542 Zenbakia 2010-07-23 / 2010-07-30

Euskonews Gaztea

Gaiak: Perretxiko eta ganbekin betetako kuiatxoak

GAMARRA OSTALARITZA ESKOLA



Oraingoan, eguneko menuko plater hau prestatzen ikasiko dugu Gasteizko Gamarra Ostalaritza Eskolaren eskutik. Osagaiak (4 anoatarako)

4 kuiatxo 1 kg perretxiko 1 kg ganba 2 tipula 2 piper berde ? piper gorri 1 l esne 90 g irin 90 g gurin 3 berakatz ale ? tipula 1 kg piper berde 80 g irin 2 l fumet 2 porru Elaborazioa

Kuiatxoak garbitu eta ebakitzeko makinaren laguntzarekin luzetara xerra finak egin kuiatxoekin. Anoa bakoitzeko 8 xerra behar izango ditugu. Galdarraztatu, freskatu eta lehortzeko paper gainean jarri.

Betegarria edo fartsa egiteko, tipula, piper gorria eta piper berdea brunnoise erara moztu. Sueztitzen joan gogortasunaren arabera. Bitartean, bexamel litro bat egin. Ganbak zuritu eta txikitu, eta baita perretxikoak xehatu ere. Barazkiak bigun daudenean, perretxikoak gehitu eta handik gutxira ganbak. Dena eginda dagoenean, behar duen bexamela botatzen joan fartsa trinkotzeko. Egokitu.

Piper berdeen saltsa egiteko, berakatza laminatan, tipula juliana eran, eta piper berdea xerretan ebaki. Sueztitzen joan gogortasunaren arabera. Bigun daudenean, irinarekin loditu eta pixka batez egiten utzi. Ondoren, fumet beroarekin busti. Utzi irakiten eta turmixetik pasatu. Iragazi eta egokitu. Halere, beste saltsa batzuekin jarri dezakegu, bizkaitarra, amerikarra...

Kuiatxo xerrak gurutze bat osotuz jarri eta betegarria erdialdean ipini. Hutsik dagoen kuiatxoaren partearekin itxi laukitxoen forma emateko. Hau egin ondoren, nahi izanez gero, arrautzeztatu daitezke. Porruak juliana fin–finean moztu eta frijitu kurruskari gelditu arte.

Platereratzeko, saltsa kuiatxoen azpian jarri eta porru frijituarekin apaindu.

Orain arteko errezetak:

:: Entsaladilla errusiarra eta Txitxarroa bilbotar erara :: Txerrikume konfitatua berakatzen pureaz :: Olagarro eta muskuilu entsalada patata eta ali–oli saltsarekin :: Marrubi gazpatxoa bere sorbeteaz:: Oilasko errea entsaladarekin :: Otarrainskak tenpuran