572 Zenbakia 2011-03-25 / 2011-04-01

Euskobooks

Aipamena. Fluidoen fluxua eta bero-trukea ingenieritzan

Egilea: Octave Levenspiel Argitaletxea: EHU-UPV, 2009 Orrialde kopurua: 431 ISBN: 978-84-9860-271-5 Ezaugarriak: Liburu honek fluidoen fluxuaren eta bero-trukearen ikuspegi orokorra aurkezten du. Zentzu zabalean aztertzen ditu fluidoak, eta ohantze beteen eta ohantze fluidizatuen barnean gertatzen diren fluxuak hartzen ditu barnean. Liburua interesgarria da ingeniarientzat edo teknologoentzat; bereziki, gai honen inguruko informazio zabala eskuratu nahi badute edo problema jakin bat ebazteko zer hurbilketa erabili behar duten jakin nahi badute. Aldea dago hurbilketa honen eta fluidoak aurkezten dituzten liburu gehienen artean, azken horiek fluido newtondarrak sakon aztertu eta gainerako guztiak alde batera uzten baitituzte. Ingeniaritza edo teknologia ikasleei beste gai horiek ere aurkeztu behar zaizkie, mundu errealean lan egiteko behar bezala presta daitezen. Problemak ebazten saiatzean datza ikasteko gakoa, eta, horregatik, zenbait adibidez eta problema praktikoz hornituak daude kapitulu guztiak. Irakastea eta ikastea interesgarriak izan daitezen, hainbat problema gehitzen dira; ezohikoak eta dibertigarriak dira batzuk, eta aplikazio industrialei dagozkienak, besteak. Problema praktiko horietan, ebazpena diseinu-grafikoen puntu bereziei egokitzeko moduan eman ohi da informazioa, ikasleari eta irakasleari lana errazteko. Unibertsitatean, ingeniaritzako edo fluidoei eta bero-transferentzia aplikatuari buruzko ikastaro baten oinarri gisa erabil liteke, funtsezko ezagutza oinarrizko ingeniaritza-ikastaro batean (adibidez, garraio-gertaerei buruzko kurtso batean) aurkeztu ondoren.