Egilea: Mikel Zalbide Argitaletxea: Euskaltzaindia, 2011 Orrialde kopurua: 234 ISBN: 978-84-95438-67-6 Ezaugarriak: Liburu honen abiapuntua 2007an Euskaltzaindiak egin zituen Jagon Jardunaldietan dago. Euskararen Erabilera Normaltzeko Oinarri Legea 25 urte betetzen zituenez, legeak mende-laurdenean izandako bilakaeraz gogoeta-saioa egin zen aipatu jardunaldi horietan. Alde askotatik jorratu zen gaia: administrazioa, kulturgintza, komunikabideak... Mikel Zalbide euskaltzain osoak parte hartu zuen jardunaldietan, eta hezkuntza alorreko bilakaeraz balioespen teknikoa egin zuen. Liburu hau da orduko emaitza. Liburua perspektiba soziolinguistikotik idatzia dago, baina beste hainbat alor ere kontuan hartzen ditu: jurilinguistika, hezkuntza elebiduna, demolinguistika eta, ororen gainetik, euskara indarberritzeko saioan hezkuntza alorreko aplikazio-neurrien ekarpena. Gizarte giroa —1982koa, 2007-08koa—, A, B eta D ereduek ordutik hona izandako bilakaera, emaitzak, erronkak... hori guztia aztertzen da. Bestalde, hauek bezalako galderek liburuan dute erantzuna: Ondo egin al dira gauzak eskola-munduan? Betetzen al da legea? Zertan asmatu da? Lana azken gogoeta-saioaz amaitzen da.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.