572 Zenbakia 2011-03-25 / 2011-04-01

Euskonews Gaztea

Gaiak: Tabakoaren aurkako legea

CHAPADO, Miriam GALLEGO, Amaia LARRETXI, Leire MARTINEZ, Jorge

Bilboko BEGOÑAZPI Ikastola



Tabakoaren aurkako legea, hau da, hainbat lekutan erretzen debekatzen duena, 2011ko urtarrilaren bitik indarrean sartu da. Tabakoak adikzio handia sortzen du.

Espainiak 2005etik gutxiegizko legeria dauka. Ezagutzen ez diren arrazoiengatik osasun ministerioak erabaki zuen zatitako legea ezartzea, baina erabaki hau ez zen nahikoa izan. Hainbat ostalariren erabakia euren lokalak erretzeko prest egotea izan zelako. Lokal batzuetan erretzea debekatuta zegoen, beste batzuetan erre ahal zen, eta besteetan bi aukerak zeuden. Alde batean erre ahal zen eta bestean, berriz, ez. Baina azkenean, osasun ministerioak bide errazena aukeratu du tabakoa behingoz debekatzeko. Beti gertatzen den moduan, iritzi ezberdinak daude lege honi buruz, bai legearen alde, bai kontran.

2011 hazi denetik hedabideek ez dute beste gauza batez hitz egiten, bertan hainbat jende agertzen da bere iritzia emanez gai honi buruz. Erretzen ez duten pertsonek esaten dute tabakoa osasunerako kaltegarria dela, adiktiboa. Horretaz aparte, efektu negatibo asko ditu eta gainera gogaikarria da erretzailea inguratzen duen jendearentzat.Beraz, pertsona hauentzat legeak alde onak baino ez ditu.

Egia da, lege honi esker, orain edozein leku publiko itxian eta hainbat leku irekitan arnasa osasuntsu har dezakegula, kea eta tabakoaren kutsadura alde batera utzita. Baina honek ere gauza txarrak dakartza erretzaileen iritziz. Esaterako, autobusaren zain zaudenean autobus geltokian erretzea debekatuta dago. Eta geltokian nor gogaitzen duzu? Inor ere ez. Taberna batean ke asko badago normala da jendea nazkatzea baina leku ireki batean ez. Gainera, taberna guztietan ez lukete erretzen debekatu behar, orain erretzaileak nora joango dira?

Taberna batzuetan debekatuta egon beharko litzateke kea gorrotatzen duten pertsonak joan daitezen, baina aldi berean beste taberna batzuetan baimenduta egon beharko litzateke erretzea, erretzaileak lekuren batean eroso egon daitezen. Beste aukera bat terrazetan egotea da, momentuz bertan erre ahal delako. Arrazoi horregatik hainbat ostalari berogailuak jartzen ari dira kanpoaldean, bertan, erretzaileak eroso eta bero egon daitezen erretzen duten bitartean. Legea martxan dagoenetik, beste negu batzuetan baino askoz ere jende gehiago dago terrazetan. Ezin da erre haur parkeetatik gertu.

Orain dela urte batzuk, ingurukoei keak kalte egiten ziela esaten zuten tabakoaren kontrako iragarkiak agertu ziren. Gainera tabako paketeetan hilgarria dela eta dituen ondorio guztiak agertzen dira. Beraz, hori irakurtzean erretzeko gogoa kendu behar zaio jendeari, baina hauek erretzen jarraitzen dute.

Tabakoaren kontrako legea eta tabakoaren prezioak igo direla kontuan hartuta, ziur aski erretzaile batzuek erretzeari utziko diote edo gutxienez saiatuko dira. Beraz, lege hau guztientzat izango da mesedegarri, orain eragozpen asko egon arren. Esaterako, diskoteketan ez du inork erretzen, eta erretzaileak ez direnek ez dute kea arnastu behar eta erretzaileek, lehen gau osoa erretzen egoten zirenak, kalera ez irtetearren, ez dute erreko lehen bezala.