556 Zenbakia 2010-11-26 / 2010-12-03
Azkenaldi honetan, jende ugariren ahotan dabilen gaia da botilatzarra. Izan ere, gazteen artean asteroko kontua bihurtzen ari da. Gazte taldeek alkohol botilak erosi eta denen artean lokalean zein beste edozein lekutan kontsumitzen dituzte, ondo pasatzeko eta entretenitzeko. Edozein larunbat gauetan, festara atera baino lehen prestaketa gisa eta gorputza berotzen hasteko modu bat da botilatzarra.
Botilatzarra egiteko orduan, gehienek lokalak aprobetxatzen dituzte, eta lokalik ez duenak kaleko txokoak erabiltzen ditu. Horrek, ordea, zaratak eta builak sorrarazten ditu eta honek guztiak, bizilagunen kexak. Beste arrazoi batzuen artean, zarata hauek dira botilatzarra gaizki ikusia egotearen arrazoia, eta bestalde, kontsumitzaileen %90 adingabea izatea.
Botilatzarrak lagunen artean alkohola merke edateko aukera ematen du. Tabernetan “kubatak” garesti daudenez, jendeak metodo honetara jotzen du. Jendeak dioenez, botilatzarra arriskutsua da inolako kontrolik gabe edaten delako, baina diru kopuru batekin taberna edo lokal komertzial batean ezin ez al genuke kontrola galduko?
Legeak dioenez, debekatuta dago alkohola 18 urte ez dituen edonori saltzea eta gune publikoetan kontsumitzea, eta adingabeei alkohola saltzeko erraztasuna ekiditeko, alkohola saltzen duten dendak lizentzia espezifikoa izan behar dute, eta gainera, gaueko 10etatik goizeko 8ak arte ezin dute alkoholik saldu.
Adin hori izan ezean, kalean alkohola kontsumitzen harrapatuz gero, nortasun agiria eskatzen dizute eta etxera deitu. Bestalde, tabernan kontsumitzean ez dizute horrenbeste kontu eskatzen, nahiz eta adingabea izan. Horrek ba al dauka zentzurik? Zergatik desberdintasun hori? Azken finean, bai lokal publikotan eta bai botilatzarrean alkohola kontsumitzen ari zara adingabea izanik. Ez al da, ba, gauza bera?
Botilatzarraren aurkako beste ohiko argumentu bat hurrengo goizean ikus daitekeen kuxidadea izan ohi da. Baina, hori ez da gazte guztiek egiten dutena. Badira erabilitako dena jaso eta zaratarik atera gabe ibiltzen diren gazteak, inori kalterik egin gabe.
Hau guztia dela eta, gure iritziz, botilatzarra ez da jendeak uste duena bezain arriskutsua, beti ere, neurrian eginez gero, jakina.