572 Zenbakia 2011-03-25 / 2011-04-01

Euskonews Gaztea

Gaiak: Telebista, entretenitzeko edo manipulatzeko?

AGINAGA, Aner CABEZUELO, Xabier RAMOS, Jon ROYUELA, Tatiana

Bilboko BEGOÑAZPI Ikastola



Hirurogeita hamar urtetan telebista, gure eguneroko bizitzaren atal garrantzitsuena bihurtu da. Telebistak, apurka–apurka lortu du mundu osoko mugak gainditzea eta herrialdeak bateratzea.

Beharrezkoa den galderari erantzunez, kontrajarrita dauden bi iritzi aurkitu ahal ditugu. Alde batetik, telebista ezinbestekoa dela pentsatzen duen jendea daukagu, eta hauen ustez, telebista eguneroko ohitura bihurtu da, zeren eta EAEn bataz beste gutariko bakoitzak bost ordu igarotzen ditugu telebistaren aurrean. Beraz, oso zaila da telebista ikusten igarotzen ditugun orduak beste zeregin batzuetarako baliatzea.

Bestetik, badaude telebista beharrezkoa ez dela pentsatzen duten pertsona batzuk, eta beste gauzaren bat egingo bagenu, konturatuko ginateke telebista aurrean pasatzen dugun denbora guztia hartuta, egun edo urte asko edukiko genituzkeela guretzat. Ondorioz, telebista desagertuko balitz, konturatuko ginateke ez dela guk pentsatzen dugun bezain beharrezkoa. Izan ere, antzina telebista barik bizi ziran eta denbora pasatzeko hainbat modu zeuden, gaur egun, ahaztuta daudenak gainera.

Egia da, telebistak eduki beharko lituzkeen ezaugarri garrantzitsuena entretenitzea eta informazio ematea direla. Zoritxarrez, gizartea manipulatzeko gailu edo tresna ere bihurtu da. Adibiderik aipagarriena, A gripearen gaixotasunaren kasua izan zen. Izan ere, komunikabideek itzelezko garrantzia eman zioten, gripe arruntari baino gehiago, izugarrizko negozioa sortuz txertoekin. Horrek, aurrera jarraitu zuen A gripea oso kutsakorra zelako, beraz, jende asko kutsatu zen oso denbora gutxitan, komunikabideen eraginkortasun faltagatik.

Ondorio lez, hausnarketa baten bidez adieraziko genuke, telebista komunikabideen barruan jarraitzaile gehien daukana dela eta horregatik arrakasta gehien daukana. Baina gaur egun, telebistako edukiak ez dira bakarrik albistegiak eta dokumentalak, telebistari ikusleak ematen dizkion Reality Showak ere badira. Izan ere, hauek gabe telebistaren mamia galduko litzateke eta horrekin bere grazia.