547 Zenbakia 2010-09-24 / 2010-10-01

Euskonews Gaztea

Gaiak: Eugène Goyheneche, Euskal Herriko historialaria

GOIENETXE, Peio LANDABURU, Julen SALAMON, Théo

Kanboko XALBADOR KOLEGIOko ikasleak



Eugène Uztaritzen sortu zen 1915 eko ekainaren 19ean. Edmond Goyheneche eta Marie Farnie–ren semea zen. Gurasoek beste alaba gazteago bat izan zuten, Emita. Gizonak bere lehen mailako ikasketak Uztaritzen egin eta gero, Baionako “Saint–Louis de Gonzague” ikastetxean historiaren maitasuna harrapatu zuen.

Abertzaletasuna piztu ziona Jean–Pierre Urrikariet apeza eta filosofiako irakaslea izan zen. Ondoren, Parisen egin zituen ikasketak, Sorbonan eta Chartre eskolan. Bertan, Espainiako gerlaren eusko errefuxiatuekin kontaktuak ukan zituen, haiei laguntza ekarriz. Urte hauetan zailtasunetan ziren euskaldunak lagundu zituen.

Ikasketak bukatuta Uztaritzera sartu zen. Berantago Andaluziara joan zen Kubako enbaxadorearen zuhaitz genealogikoa egiteko. Trini Tenllado, bere emaztea han ezagutu zuen. Urte batzuk geroago Martinikako artxiboetara lan egiteko abiatzen da. Ber momentuan irakasle izan zen.

Zonbait urte pasa eta Boradalera lan egitera joan zen, bere familiarekin. “CNRS”–an ( ikerketa zentro nazionalean) lan egin zuen baita ere bertako artxiboetan. Bere lan denboran Londresera joan zen ikerketa batzuk egiteko, Erdi Aroko Euskal Herriari buruz. 1966–tik 1967–ra Landesetako artxibo departamentuaren zuzendaria izan zen. 1968–an historiako erakaslea bilakatu zen Paueko Unibertsatean. Denbora hartan hitzaldi asko egiten zituen euskaldunei buruz. Azkenean, 1981–an bere erretreta merezia hartu zuen eta Uztaritzera sartu zen.

Bere bizi osoan jendea lagundu zuen baita ere bere erretretan historialari gazteak laguntzen segitu zuen. 1989–an zendu zen 73 urterekin, bere gibelean euskaltzaleen eta euskal historialarien artean hutsune bat utziz.

Eugène Goyhenechen obra nagusia liburu bat zen, “Le Pays Basque”. Euskal Herriko historia kondatzen du saihets ezinezko liburu honetan. Iparraldeko historiaren sintesi onena da. Unibertsitatean zenean, bi tesi egin zituen eta liburu bat egin zuen : “Notre terre basque” (Gure eusko lurra).

Lehen tesiak, Chartres eskolan paleografo artxibolari diploma lortzerakoan 1949–an irakurritakoak honako izenburu hau zuen : “Bayonne et la région bayonnaise au Moyen–Âge”. [Baionako eta bere eskualdea Erdi Aroan]. Lehen aldia zen aipatzen zela Baionako eskualdeko ekonomia eta gizarte historioa.

Bere bigarren tesiarekin (Bordele, 1966), Eugène Goyhenechek “Onomastique du nord du Pays Basque” gaiari heldu zion ; Ipar Euskal Herriko probintzia eta parrokien arabera, Euskal Herriaren dagozkion Erdi Aroko dokumentu bakanetan barreiaturiko toponimoak eta antroponimoak bildu zituen lan hartan. Balio handiko pedagogoa zen; hori zenbait artikulutan suma zitekeen baina 1961–an Ikasen kontura argitaratu zen “Notre terre Basque” (Gure eusko lurra), benetako agerpena izan zen askorentzat. Lehen tresna pedagogiko baliotsua zen beren nortasunaren bila zebiltzan Ipar Euskal Herriko biztanleentzat.

Trini Tenllado ,bere emaztearekin elkarrizketa bat egin dugu bainan lehenik aurkeztuko dugu. Trini Tenllado Lucenan sortu zen 1923–an. Bere aita–amek inprimeria bat zuten eta fite bera ere inprimerian lan egiten hasi zen. Handituta toki iraunkor bat zuen lantegian , testu zuzentzailea zen. Bigarren gerla mundiala ondoren eta Espainiako gerla zibila ondoren, “frantses” bat etorri zen eta frantses hura bere senarra bilakatu zen. Gaur egun 87 urte ditu eta Uztaritzen bizi da, Uhaldea familiaren etxean. Bost haur ukan ondoren pausa luze bat hartzen du.

Nola ezagutu duzu zure senarra ?

Lucenara (Andalucia) etorri zen bere ikerketendako eta entzun nuen “frantses” bat etorri zela...

Nolakoa zen Eugène ?

Gizon urosa zen. Biziki langile eta maitagarria, asko zekien eta maite zuen jakintzen pasaraztea. Asko mintzatzen zen, bainan beti zerbait interesgarri erranez.

Nola lan egiten zuen ?

Lehenik beti ikerketak egiten zituen, dokumentuetan eta liburu ezberdinetan oinarrituz notak hartzen zituen, ohar asko. Segur izan nahi zuen zerbait idatzi aitzin zinez honela zela.

Berekin lan egiten zenuen ?

Bai, bere testuak idazmakinan idazten edo zuzentzen nituen. marrazkilaria nintzenez batzuetan kartak edo marrazkiak egitea bere liburuentzat eskatzen zidan. Baina ez nuen inoiz ikerketetan laguntzen.