 eta 30 urteen artean dutenak. Badira neskak eta mutikoak, Zuraidekoak ala ainhoarrak.

Alaiki taldeak proposatzen digu besteak beste ateraldi zonbait egitea :

– “Kaskarrotak” egiten ditugu otsailean, etxez etxe ibiltzen gira, ihauteriak heltzen direla erraiteko bainan ere gure dantza erakusarazteko. Zirtzilez beztitu behar gira. 3/4 asteburu irauten du (larunbat arratsaldea eta igande guzia).

– “Kaskarrotak” bukatuak direlarik, bi aste pasatu eta, ihauteria ospatzen dugu. Nahi dugun jantziak emaiten ditugu (gehienak mozorrotzen dira), eta denek elgarrekin (Alaiki taldekoak eta beste herritarrak) dantzatzen dugu; lehenik karriketan eta gero, Zanpanzarren inguruan.

– Ttipiak (6–10 urteraino gutti gorabehera) “Dantzari ttiki” egunean parte hartzen dute (Iparraldeko talde ainitz han elkartzen dira egun horretan) eta ikasi dituzten dantzak dantzatzen dituzte.

– Udako bakantzetan, Zuraideko “Renouveau ”-n (leku bat non turistak lo egiten ahal dute, ateraldiak egiten ahal dituzte) agerraldi zonbait egiten ditugu turistentzat, dantza ikusgarri bat proposatuz.

– Urtero, uztailaren bukaeran, ikusgarri bat muntatzen dugu Zuraideko bestentzat.

– Egiten dugu ere ikusgarri bat Ainhoako bestak animatzeko agorrilaren erdian.

– Zuraideko kermezan, mezatik ateratzean dantzatzen dugu eta jendeak segitzen digute oinez, besta gelaraino, jateko eta denek elgarrekin izaiteko.

Alaikiko dantzari zonbaiten iritzia ukaiteko galdegin dugu hiru dantzariri gure galderei erantzutea. Hiru neskek 14 urte betetzen dituzte eta Alaiki taldeak parte hartzen dute. Léa Garat, Elena Anchordoqui eta Mikela Garat deitzen dira.

Zoin urtetan hasi duzue dantza praktikatzen eta maite ote duzue ?

Elena : Hasi dut dantza 7 urte nuelarik. Ainitz gustatzen nau eta lagunekin dantzatzea maite dut, giro biziki on bat bada, beti irriz ari gira bainan ere seriosa dantzatzen dugularik !

Mikela : 5–6 urte nuelarik, dantza nahi nuen egin eta hasi dut. Giro biziki on bat bada, denak lagunak gira, alta, ikusten da mailak eta urte diferenteak badirela. Talde biziki on bat da !

Léa : Nik dantza hasi dut duela urte bat eta erdi; ttikiagoa nintzelarik egiten nuen bainan gelditu behar nuen. Beraz 2010ean berriz hasi dut eta ainitz maite dut ; denek abilak dira eta irringarriak ! Ikasten ditugun dantzak gustatzen zaizkit ainitz !

Zer da zuen dantza maitatuena eta zergatik ?

Elena : “Zinta” ainitz gustatzen zait, berriki ikasi baitugu eta denak elkarrekin egiten dugulakotz.

Mikela : Nik ainitz maite dut “Zuhaitz” zeren eta dantzatzen dugu gelditu gabe, beraz bukatua delarik akitua gira !

Léa : Nik “Jota” maite dut, musika maite dutalakotz bainan ere fite joaten delakotz, beraz ongi segitu behar da.

Zoin ikusgarri maitatzen duzue gehienik ?

Elena eta Mikela : Gure ikusgarri gogokoa da Zuraideko bestetakoa zeren eta gure herriko jende ainitz badira, Zuraideko bestak ainitz gustatzen gaitutelakotz eta giro biziki on bat badelakotz ere bai momentu hartan. Dantza ainitz egiten dute ttipiak eta haundiak

Léa : Nik “Renouveau”-n dantzatzea maite dut ainitz, zeren eta elkartzen gira taldeka dantza zonbait erakusteko turistentzat, gure kultura erakustarazteko.

Norekin ikasten dituzue dantzak ?

Mikela, Léa eta Elena : Badira Zuraideko gazteak kurtsoak emaiten dutenak, gehiago ttipiei eta besteentzat Amadeok emaiten ditu kurtsoak; ikasarazten ditu Euskal Herriko dantza berriak ala zaharragoak. Dantza ainitz ezagutzen ditu. Ikasten ditugu ainitz dantzak betan.

Eta kostumak badituzue dantzatzeko ikusgarrietan ?

Elena : Bai, baditugu kostumak. Gure urtekoak, gona gorri, taulera beltza, bolero beltza, atorra xuri, eta motto xuri bat badugu. Azpiko mailan kolore desberdineko kostumak badituzte eta gaineko mailan, badituzte koloreeko gonak.

Léa : Bizkitartean, aldi zonbaitetan baditugu “A la vaise” kostumak, adibidez “Zuhaitz” ala “Tevi” dantzatzeko.

Mikela : Ileak estekatu behar ditugu mottoa eman aintzin eta pettentak, etb... kendu.

Erran duten bezala Elena, Léa, eta Mikela, Alaiki taldean giro biziki on bat bada, dantzariek egiten dutena maite dute eta beren bihotza emaiten dute egiten dutenean.