Euskonews Gaztea
Gaiak: Izokina barazkiekin papillote erara
Plater hau eguneko menuan aurkituko dugu, eta prestatzen ikasiko dugu Gasteizko Gamarra Ostalaritza Eskolaren eskutik. Argazkia: methTICALman Osagaiak
3 kg izokin Paper sulfurizatua 100 g gurin 300 g tipuleta 300 g azenario 6 porru 300 g leka 300 g cherry tomatea 0,2 ml ardo zuri 0,5 ml maionesa 0,2 ml soja saltsa 0,2 ml oliba olio Gatza Nola egin
Lehendabizi, arraina –izokina kasu honetan– garbituko dugu eta 180 gramotako 10 suprema ?azal edo azalik gabe baina hezurrik gabeko puskak– aterako ditugu.
Jarraian, barazkiak juliana erara zatituko ditugu eta segituan galdarraztatuko ditugu. Hau prest dagoenean, paperarekin karratu itxurazko pakete moduko batzuk egingo ditugu eta bertan aurretik gazitutako izokina eta barazkiak sartuko ditugu, ardoa eta gurinarekin.
Paketetxo hau tolestuko dugu eta labean 180 gradutara erre egingo dugu 7 minutuz gutxi gorabehera.
Jarraian, platerean ipiniko dugu, soja eta maionesarekin lagundurik.
Orain arteko errezetak:
:: Entsaladilla errusiarra eta Txitxarroa bilbotar erara :: Txerrikume konfitatua berakatzen pureaz :: Olagarro eta muskuilu entsalada patata eta ali–oli saltsarekin :: Marrubi gazpatxoa bere sorbeteaz :: Oilasko errea entsaladarekin :: Otarrainskak tenpuran :: Perretxiko eta ganbekin betetako kuiatxoak :: Ahate urdaiazpikozko entsalada fruitu lehorrekin eta laranjazko ozpin–olioaz :: Patatak saltsa berdean :: Odolki gozozko trufak tomate– mermeladarekin:: Txipiroiak bere tintan arroz zuriarekin