Euskonews Gaztea
Gaiak: Lan merkatu gaztea
BALANZATEGI, Leire BEGIRISTAIN, Amaia LAZKANO, Aitor MANSO, Mireia SAHUILLO, Leire USABIAGA, Iñaki
Bergarako ARANZADI Ikastola
Hamasei urtetik aurrera gazte batzuk lanean hasten dira. Batzuk ikasketak utzi eta lanean jartzen dira; beste batzuek, ikasten ari diren bitartean, nonbait egiten dute lan diru pixka bat irabazteko. Gehienak lan errazak egiten dituzte, ikasketarik behar ez diren lekuetan, adibidez, tabernetan, umeak edo edadetuak zaintzen, periodikoak banatzen... Argazkia: Evil Erin
Inkestatu ditugun gazteak gustura daude euren lanekin. Gehienek diru pixka bat irabazteko egiten dute, euren gastuak pagatzeko, baina badaude lana gustura egiten dutenak ere. Soldatarekin gustura daude, beraien aisialdirako adina daukate, amari ez eskatzeko gutxienez. Sartzen dituzten orduak nahiko desberdinak dira, lau ordutatik hamasei ordura arte. Gazte gehienak zerbitzari lanetan ibiltzen dira tabernetan. Baina, badaude gaixoekin lan egiten dutenak ere. Mutil gehiago ikusten dira tabernetan, eta neskak partikularrak ematen eta jendea zaintzen.
Orokorrean gehiago dira lana soilik egiten dutenak, lana eta ikasketak batera daramatzatenak baino.
Zenbait daturen arabera, espainiar estatuko gazte langile gehienak urte bete eta zortzi urte bitartean ikasten dute, eta ondoren, utzi eta lanean hasten dira, baina ez dute gutxieneko ikasketarik lan normal bat edukitzeko. Ikasketak dituzten gazte langileak, berriz, %8,9 dira soilik. Ohiko gaixotasunak gazte langileengan
Hezurdura eta giharretako gaitzak: giharrak atrofiatu egiten dira egin dezaketen lana baino gehiago egiten dutelako, eta giharrak atrofiatzean, hezurdura kaltetzen da.
Laneko estresa: estresa gaixotasun psikologiko bat da. Herrialde garatuetan agertzen da, batez ere, eta nahiz eta gaixotasun honek buruan izan jatorria, gorputz osoan hedatzen da hainbat aparaturi kalte eginaz.
Zarata: estresaren eragileetariko bat izan daiteke, buila gehiegi egoteak eguneroko bizitza normalari kalte handia egin baitiezaioke, adibidez, atsedenik ez hartzea ekar dezake edota lo ondo ez egitea. Lan segurtasun baldintzak
Gazteak lanean hasten direnean, ez dituzte lan baldintzak ondo begiratzen, edo bestela, lan behar handia dute eta kontratu baldintza eskasetan aritzen dira. Askotan seguritate sozialik gabe lan egiten dute eta oso gutxi kobratuaz. Adibidez, tabernetan orduko zortzi euro besterik ez dute kobratzen eta ez dute ez seguritate sozialik ez segurtasun baldintzarik, ez parorik, ez ezer. Argazkia: the Italian voice Kontratu baldintzak
Askotan, gazteek azpikontratatuta egiten dute lan, hau da, beraien irabazien zati bat azpikontratatutako enpresarentzat dira, eta egiten zaien kontratua ez da batere segurua, hau da, langileen eskubide bat urratzen da. Enplegua bilatzeko teknikak
Errazagoa izaten da prestakuntza on bat izateaz gain, trikimailu txikiak edota lanpostua bilatzeko teknika egokiak erabiltzea. Hala, aukerak nabarmen handitzen dira. Esate baterako:
Zer nolako gaitasunak ditut? Zure buruaren analisia egin eta jakin aldez aurretik zure trebetasunak, gaitasun pertsonalak edota mugak, zeintzuk diren, adibidez.
Ez baztertu aukerak. Toki askotan aurki ditzakegu lan eskaintzak: egunkarietako iragarkiak, enplegu bulegoak, Internet edota unibertsitateetako lan poltsak... Oporretan lan egitea
Gazte askok udako oporraldiak aprobetxatzen dituzte lan egiteko; alde batetik, udan lan–eskaintza gehiago egoten dira tabernetan eta hoteletan, eta bestetik, helduek udan jai egunak hartzen dituzte euren familiekin egun batzuk pasatzeko, eta bitartean, gazteek euren lanak betetzen dituzte. Krisialdia
Krisi garaia denez, orain gazteek zailtasun handiagoa daukate lana aurkitzeko. Lanaldiak atzerrian
Gazte asko atzerrira joaten dira lan bila, horrela beste hizkuntza bat ikasteaz gain, diru apur bat lortzen dute, esperientzia berriak eta kultura desberdinak ezagutuz.