Aipamena. Euskararen Historia Soziala (EHS). Argibide bibliografikoak
Egilea: Joseba Intxausti Argitaletxea: Euskaltzaindia, 2011 ISBN: 978-84-95438-68-3 Ezaugarriak: Liburua Joseba Intxausti ohorezko euskaltzainak paratu du, eta Etxeberri bilduma berriaren lehen zenbakia da. Etxeberri bilduman (EHS) euskararen historia soziolinguistikoari buruzko lanak —agiriak eta ikerlanak, idazlan berriak eta lehendik sakabanatuta daudenak— bilduko dira. Euskaltzaindia Euskararen Historia Soziala (EHS) egiten ari da, eta horretarako sortua du Mikel Zalbide euskaltzainak zuzentzen duen Joanes Etxeberri egitasmoa. Hala bada, Euskararen Historia Soziala (EHS). Argibide bibliografikoak argitalpenaren helburu nagusia EHS ezagutu ahal izateko eskura dauden argitalpenak aurkeztea izan da, liburuak eta artikuluak bilduz. Orotara, 4.440 erreferentzia jasotzen ditu liburuak, hizkuntzaren historia sozial orokorrera hurbiltzeko bibliografia hautatua eskaintzen duelarik: 1.657 liburu, 1.955 artikulu eta 828 hitzaldi edo liburu-kapitulu. Euskararen iragan soziala ezagutu eta arakatu nahi dutenentzat pentsatuta dago argitalpena, eta bereziki ikertzaile eta ikertzaile-gaientzat egin da bilketa hau. Batez ere, ikertzaile gazteak izan ditu gogoan Euskaltzaindiak. Izaskun Etxebeste eta Koro Segurola Euskaltzaindiko teknikariek ere lan egin dute liburu honetan.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.