Egilea: Teresa Agirreazaldegi Berriozabal (koord.) Argitaletxea: UPV/EHU, 2010 Orrialde kopurua: 222 ISBN: 978-84-9860-486-3 Ezaugarriak: 2009ko apirilaren 29an eta 30ean Dokumentazio eta Eduki Digitalen Kudeaketari buruzko II. Jardunaldiak antolatu ziren Kazetaritza Sailean. Dokumentazioko ikertzaileak eta profesionalak foro bakarrean biltzea zen helburua, arlo horrek azkenaldian zer bilakaera izan duen eta Euskal Herrian zer-nola erabili den jakiteko asmoz. Txostengileen kalitateak eta jardunaldiek entzuleengan piztu zuten interesa ikusirik, bertan aurkeztutako txosten eta material guztia bildu eta liburu batean eskaintzea erabaki zuten. Hamalau txostenen sarrera errazteko asmoz, lau ataletan egitaratu da liburua: 1) Informazio eta dokumentazio-sistemen kudeaketa digitala; 2) Enpresako dokumentazio zerbitzuak aro digitalean; 3) Internet sarea artxibatzen; eta 4) Informazio digitalaren unibertsoa. Informazio gehigarria (bideoak)
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.