570 Zenbakia 2011-03-11 / 2011-03-18

Euskobooks

Aipamena. Lurra zorua bailitzan

Egilea: Iñaki Petxarroman Argitaletxea: Txalaparta, 2011 Orrialde kopurua: 160 ISBN: 978-84-8136-607-5 Ezaugarriak: 1987an garapen iraunkorraren kontzeptua lehenengo aldiz agertu zenetik, terminoak bidea egin du; agintari politikoen diskurtsoetan ez ezik, baita enpresa kutsagarrienen publizitate kanpainetan ere. Baina munduak inoiz ez bezalako arazo ekologikoak ditu, eta haren etorkizuna bera ere kolokan egon daitekeelako ideia entzuten ari gara zientzialari askoren ahotan. Euskal Herria, zoritxarrez, ez da salbuespen: egunero 1,23 hektarea lur itotzen dira porlan azpian Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. 1990etik 2008ra berotegi efektua sortzen duten gasen isurketa %47 handitu da gure herrian. Kantauri itsasoko arrantza ia bukatu, eta armatutako atunketarietan doaz arrantzaleak munduko hainbat itsasotara. Legea nahi erara baliatu dugu natur-guneak garapen eroaren hankapean hartzeko: Itoitzen, esaterako. Atzerako bidaiaren unea heldu delako, gogoetatzeko gonbita egin nahi dizu liburu honek. Etorri garen bezalaxe, irteera aurkitzea berez zaila izango dela jakinik ere, denbora baldin badago, has gaitezen atzera.