561 Zenbakia 2011-01-07 / 2011-01-14

Euskonews Gaztea

Gaiak: Autismoa hobeto ezagutuz

BALANZATEGI, Leire BEGIRISTAIN, Amaia LAZKANO, Aitor MANSO, Mireia SAHUILLO, Leire USABIAGA, Iñaki

Bergarako ARANZADI Ikastola

Zer da autismoa?

Autismoa garapenaren eta komunikazioaren alterazio zakar bat da, 30 hilabete baino lehenago azaltzen dena. Argazkia: juliejordanscott Zeintzuk dira ezaugarri nagusiak?

Lau ezaugarri nagusi daude:

Alterazioa oso goiz azaltzen da, komunikazio eta harreman arazoak izaten dituzte, adibidez, pertsonekin zein objektuekin harremanak izateko. Akatsak eta alterazioak azaltzen dira euren hizkuntzan. Ekintza “erritualizatuak” egiten dituzte, aldaketak egitea saihesten dute. Pertsona autista batek inoiz ez dio beste pertsona bati begietara begiratuko.

Jaiotzetik 18 hilabete arte azaltzen diren ezaugarriak:

Laztan, besarkada eta pertsonekiko interes falta izaten dute. Ume batzuek negar asko egiten dute, beste batzuek, berriz, ez dute negarrik egiten. Balantza mugimendu errepikatua, eskuekin esterotipia eta abar egiteko joera dute. Elikatzeko eta lo egiteko arazoak izaten dituzte, baita ageriko gorraizea.

18 hilabetetik 4–5 urte bitartera. Garai honetan ere harremanak izateko zailtasunak dituzte. Hizkuntzan alterazioak edo honen falta izaten dute; gainera, beroaldiak eta antsietateak kontrolatzeko zailtasunak handiak dira. Aldaketekiko konplikazioak dituzte, egunero gauza bat egiten badu eta egun batean hori aldatu egiten bada, asaldatu egingo da. Mugimendu errepikatuak egiten ditu eskuekin, buruarekin, gorputzarekin eta abar. Erantzunetan autonomia garapen eskasa dute, ez dira gai beraiek bakarrik janzteko, jateko? Askotan, auto–agresioak azaltzen dira, adibidez, paretaren kontra jotzen dute bere buruarekin haserretzean.

4–5 urtetatik aurrera: Argazkia: –Niloy–

Zailtasunak edo ezintasunak dituzte sinboloak maneiatzeko, hizkuntzan eta erlazioak izateko zailtasunak.

Heldutasun garaia:

Horrelako pertsonek laguntza profesionala behar izaten dute. Oso gutxitan garatzen da lan independente eta produktiboa. Beraien ongizate psikologikoa bermatzeko autistek laguntza modu jarrai batean jaso behar dute. Orokorrean, autista helduek ordenatuak eta konplexuak ez diren inguruak behar dituzte. Zeintzuk dira autismoaren kausak?

Orain dela mende erdi baino gehiago pentsatzen zen gurasoek sortzen zutela aldaketa hau. Zorionez, pentsatzeko modua aldatu egin da. Gaur egun, instituzio zientifiko internazional guztiek onartzen dute autismoaren kausa nagusia nerbio sistema nagusiaren akatsengatik gertatzen dela, eta bere kausak biologikoak direla eta ez psikosozialak. Erakutsi da ez dagoela inongo kausa erlaziorik gurasoen jarrera eta portaera, eta espektro autistaren aldaketen garapenean. Gaurko teorien arabera, ingurumena eta genetikaren arteko elkarrekintzarengatik sortzen da gabezia hau. Autismoa, adituen arabera, gaixotasun neuropsikiatrikoen artean “genetikoena” da. Ikerketa berri batek azaldu duenez, autismoa duten umeen anaia edo bikiak %3ko probabilitatea dute trastorno berdina izateko. Senda daiteke autista bat?

Ez. Bere beharrei egokitutako heziketa eta laguntza konstante batekin, autismoa duten pertsonek beraien gehiengo garapena lor dezakete. Kasu batzuetan, farmakoek beraien integrazio familiar eta soziala hobetu dezakete sintomak gutxituz edo desagerraraziz.

Badaude, baita, terapia edo interbentzio eztabaidagarriak autismoa duten pertsonen eskura, nahiz eta gutxi egon ikerketa zientifikoek defendatuta. Gurasoek zuhurrak izan behar dute probatu gabeko tratamenduak aukeratzeko orduan; nahiz eta esku–hartze dietetikoak une batzuetan baliagarriak izan diren, gurasoek bere seme–alabaren elikadura kontu handiz zaindu behar dute. Gertatzen dira aldaketa fisikoak?

Eragin mailaren arabera. Garrantzitsuena pertsona hauek jendeak inguratu eta diren bezalakoak onartzea da, euren gustuak zeintzuk diren eta zerekin dibertitzen diren jakitea. Pertsona guztiak bezala, batzuk gustura egongo dira eta beste batzuek kontaktua ekidingo dute.

Asperger eta autismoaren arteko desberdintasunak

Asperger Autismoa Koefiziente intelektual maila normala baina handiagoa Koefiziente intelektual maila normala baino txikiagoa Normalean, 3 urte bete baino beranduago diagnostikatzen da Normalean, 3 urte bete baino lehenago diagnostikatzen da Hizkuntzaren agerpena epe normalean azaltzen da Hizkuntzaren agerpena beranduago azaltzen da Guztiak dira hiztunak %25 dira ez hiztunak Lexiko eta gramatika, batez bestekoaren gainetik Gramatika eta lexiko mugatuta Lagunak izatea nahi dute eta gaizki sentitzen dira beraien zailtasunengatik Ez dute nahi lagunak izaterik Gorputz dardarak beste guztiek bezala Heren batek gorputz dardarak izaten ditu Interes obsesibo handia Interes obsesibo txikia Gurasoek arazoak nabaritzen dituzte bi urte eta erdi igaro ostean Gurasoek arazoak nabaritzen dituzte urte eta erdi igaro ostean Hizkuntzarekin arazoak dira gurasoak kezkatzen dituztenak Hizkuntzarekin atzerapenak dira gurasoak kezkatzen dituztenak