578 Zenbakia 2011-05-13 / 2011-05-20

Euskonews Gaztea

Gaiak: Elena de Arizmendi Amiel

AUÑAMENDI EUSKO ENTZIKLOPEDIA



Donostian jaio zen 1916ko otsailaren 1ean. Idazlea eta folklorean aditua; antropologia zein soziologiari begiratuta, besteen artean janzkera ohiturak eta dantzak ikertu zituen.

Donostiako Izarti dantza taldearen sortzailea. Hizlaria eta artikulu–egilea, Bilboko, Donostiako, Madrilgo, Mexikoko, Italiako eta Portugaleko aldizkari eta egunkarietan lankidetzan jardun zuen.

Bere espezialitate ziren gaietan Madrilen (1955 y 1957), Valladoliden (1956), Logroñon, Donostian, Iruñean eta Bartzelonan hainbat hitzaldi eman zituen. Erroma (1966), Bologna, Napoles, Oporto eta Povoa de Varzim bezalako italiar hiriburu askotan ere hitzaldiak eman zituen. Azken hiri horretan eman zuen El espíritu de la danza vasca hitzaldiak Antropologiako Portugaldar Elkarteko kide izendapena ekarri zion.

Hainbat kongresutan parte hartu zuen eta Zaragozako “Fiestas y Costumbres populares” I. Kongresuan ere, El Carnaval de Ituren gaiari buruzko komunikazio bat aurkeztu zuen.

Societé Internationale d’Etnologie et de Folklore, Oportoko Sociedad de de Antropología e Etnología, Euskal Herriaren Adiskideen Elkartekide, Sociedad Española de Etnografía eta Folklorearen Espainiar Elkartea eta International Folk Music Council erakundeetako kide izan zen. Hispanic Society of America erakundeko ohorezko kidea izan zen.

Donostian 1976an (Aurrezki Kutxa Munizipala) janzkera historikoari buruzko berak egindako ikerketaren emaitza Julio Caro Barojak egindako hitzaurrea izan zuen Vascos y trajes lana argitaratu zuen.

2001eko irailaren 10ean Irunen hil zen.

‹‹Informazio gehiago, hemen››