Euskonews Gaztea
Gaiak: Marrubi gazpatxoa bere sorbeteaz
Dastatze–manuaren barruan, aperitibo hau prestatzen ikasiko dugu Gasteizko Gamarra Ostalaritza Eskolaren eskutik. Osagaiak
Kilo bat marrubi 950 ml ur 50 ml magurdi–ozpin 800 g azukre Limoi baten azala 3 tomate heldu 12 marrubi handi Zuritutako pepino xerratxo bi Piper berde zati bat Ogi–mamia Olioa, ozpina eta gatza Ogia Elaborazioa
Marrubi sorbetea Marrubiak ondo garbitu eta thermomix edo turmixean xehatzen dira kilo bat marrubi pure lortu arte. Ur–azukrea egiten dugu 950 ml ur, 800 g azukre, 50 ml magurdi–ozpin (magurdi ozpinik ez badaukagu ardo ozpina magurdi batzuekin irakin eta iragazi) eta limoi azala irakiten ipiniko dugu. Horrela eduki minutu are batez eta sutatik atera. Marrubi pureaz ondo nahastu eta hozten utzi. Izozki makinan sartu. Prest dagoenean, ontzi batean ipini eta izozkailuan gorde.
Gazpatxoa Turmix edo thermomixaren pitxarrean tipula, tomatea, ogi–mamia, pepinoa, piperra eta marrubiak ipini eta xehatu ahal izateko ura gehitzen diogu. Ondo xehatu. Gure gustura olio, ozpin eta gatzez egokitu eta nahi dugun ehundura lortzeko, ura edo ogia gehituz joan (ura likidotsuagoa izateko eta ogia loditzeko). Iragazi eta hozkailuan gorde os hotz egoteko.
Apaintzeko ogia Ogi–xerra fin–finak moztu eta labean txigortu.
Gainera Tipulin txikitua eta adartxoren bat beharko dugu.
Bukatu eta aurkeztu Aperitibo bol batean cocktail kopa batean edo plater sakon eta txiki batean dadotxotan moztutako marrubi koilarakada bat ipini eta gainean izozki–bola bat. Inguruan eta kontu handiz gazpatxoa bota eta saiatu sorbetea lekuz ez mugitzen. Tipulin txikituaz apaindu, ogi–xerra bat sorbetean tinkatu eta tipulin adartxo batez bukatu.
Orain arteko errezetak:
:: Entsaladilla errusiarra eta Txitxarroa bilbotar erara :: Txerrikume konfitatua berakatzen pureaz :: Olagarro eta muskuilu entsalada patata eta ali-oli saltsarekin