569 Zenbakia 2011-03-04 / 2011-03-11

Euskobooks

Aipamena. Gogoa: Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntza, Ezagutza, Komunikazio eta Ekintzari buruzko aldizkaria. 9 (2). 2009ko urria

Egilea: Jesús M. Larrazabal (Zuz.) Argitaletxea: UPV/EHU, 2011 Orrialde kopurua: 134 ISSN: 1577-9424 Ezaugarriak: Gogoa, Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntza, Ezagutza, Komunikazio eta Ekintzari buruzko aldizkaria da, euskaraz, urtean bitan argitaratuko dena. Gogoak diziplinarteko izaera du: Hizkuntza, Ezagutza, Komunikazio eta Ekintzari buruzko ikerkuntza bultzatzen du, bereziki logika, matematika, hizkuntzalaritza, psikologia, filosofia, informatika eta adimen artifizialetik datozen teoria eta metodoak bat ekartzen saiatuz. Gogoak, beraz, filosofo, logikari, hizkuntzalari, psikologo, matematikari, adimen artifizialeko aditu eta ezagutzari buruzko teoriagile sozialen lanak jasoko ditu. Ez dago beste modurik diziplina anitzeko adituen elkarlana baizik Hizkuntza, Ezagutza, Komunikazioa eta Ekintza behar bezala aztertzeko. Gogoa 9 (2) 2009ko urria: Zabal-zehatz begiratuz:— Argumentazioaren teoriaren historia (Pello Huizi).Artikuluak:— Ironiaren kritika (Joana Garmendia).— Nortasunaren nahaste saiheskaria eta Arthur Schopenhauer (Mikel Haranburu, Joana Esteve, Nekane Balluerka eta Arantxa Gorostiaga).— ‘Omen’ partikularen azterketa semantikoa eta pragmatikoa (Larraitz Zubeldia). Ohar kritikoa:— Matematikaren ikuspegi kategorialetik Gorpuztutako Matematikaren ikuspegira (Alain Ulazia). Liburu kritika:— Mainstream and formal epistemology (Vincent F. Hendricks) (Xabier Arrazola). Aurkezpen laburrak