538 Zenbakia 2010-06-25 / 2010-07-02

Euskonews Gaztea

Gaiak: Olagarro eta muskuilu entsalada patata eta ali-oli saltsarekin

GAMARRA OSTALARITZA ESKOLA



Eguneko menuaren barruan, plater erraz hau prestatzen ikasiko dugu Gasteizko Gamarra Ostalaritza Eskolaren eskutik.

Osagaiak

0,5 kg olagarro 0,6 kg muskuilu 0,5 kg patata 2 letxuga Piperrauts gozoa Gatz lodia 0,25 ml oliba olio birjin 0,30 ml maionesa 2 baratxuri Perrexila Modena ozpina Gatza

Elaborazioa

Galdarraztatu olagarroa hiru aldiz gatzik gabeko uretan, eta utzi egosten kilo 1–2 bitarteko pisurako 30–40 minutu. (Olagarroa oso gogor badago, utzi ur horretan; ondo egosita badago berriz, atera). Egin zentimetro bateko xerrak.

Ireki muskuiluak lurrunetan, eta atera oskoletatik.

Egosi patatak, azal eta guzti, ur irakinetan. Zuritu eta apurtu zati txikitan. Ali–olia prestatu, bol batean, baratxuriak, ura eta esnea irabiatuz. Honen emaitza ?edo ura– maionesari gaineratu eta ondo nahastu.

Prestatu perrexila, olioa eta modenako ozpina. Zerbitzatzeko, sartu mikrouhin labe batetan eta plater baten ondo nahasturik olagarroa, patatak eta muskuiluak (gatz lodia eta oliba–olio birjina gainetik bota). Epeldu direnean, bota gainetik piperrauts gozoa. Jarri platerean patata kraskatuak (6 bat) , gainean olagarroa (8 bat xerra) eta inguruan muskuiluak (3–4). Bota ali–olia gainetik eta apaindu inguruan perrexil–olioarekin eta modenako ozpinarekin.

Orain arteko errezetak:

:: Entsaladilla errusiarra eta Txitxarroa bilbotar erara :: Txerrikume konfitatua berakatzen pureaz