Euskonews Gaztea
Gaiak: Oilasko errea entsaladarekin
Eguneroko menurako plater erraz eta aldi berean goxoa prestatzen ikasiko dugu Gasteizko Gamarra Ostalaritza Eskolaren eskutik. Argazkia: Alex Castell? Osagaiak
Oilasko 1 Uraza Tomatea Tipula Hondo zuria Artirina Tomate saltsa Gatza Piperrautsa Elaborazioa
Hasteko, oilaskoa bridatu prestatzerakoan ez desitxuratzeko. Gatzez eta piperraz ondu eta olioztatu ondoren, labe plaketan jarri eta 180°–200°tako tenperaturan labean erre. Erretzen utzi behar da barrualdea, izter eta bizkarrezurren loturan, odolik agertzen ez den eta erraz banatzen den arte. Brida kendu eta 4 zatitan moztu, 2 bularki eta 2 izter.
Anoako izter eta bularki bana jarri, zerbitzatzeko aproposa den ontzian. Oilaskoa erre den plakako zukuarekin, zuku trinkoa egin. Dekantazio bidez koipea eta oilasko zukuak banatu, eta zukuok irakiten jarri artirinarekin trinkotzeko.
Hornidurarako entsalada egiteko, barazkiak garbitu eta zaitut; eta oinarrizko olio–ozpina egin, ozpin kantitate bakoitzeko olioarenak hiru nahastuz.
Orain arteko errezetak:
:: Entsaladilla errusiarra eta Txitxarroa bilbotar erara :: Txerrikume konfitatua berakatzen pureaz :: Olagarro eta muskuilu entsalada patata eta ali–oli saltsarekin :: Marrubi gazpatxoa bere sorbeteaz