557 Zenbakia 2010-12-03 / 2010-12-10

Euskonews Gaztea

Gaiak: Poemak, Euskarari

ARANZETA, Amaia

Aizkorriko gerizpetik

Gerizpe zimurturen batek Eztandarazi zuen ekaitza Burdinolatik behera Bailarako magalean egin zuelarik eztanda. Zorropeko haizeak pausatu zuen haizearen joan-etorria Udazkeneko hostoekin batera Mendia igurtziz zeru sabaietan. Eguzki utopiko bat itzarri zen herrian Utopiak begizko hartu baitzuen zure historia. Egin ahalaz egin baliteke Egun hau itzali gabeko, Goizero esnatzen diren usapalen aharrausiek Aske utzi baitzuten aspaldi Etxeetako leihatilatan gaur hezetu diren lurrun tantak.

Hutsik gelditu baitira habiak Euskera joan baitzaigu Haizeak eroanez Itsaso bazterrera. Aizkorriko gerizpeak ozendu baitzituen Birigarroen eskuetan dantzan dagiten musika notak; Gaurko erromerian berriz jaioko direlarik Hitz horien ezkai zatiak. Bart lurrinez beteriko aho sabaietan Murgildu baitziren eta orain aske baitira, gaurko egunean Euskara den bezala. Harria, urria, urra

Xoxo moko luzeak dakusa itzalean beterik Harrien ezpainetan, kobazulo astunetan Batu diren urrak, zuhaitz eroriren bateko Azken hondakin aleak direla. Harria, urria, urraren itzalean jaio baita Zuhaitz berriren baten enborraren zama. Odolak berpiztu duen xoxoak baitakusa, harriek estali duten herrian, urrak urri direla.

Xoxo moko luzeak dakusa Bart Laboak utzitako azken melodiaren Hitzen ezkutuan, izarren hautsaz hornitutako zerua. Ortziaren itzalean batu direlarik gaur, Hautsaren zamak barreiatuko dituzten Gizonen bizkarrak. Zuhaitzen itzalean, zeru berdin ukaezin honetan, Euskararen hauspoak ernatu baitu Lore berrien kolorea herri kolore bihurtuko delarik egun hau amaitzean. Harriak, urria, urra diren bitartean, fruituek landatuko baitute azken bertsoren baten hitzetan jalgi den hizkuntza eta herri honen askatasuna.